Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

2017/05/20ko hitzorduak

Elirale: Oa Huetak

2017/05/20 11:00 Azkaineko herriko plaza

Chloé, Oihan eta Paxkalek Lodikroko liburu haundia Eliraleren selauruan aurkitu dute. Orriak itzuli eta...krokodilo, pinpilina, bizikleta, eta beste gauza frango agertzen zaizkie. 

Bizia eta poetikoa, ikuskizunaren hitzen erritmoa eta testuaren musikaltasunak gorputzak biziarazten ditu.
Euskal hizkuntzaren hitzek, interpreteen ahoetan, gorputz dantzarien ahalmenak idekitzen dituzte baita giro musikal harrigarri bezain ainitz bat sortuko. 

  • Interpreteak : Oihan Indart, Chloé Sindera eta Paxkal Irigoyen
  • Taularatzea : Pantxika Telleria eta Jose Cazaubon
  • Osagarriak : Annie Onchalo eta Maialen Maritxalar
  • Ekoizpen arduraduna : Marion Morin
  • Idazlea: Amaia Henebutte
  • Iraupena : 30 minutu

Gehiago irakurri

Haatik: 70 + 1

2017/05/20 19:00 Leioa, Udaletxea

Leioako Umore Azokaren programazio barruan dantzako hainbat ikuskizun eskainiko dira. 

Horma batek gaur egungo gizartean sortzen duen muga da; nazio, kultura edo erlijio ezberdina duten gizataldeen artekoa. Ezberdintasun horiek onartu eta batak bestea aberasteko erraminta moduan erabili ordez, beldurra eta hormak eraikitzen ditugu. Zerk bultzatzen du pertsona bat muga horren beste aldera joateko erabakia hartzera? Zer dira mugaren bestaldetik somatu ditzakegun soinuak? “70+1” Euskal Herria eta gerra zibilean oinarritzen da, nola mendira ihes egin behar izan zuten askok, eta nola gauean menditik ere jaisten ziren... nola denak ejerzito modura jokaera eta pentsamendu berdina izatera behartzen gaituzten... eta nola pertsona batekeredu horretatik ihes egitea erabaki dezakeen.

  • Zuzendaritza: Aiert Beobide
  • Koreografia: Iker Arrue (AiDoProject)
  • Musika: Pascal Gaigne, Nino Rota
  • Antzezleak: Anne Jauregi, Aiert Beobide, Irati Sorondo, Iker Sanz, Nagore Zabala, Itziar Doyharzabal, Iñigo Etxeberria, Jon Arsuaga

Gehiago irakurri

Haatik: Korronteari aurre eginez

2017/05/20 20:00 Leioa, Udaletxea

Leioako Umore Azokaren programazio barruan dantzako hainbat ikuskizun eskainiko dira

Denok jarraitzen diogu korronte berari, bizi beharraren presak eramaten gaitu-eta. Gero eta elkarren antz handiagoa eta gero eta gaitasun kritiko txikiagoa izan dezagun, horixe da gizarte honen helburua. Hala ere, desberdinak izaten jarraitzen dugu, eta sentitzeko eta pentsatzeko era desberdina dugu. Nolanahi ere, oraindik ere begiratu beharrean behatu egin behar dugu, entzun ez ezik jaramon egin behar dugu, egin egin behar dugu zain egon ordez, sortu, sentitu eta bizi egin behar dugu. Horrela baino ez gara gai izango gure aldamenekoa ulertzeko eta elkarrekin bizitzeko.

  • Zuzendaritza, koreografia: Aiert Beobide
  • Musika: Pascal Gaigne
  • Antzezleak: Anne Jauregi, Aiert Beobide, Irati Sorondo, Iker Sanz, Nagore Zabala, Itziar Doyharzabal, Iñigo Etxeberria, Jon Arsuaga

Gehiago irakurri

Kukai Dantza & Brodas Bross: Topa

2017/05/20 20:30 Leioa, Udaletxea

Leioako Umore Azokaren programazio barruan dantzako hainbat ikuskizun eskainiko dira. 

Lau gaztek topo egin dute edozein izan litekeen plaza batean. Musika entzuten hasi, eta dantzari ekin diote; ohiko kontua da haientzat, adierazteko duten modua. Haiek beraiek dira dantzari esker. Kaleak batzen ditu; euren bizi-esparrua da. “Topa” bi konpainiako lau interpretatzaileren batura da; zeinek bere jatorri artistikoari eutsita, kaleko lan bizi eta energiko honetan elkartu dira, Brodas Brosen hip hop musika eta Kukairen euskal dantza tradizionala uztartuta. Espazio eszeniko bihurtuko da hiriko esparrua ikusleen laguntzari esker, Umore Azoka Leioa eta Oloteko Sismògraf jaialdien koprodukzio honetan.

  • Koreografia: Jon Maya & Lluc Fruitós
  • Dantzariak: Kukai Dantza (Ibon Huarte, Urko Mitxelena) & Brodas Bros (Lluc Fruitos, Clara Pons)
  • Musika: Jean Phillipe Barrios
  • Jantziak, espazio eszenikoa: Ikerne Jiménez

Gehiago irakurri

Mugmus laborategia: Oteizaren (h)aria

2017/05/20 19:30 Leioa, Boulevard Udondo

Leioako Umore Azokaren programazio barruan dantzako hainbat ikuskizun eskainiko dira. 

Dantza eta mugimendua, zuzeneko musika, eskultura, bertsolaritza, soinuak, espazioaren tratamendua... hori guztia zehaztasunez uztartuta, ikusle-entzuleari eskaintzen zaio Jorge Oteiza artista polifazetikoak bere ibilbide oparoan landutako imajinarioaren berrirakurketa bat; besteak beste, aipatzen dira harrespila, hutsa, espazioaren erabilera sakon eta moldagarria, desokupazioa, eskultura, Klarion Laborategiko bilduma, musika serial eta konkretua, bertsolaria, txalaparta, Ez Dok Amairu mugimendua, hitza, “umea”, eta abar, horren bidez beraren unibertso berezi eta zabala oroitzeko eta berregiteko.

  • Zuzendari artistikoa: Beñat Ralla Yusta
  • Dantzariak: Jone Amezaga del Frago, Josu Santamaria Fernandez
  • Mugimendu aholkularia, kanpo begirada laguntzailea: Eneko Balerdi Eizmendi
  • Musikariak: Iñar Sastre Lopetegi, Beñat Ralla Yusta
  • Bertsolariak: Maddalen Arzallus, Xabi Paya

Gehiago irakurri

Shakti Olaizola: Baldin bada

2017/05/20 20:30 Leioa, Aldapa Auditorioa

Leioako Umore Azokaren programazio barruan dantzako hainbat ikuskizun eskainiko dira. 

Margolari eta musikari baten erokeriak eta zentzugabekeriak ikusiko ditugu gertutik. Margolari bitxi honentzat margotzeko ekintza sinplea izugarrizko abentura izan daiteke. Gainera, aurrean daukan publikoa ikusita, beti egin nahi izan dituen burutazio zoroak saiatzea erabakitzen du. Oso traketsa da, baina bere baldartasunaren bidez dauzkan izugarrizko trebetasunak erakutsiko dizkigu: oinekin margotu, ezinezko orekak, oso jarrera arraroetan abestu... Hau dena bere kidearen doinu eta trebetasun musikaleekin lagunduta. Bere margo abenturen konplizea izango baita. Zirkua, kontorsioa, akrobazia, dantza, antzerkia eta pintura bi pertsonai samur hauen bihurrikeriak eta abenturak kontatzeko.

  • Ideia originala: Shakti Olaizola
  • Zuzendaritza: Jimena Cavalletti
  • Koreografia: Maximiliano Sanford
  • Antzezleak: Shakti Olaizola, Joseba Negro
  • Eszenografia: ATX Teatroa, Shakti Olaizola
  • Jantziak: Azegiñe Urigoitia

Gehiago irakurri

Lanordika: Rojo estándar

2017/05/20 20:00 Leioa, Mendibile jauregia

Leioako Umore Azokaren programazio barruan dantzako hainbat ikuskizun eskainiko dira. 

Bi izaki kontrajarrik topo egin dute surrealismoak bustitako eszena batean; han, koloreek beren erritmoa ezartzen dute, eta maitasuna, zirkua eta dantza eskutik gidari dituela, giltzarria da ikuskizun osoan. Antzezlana erabat zirkularra da; prestatuta dago ikuslea 360 graduetan jarri dadin; maitasunak eta bizitzak bezala, birarazten gaitu. Mugimenduaren bidez, bidaia bat egingo dugu emozioetan, topatzeetan, eta desadostasunetan zehar.

  • Zuzendaritza: Alba Sarraute, Rosa Díaz
  • Sorkuntza, antzezlea: Dario Dumont, Greta García
  • Eszenografia: Ascuas Forja, Pepe del Pino, Anna Jonsson
  • Argiztapen diseinua: Ernesto Monza
  • Musika: Morten Jespersen

Gehiago irakurri

Marco Vargas & Chloé Brùlé: Naufragio universal

2017/05/20 20:30 Leioa, Udaletxea

Leioako Umore Azokaren programazio barruan dantzako hainbat ikuskizun eskainiko dira. 

Marco Vargas & Chloé Brûlé konpainiak berriro ere heldu dio gune bakarretarako sortze-lanen erronkari; oraingoan, honako ideia hauetara hurbildu dira: banakotasuna eta elkartasuna, mugak eta askatasuna, sormenaren aurkako gelditasuna eta armoniaren aurkako kaosa... betiere, gunearekiko konpromisoari eta horretan sortzen diren loturei eutsita. Naufragio bat da abiapuntua. Gizaki batzuk noraezean; azkenean, harremanetan hasi eta irtenbide bat aurkitu beharko dute. Mugitu beharrak ezartzen ditu ibilbideko ereduak, eta, baliabide soilen laguntzaz bideak irekiko dituzte, espazioak eraikiz eta konkistatuz. “Naufragio universal” sortze-lanak, apirilean estreinatu berria Dansa Valencian, gizakiaren izpiritu epikoa agerian utzi nahi du haren hauskortasunaren eta biziraupen-senaren bidez.

  • Egilea. zuzendaritza, antzezleak: Marco Vargas, Chloé Brûlé
  • Eszenografia: Antonio Godoy
  • Jantziak: La aguja en el dedo

Gehiago irakurri

Zen del sur: Wake App!

2017/05/20 22:00 Leioa, Aldapa Auditorioa

Leioako Umore Azokaren programazio barruan dantzako hainbat ikuskizun eskainiko dira. 

Iraganbide-espazio bat, agente komertzial batek, mantentze-lanetako langile batek, teleoperadore berezi samar batek eta telefono mugikorrarekiko menpekotasuna duen nerabe batek hasiko dute itxuraz dibertigarria den istorio bat; horretan, azken belaunaldiko teknologiak eta kanon psikosozialen existentzia txertatuta daude pertsonaien jokaeretan eta harremanetan. Baina, ustekabeko gertaera batek aldatuko du haien bizitzaren igarotzea, eta errealitateaz duten pertzepzioa. Zer ari da gertatzen? Esna al gaude? Lokartu al gara? Wake up!... Wake Ap!... Wake App! Gogoeta bat, despertsonalizazioari, identitatea galtzeari, menpekotasunari eta gure bizitzako baliorik oinarrizkoen eta funtsezkoenei buruz; zuzeneko musikaren, akrodantzaren, zirkuko tekniken, antzerkiaren eta ikus-entzunezko hizkuntzaren bidez adierazia.

  • Zuzendaritza: Javi Parra, Carlos López
  • Sorkuntza koreografikoa, Eszenaratzea: Carlos López, María Muñoz, María Prado, Rubén Llorach, Rob Tannion, Javi Parra, Fernando Hurtado
  • Antzezleak: Carlos López, María Muñoz, Noemi Pareja, Rubén Llorach
  • Musika zuzendaria: Miguel Hiroshi

Gehiago irakurri

Es: Polos

2017/05/20 18:30 Leioa, Errekalde plaza

Leioako Umore Azokaren programazio barruan dantzako hainbat ikuskizun eskainiko dira. 

Kontrako muturrek elkar erakartzen dute... baldin eta mutur horiek elkarrengana hurbiltzeko gogo badute. Baina zer gertatzen da eguneroko egoera sinple batek Pandoraren kutxa zabaldu eta denak kontrola galdu eta anabasa bihurtzen denean? “Polos” norabide zehatzik gabeko bidaia da, erabat galtzera edo muturrak zentzu gabe elkartzera daraman bidaia. Eva Szwarcer-ek eta Emiliano Sanchez Alessik osatutako konpainiaren proiektu berri honek batzen ditu keinua, aireko uztaiaren zirkoko teknikak, pole dance, objektuen manipulazioa, malabarismo horizontalak eta stone ballancing, hau da, harriekiko oreka-ariketak.

  • Sorkuntza, ekoizpena: Companía ES
  • Kanpoko begirada: Carles Fernández Giua
  • Antzezleak: Eva Szwarcer, Emiliano Sánchez Alessi
  • Jantziak: Eva Szwarcer

Gehiago irakurri

Magi Serra Esvorell: sonidos en movimiento

2017/05/20 19:00 Leioa, Boulevard

Leioako Umore Azokaren programazio barruan dantzako hainbat ikuskizun eskainiko dira. 

Esvorellar hitzak esan nahi du zerbaiten ertzak edo izkinak apurtzea. Esvorell denok barruan daramagun elementu naturalaren bilaketa da, energiaz, biziz eta arriskuz betetako ikuskizun koloretsua da; han, maila performatibo berean lotzen dira elkarrekin musika eta dantza. Kataluniako dantza tradizional eta herrikoiaren lau generoak (Ball pla, Jota, Contrapàs eta Rumba) erreferentziatzat hartuta, artista bakoitzak berrinterpretatu egiten du horren esanahia, eta gero taldeko gainerakoekin konpartitzen du, erritual kolektibo baten bidez, eta berreskuratzen du natura eta gizabanakoa konektatzen direneko gizarte-esparrua.

  • Zuzendaritza artistikoa: Magí Serra
  • Zuzendaritza musikala: Marçal Ramon
  • Akonpainamendua: Sònia Gómez
  • Dantzariak: Montse Selma, Joana Serra, Magí Serra
  • Musikariak: Magí Canyelles, Marçal Ramon, Mireia Vila

Gehiago irakurri

The opposite hand: Una ilusión de la Golconda

2017/05/20 22:00 Leioa, Errekalde plaza

Leioako Umore Azokaren programazio barruan dantzako hainbat ikuskizun eskainiko dira. 

Magritteren “Golconda” margolanak inspiratuta, aireko bikote honek iradokitzen du margolari surrealistaren koadroan inplizitu dauden galderetako bat: Nola egin gogoeta norbanakoaz, jendetzak dena bereganatzen bide dueneko gizarte batean? Airean eskegita, zeruaren eta eraikinen artean, ikuslea gonbidatzen dute gora begiratzera, eta murgiltzera aireko dantzaz, ilusio optikoez eta ikus-entzunezko poetikaz egindako “margolan bizidun” baten imajinarioan. Bi gorputz aurrez aurre, simetriko eta sinkronikoak, antza... baina zer gertatzen da pertsonaietako bat hasten denean mugitzen modu ezberdinez? Ba ote gara, Magritteren margolanean bezala, pertsonaia-jasa bat, denak elkarren berdinak, geure identitatearen bila? Dantza bertikala eta ikusizko poetika.

  • Ideia, kontzeptua: Ludovica Zoina, Vivian Friedrich, Julien Deniau
  • Zuzendaritza artistikoa: Ludovica Zoina
  • Ikus-entzunezko sorkuntza: Julien Deniau
  • Antzezleak: Ludovica Zoina, Vivian Friedrich

Gehiago irakurri

Iker Carrera: #7fm C

2017/05/20 14:00 Leioa, Udaletxea

Leioako Umore Azokaren programazio barruan dantzako hainbat ikuskizun eskainiko dira.

“#7fm” lanaren sorreran dago norberaren mugimenduaren ikerketa, hiriko estiloekin bat eginda, dinamika aldeketetan eta hainbat testuratan oinarrituta; emaitza: mugimendu hori desegituratzea. Oso lan fisikoa da; dantzariek esperimentatu egiten dute, eta haien harremana aldatuz doa, intentsitatean zein asmoetan. Madrilgo 30. Koreografia-Lehiaketan finalista, Cuerpo Romo jaialdian eta Cacereseko III. Danza Xtrema koreografia-leihaketan saritua.

  • Zuzendaritza, koreografia: Iker Karrera
  • Antzezleak: Carla Diego, Raymond Naval
  • Jantziak: Iker Karrera, Fernando Lázaro
  • Musika: Kura

Gehiago irakurri

Iker Carrera: #7fm C

2017/05/20 19:30 Leioa, Udaletxea

Leioako Umore Azokaren programazio barruan dantzako hainbat ikuskizun eskainiko dira.

“#7fm” lanaren sorreran dago norberaren mugimenduaren ikerketa, hiriko estiloekin bat eginda, dinamika aldeketetan eta hainbat testuratan oinarrituta; emaitza: mugimendu hori desegituratzea. Oso lan fisikoa da; dantzariek esperimentatu egiten dute, eta haien harremana aldatuz doa, intentsitatean zein asmoetan. Madrilgo 30. Koreografia-Lehiaketan finalista, Cuerpo Romo jaialdian eta Cacereseko III. Danza Xtrema koreografia-leihaketan saritua.

  • Zuzendaritza, koreografia: Iker Karrera
  • Antzezleak: Carla Diego, Raymond Naval
  • Jantziak: Iker Karrera, Fernando Lázaro
  • Musika: Kura

Gehiago irakurri

Maduixa Teatre: Mulïer

2017/05/20 19:30 Leioa, Institutua

Leioako Umore Azokaren programazio barruan dantzako hainbat ikuskizun eskainiko dira. 

Emakume guztiek daukate euren barruan izaki basati eta libre bat, historian zehar zibilizazio guztiak otzantzen ahalegindu diren izaera instintibo bat. Haren ziklo naturalak moldatu behar izan dira erritmo artifizialetara, besteen nahia egiteko, eta, hala, amatatzen joan dira berezko dituen sormenerako dohain instintibo eta irudikorrak. “Mulïer” ikuskizuna, kale arteen estreinaldirik onenari Moritz Fira Tàrrega saria 2016an, trikimakoen gaineko dantza, oreka, mugimendua, poesia, indarra eta emozioa da. Omenaldi bat zapalkuntzako mende luzeetan zehar beren ni basatia bizirik iraunarazteko borrokatu diren eta borrokatzen diren emakumeentzat, eta aldarrikatzen dutenak dantzatzeko eta gure gizarteko kale-plazetan libre korrika egiteko euren eskubidea.

  • Ideia, zuzendaritza artistikoa: Joan Santacreu
  • Koreografia sorkuntza: Mamen García
  • Dramaturgia: Roser de Castro
  • Musika konposaketa: Damián Sanchez
  • Antzezleak: Laia Sorribes, Lara Llávata, Melisa Usina, Esther Latorre, Ana Lola Cosin

Gehiago irakurri

Concordance: Bug n’Buzz

2017/05/20 13:00 Leioa, Elexalde Bidegurutzea

Leioako Umore Azokaren programazio barruan dantzako hainbat ikuskizun eskainiko dira.

Bug n’Buzz-ek kafetegi baten terraza jokaespazio bihurtzen du. Bug ikusleen artean mugitzen da, ezohiko dantza batean, mugimendu organiko eta robotikoak eginez. Buzz-ek, berriz, musika-tresna bihurtzen du ukitzen duen guztia: sardeska-biolina, ganibet-baxua, edalontzi-flauta... Eta, hala, soinu-arkitektura efimero bat sortzen dute. Musikaren eta dantzaren bidezko bizipen sentsorial kolektiboa. Cie. Concordancek bere buruari galdetzen dio espazio publikoaren eta pribatuaren arteko mugaz, Internet agertu zenetik lausotu baita. Kafetegiaren terrazak, esperimentaziorako gune bihurtuta, iragandako garaietako sare sozialak sinbolizatzen ditu.

  • Konpositorea, musikaria: Adil Kaced
  • Antzezlea, koreografia: Maud Payen
  • Maiatzak 20 larunbata, 13:00 eta 21:00 

Gehiago irakurri

Jone San Martin: Legitimo / Rezo

2017/05/20 20:00 Bilbo, Azkuna Zentroa

Jone San Martinek Europako Kultur Hiriburutzari egiten dion lehenengo ekarpena da Legitimo/Rezo. Ikuskizunak programa bikoitza biltzen du (bakarkako lana eta dantzatutako hitzaldia) eta William Forsythe koreografoarekin batera pilatutako esperientziatik abiatzen da; izan ere, hogei urte baino gehiagoz egin dute lan elkarrekin San Martinek eta koreografo estatubatuarrak. Bakarkako lanak Forsythen notazioa dauka oinarri, eta San Martinek hezurmamitu du Josh Johnsonekin batera. Bestalde, hitzaldi dantzatuan, dantzari moduan Forsythen notazioa nola baliatzen duen izango du hizpide donostiarrak, eta prozesu horren azalpena dantzatu egingo du.

  • Kontzeptua: William Forsythe, Jone San Martin eta Josh Johnson
  • Interpretazioa: Jone San Martín
  • Kanpo-eragilea: Josh Johnson

Gehiago irakurri

Kubako Ballet Nazionala: La magia de la danza

2017/05/20 18:00 Donostia, Victoria Eugenia Antzokia

La magia de la danza ikuskizunean, Kubako Ballet Nazionalak ballet klasikoaren unerik gorenak jasotzen ditu, errespetutik eta tradiziotik jaso ere. Denboraren poderioz, dantza arteak haien proposamen eszenikoak aberastu eta zabaldu ditu. Coralli, Perrot, Saint-Leon, Petipa eta Ivánov bezalako sortzaileek, besteak beste, saihestu ezineko obrak utzi zizkioten balletaren historiari: Giselle, Loti Ederra, Intxaur hauskailua, Coppélia, On Kixote, Beltxargen aintzira eta Gottschalk-en sinfonia. Obra horiek guztiak ekarriko ditu Kubako Ballet Nazionalak La magia de la danza ikuskizunean.

Ikuskizuna arratsaldeko 18:00 eta 21:00etan eskainiko da. 

OHARRA: Bigarren emanaldia hasi aurretik, eta artistaren ibilbidea kokatzeko, hamabost minutuko hitzaldi - topaketa egongo da Andoni Mutiloa kazetariarekin eta konpainiako kide batekin antzokiko Txina Aretoan, 20:30ean.

Gehiago irakurri

« Iraila 2017 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930
« Urria 2017 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031
« Azaroa 2017 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930