Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

2017/05/21ko hitzorduak

Herrixa Dantzan: III kantu eta dantza eguna

2017/05/21 18:00 Elgeta, Kiroldegia

III. Kantu eta Dantza Egunaren barne, Herrixa Dantzan dantzaldia Jainaga eta Narbaizaren zuzeneko musikaz eta Patxi Monterok gidatuta. Adi ez-ohiko leku eta ordutegiari: kiroldegian izango da dantzaldia, 18:00ak aldera hasita. Laguntzailea: Elgetako Udala. Kantu eta Dantza Egunaren informazio guztia hemen: http://goiena.eus/komunitatea/HerrixaDantzan/1493818009519

Gehiago irakurri

Mugmus laborategia: Oteizaren (h)aria

2017/05/21 13:00 Leioa, Boulevard

Leioako Umore Azokaren programazio barruan dantzako hainbat ikuskizun eskainiko dira. 

Dantza eta mugimendua, zuzeneko musika, eskultura, bertsolaritza, soinuak, espazioaren tratamendua... hori guztia zehaztasunez uztartuta, ikusle-entzuleari eskaintzen zaio Jorge Oteiza artista polifazetikoak bere ibilbide oparoan landutako imajinarioaren berrirakurketa bat; besteak beste, aipatzen dira harrespila, hutsa, espazioaren erabilera sakon eta moldagarria, desokupazioa, eskultura, Klarion Laborategiko bilduma, musika serial eta konkretua, bertsolaria, txalaparta, Ez Dok Amairu mugimendua, hitza, “umea”, eta abar, horren bidez beraren unibertso berezi eta zabala oroitzeko eta berregiteko.

  • Zuzendari artistikoa: Beñat Ralla Yusta
  • Dantzariak: Jone Amezaga del Frago, Josu Santamaria Fernandez
  • Mugimendu aholkularia, kanpo begirada laguntzailea: Eneko Balerdi Eizmendi
  • Musikariak: Iñar Sastre Lopetegi, Beñat Ralla Yusta
  • Bertsolariak: Maddalen Arzallus, Xabi Paya

Gehiago irakurri

Marco Vargas & Chloé Brùlé: Naufragio universal

2017/05/21 14:30 Leioa, Pinosolo

Leioako Umore Azokaren programazio barruan dantzako hainbat ikuskizun eskainiko dira. 

Marco Vargas & Chloé Brûlé konpainiak berriro ere heldu dio gune bakarretarako sortze-lanen erronkari; oraingoan, honako ideia hauetara hurbildu dira: banakotasuna eta elkartasuna, mugak eta askatasuna, sormenaren aurkako gelditasuna eta armoniaren aurkako kaosa... betiere, gunearekiko konpromisoari eta horretan sortzen diren loturei eutsita. Naufragio bat da abiapuntua. Gizaki batzuk noraezean; azkenean, harremanetan hasi eta irtenbide bat aurkitu beharko dute. Mugitu beharrak ezartzen ditu ibilbideko ereduak, eta, baliabide soilen laguntzaz bideak irekiko dituzte, espazioak eraikiz eta konkistatuz. “Naufragio universal” sortze-lanak, apirilean estreinatu berria Dansa Valencian, gizakiaren izpiritu epikoa agerian utzi nahi du haren hauskortasunaren eta biziraupen-senaren bidez.

  • Egilea. zuzendaritza, antzezleak: Marco Vargas, Chloé Brûlé
  • Eszenografia: Antonio Godoy
  • Jantziak: La aguja en el dedo

Gehiago irakurri

Es: Polos

2017/05/21 12:30 Leioa, Errekalde plaza

Leioako Umore Azokaren programazio barruan dantzako hainbat ikuskizun eskainiko dira. 

Kontrako muturrek elkar erakartzen dute... baldin eta mutur horiek elkarrengana hurbiltzeko gogo badute. Baina zer gertatzen da eguneroko egoera sinple batek Pandoraren kutxa zabaldu eta denak kontrola galdu eta anabasa bihurtzen denean? “Polos” norabide zehatzik gabeko bidaia da, erabat galtzera edo muturrak zentzu gabe elkartzera daraman bidaia. Eva Szwarcer-ek eta Emiliano Sanchez Alessik osatutako konpainiaren proiektu berri honek batzen ditu keinua, aireko uztaiaren zirkoko teknikak, pole dance, objektuen manipulazioa, malabarismo horizontalak eta stone ballancing, hau da, harriekiko oreka-ariketak.

  • Sorkuntza, ekoizpena: Companía ES
  • Kanpoko begirada: Carles Fernández Giua
  • Antzezleak: Eva Szwarcer, Emiliano Sánchez Alessi
  • Jantziak: Eva Szwarcer

Gehiago irakurri

Magi Serra Esvorell: sonidos en movimiento

2017/05/21 13:30 Leioa, Boulevard

Leioako Umore Azokaren programazio barruan dantzako hainbat ikuskizun eskainiko dira. 

Esvorellar hitzak esan nahi du zerbaiten ertzak edo izkinak apurtzea. Esvorell denok barruan daramagun elementu naturalaren bilaketa da, energiaz, biziz eta arriskuz betetako ikuskizun koloretsua da; han, maila performatibo berean lotzen dira elkarrekin musika eta dantza. Kataluniako dantza tradizional eta herrikoiaren lau generoak (Ball pla, Jota, Contrapàs eta Rumba) erreferentziatzat hartuta, artista bakoitzak berrinterpretatu egiten du horren esanahia, eta gero taldeko gainerakoekin konpartitzen du, erritual kolektibo baten bidez, eta berreskuratzen du natura eta gizabanakoa konektatzen direneko gizarte-esparrua.

  • Zuzendaritza artistikoa: Magí Serra
  • Zuzendaritza musikala: Marçal Ramon
  • Akonpainamendua: Sònia Gómez
  • Dantzariak: Montse Selma, Joana Serra, Magí Serra
  • Musikariak: Magí Canyelles, Marçal Ramon, Mireia VilaMagi Serra Esvorell: sonidos en movimiento

Gehiago irakurri

San Roke ezpata-dantza eta soka-dantza

2017/05/21 11:00 Deba

Maiatzeko hirugarren asteburuan ospatzen da Debarren eguna. Igandean, San Roke ermitan ezpata-dantza eta plazan aurreskua ikusteko aukera izaten da Gure Kai dantza taldearen eskutik. Hona hemen igandeko programazioa:

- 8:00etan: Diana Lizarrako gaiteroekin
- 9:00etan: entzierroa eta ondoren sokamuturra
- 11:00etan: Meza nagusia eta ezpata-dantza San Roke ermitan. Ondoren, herriko elkarteek eskainitako salda eta txorizoa
- 11:45ean: erraldoien konpartsen desfilea.
- 13:00ean: Gure Kai dantza taldearen eskutik aurreskua

Gehiago irakurri

« Iraila 2017 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930
« Urria 2017 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031
« Azaroa 2017 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930