Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

2017/05/26ko hitzorduak

Lamiako Maskarada

2017/05/26 17:30 Lamiako auzoa (Leioa, Bizkaia)

Leioako Lamiako auzoaren izena omenduko duen jaia ospatuko da maiatzaren 26an, Lamiako Maskarada, alegia.

Lamiako Maskaradak gogora ekartzen du lamia zein beste pertsonaia mitologikoei bizia eman zien kondaira. Ospakizun bakarra da Euskal Herri osoan, Maskarada Inauterietatik desberdintzen delako.

Ikuskizunean Prudentziaren kondairak bizia hartuko du Antonio Truebaren ‘El Canto de la Lamia’-ren bitartez eta jai moduan aurkeztuko da. Hiru atal izango dira: 17:30ean, 18:00etan eta 22:30ean.

http://lamiakomaskarada.blogspot.com.es/

https://www.youtube.com/watch?v=oOrVQsbJSDA

Gehiago irakurri

Elirale: Xihiko

2017/05/26 18:00 Errenteria - Niessen

Elirale konpainiak Xihiko ikuskizuna eskainiako du. Koregrafiak jauzien sistemaren baitan ibiltzeko manera ugaria deklinatzen du, hau itzal lan batez azpimarratua denean. Arkaitz Miner biolin jolea eta Jokin Irungarai perkusio joleak hiru dantzari interpreteak lagunduko dituzte, azken hauek haien ahotsaz kantatu eta instrumentoak joko dituztelarik.

  • Interpreteak : Arantxa Lannes, Jose Cazaubon, Johañe Etchebest, Jokin Irungaray eta Arkaitz Miner
  • Koregrafia : Pantxika Telleria
  • Laguntzaile koregrafikoak : Célia Thomas eta Lionel Dubertrand
  • Feldenkraïs TM teknikan laguntzailea : Laura Beurdeley
  • Musika sorkuntza: Arkaitz Miner
  • Argi sorkuntza : Javi Ulla
  • Soinu teknikaria: Patrick Fisher
  • Eszenografia eta jauntziak : Maialen Maritxalar
  • Osagarriak : Annie Onchalo
  • Ekoizpena : Marion Morin

Gehiago irakurri

Lamiako maskarada

2017/05/26 17:30 Leioa, Lamiako

Lamiako auzoaren izena herri kondaira batetik omen dator, padura inguru horretan lamiak edo lamiñak elkartzen baitziren. Hain zuzen ere, lamian bihurtu zen. Prudentzia izeneko emakume baten istorioa kontatzen da. Beraz, zenbait mende geroago, lamia zein beste pertsonaia mitologikoei bizia eman zien kondaira, Lamiako Maskaradak gogora ekartzen du urtero maiatzaren azken ostiralean. Maskarada Euskal Herriko mito garrantzitsuenak biltzen saiatzen da eta jai moduan aurkezten da, musika eta dantzarekin batera, herri eta pertsonaia mitologikoak elkartuz.

Gehiago irakurri

II. Iparralde Eguna

2017/05/26 18:30 Lezama

Datorren ostiral eta larunbatean, maiatzaren 26 eta 27an, Kurutze dantza taldeak antolatuta, II. Iparralde Eguna izango da Lezaman. Ostiral arratsaldean, erakusketa eta hitzaldia egongo dira. Larunbatean ordea, egun guztirako egitaraua antolatu dute, kalejira, animazioa, herri bazkaria eta kontzertua izango direlarik.

http://www.dantzagune.eus//upload/berriak/2017/II%20IparraldeEguna.JPG

Gehiago irakurri

Dantza Plazan

2017/05/26 20:00 Gasteiz, Espainia plaza

Gasteizko Udal Folklore Akademiak Dantza Plazan egitasmoa aurkeztu zuen maiatzaren 5ean. Saioetan, dantza tradizionalen ikusle zein partaide izateko aukera eskaini nahi zaie herritarrei.

Hemen duzue Dantza Plazan 2017ko egutegia:

- Maiatzaren 26a: Espainia plaza, 20:00etan.
- Ekainaren 2a: Espainia plaza, 20:00etan.
- Ekainaren 9a: Espainia plaza, 20:00etan.
- Ekainaren 16a: Espainia plaza, 20:00etan.
- Ekainaren 23a: Espainia plaza, 20:00etan. Bandtzaldia, Udal Musika Bandak, Aiko taldeak eta Folklore -Akademia.
- Abuztuaren 9an: Aihotz plaza, 19:30ean.
- Irailaren 8an: Atarian (Salburua), 19:30ean.

Ondorengo estekan klik eginez jaitsi dezakezue egitarau osoa: Dantza Plazan 2017 egitaraua (pdf)

Gehiago irakurri

« Iraila 2017 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930
« Urria 2017 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031
« Azaroa 2017 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930