Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

2017/05/19ko hitzorduak

Bilaka: Negua

2017/05/19 22:30 Leioa, Errekalde plaza

Leioako Umore Azokaren programazio barruan dantzako hainbat ikuskizun eskainiko dira. 

“Negua” Euskal Herriko neguaren amaierako errituak mugimendu bihurtzearen ondorioa da, izan ere, herrialde honetan inauterien asaldurak beste urtaro bati lekua uzten dio, naturaren berritzeari. Ikuskizuna ibilbide emozional bat marraztuz doa abiapuntutzat euskal sinbologia eta mitologia hartuz. Bertan, mugimendu erritualek eta dantza tradizionalek bat egiten dute helburu bakarra lortzeko: gaua gainditu eta negutik irtetea. Gaur egun are beharrezkoagoa delako sustraietara itzultzea.

  • Koreografia: Mathieu Vivier
  • Dantzariak: Jérôme Arhancet, Cybèle Damestoy, Idoia Darthayette, Kamille Dizabo, Marga Forestier, Iban Garat, Oihan Indart, Ihintza Irungarai, Txomin Iturrira, Kepa Labescau, Peio Labeyrie, Mikel Larralde, Oihan Larralde, Sylvain Merlo, Matthieu Morisson, Eñaut Saldunbide, Mathieu Vivier, Nathalie Vivier

Gehiago irakurri

Doss Colectivo: El fin de las cosas

2017/05/19 20:30 Leioa, Udaletxea

Leioako Umore Azokaren programazio barruan dantzako hainbat ikuskizun eskainiko dira. 

“El fin de las cosas” dantza garaikideko ikuskizun bat da, eta gai hauek ditu hizpide: nola erlazionatzen garen, zer erabaki hartzen ditugun, eta erabaki horiek aldamenean dugun pertsonarengan zer-nolako eragina duten; akzioari, erreakzioari eta akziorik ezari buruzko ikuskizuna da, inertzia, ahulguneak, erritmo galera, kontrolik eza, animalia sena, aukerak eta zoria, isilpean gordetzen dugunaren eta egiten dugunaren arteko muga, horiexek ditu hausnargai. Honako hauek osatzen dute Eva Guerrero leioaztarra buru duen taldea: Garazi López de Armentia artista polifazetiko eta Baratza Aretoaren kudeatzaileak; Larrua lanarekin konpainia sortu berri baten ikuskizunik onenagatik 2016ko Umore Azoka Saria irabazi duen Aritz Lópezek; Ana Vallések eta Ainara Legardonek.

  • Egilea, zuzendaritza, koreografia: Eva Guerrero
  • Kanpoko begia: Ana Vallés
  • Laguntzaile koreografikoa: Victoria P. Miranda
  • Antzezleak: Garazi Lopez de Armentia, Aritz López
  • Musika: Ainara LeGardon

Gehiago irakurri

Ertza: Meeting point

2017/05/19 21:00 Leioa, Boulevard

Leioako Umore Azokaren programazio barruan dantzako hainbat ikuskizun eskainiko dira. 

Ohar gaitezen batzuetan bi pertsonen bizitza labirintoetako bideak gurutzatu egiten direla, eta, une jakin horretatik aurrera, pertsona horiek ezin dutela lehengoak izaten jarraitu. Aurki dezagun dantzarekiko grina nagusitzen den tokia. Han, hainbat hizkuntza, break dancea eta hip-hopa, besteak beste, uztartuz gero zerbait berria sortzen da, dantza garaikidetik datorren hirugarren baten begiradapean. Zerbait berria eta zehaztugabea baina, aldi berean, biak definitzen dituena (edo, hobeto esanda, hirurak). Euskadiko Ikuskizun Onenaren 2013ko Umore Azoka Saria jaso zuen “4x4” lanaren eta “Ikuslearen showaren” (2015) ondoren, kale-antzezlan berri bat heldu da Leioara, Asier Zabaletaren konpainiaren eskutik.

  • Zuzendaritza: Asier Zabaleta
  • Koreografia: Asier Zabaleta and performers collaboration
  • Antzezleak: Thiago Luiz Almeida, Caio Henrique de Souza
  • Musika: Bosques de mi mente

Gehiago irakurri

Garazi & Cia: Pausoz pauso

2017/05/19 19:30 Leioa, Jose Ramon Aketxe plaza

Leioako Umore Azokaren programazio barruan dantzako hainbat ikuskizun eskainiko dira.

Emakume gazte bat kable baten gainean oinez dabilela, uzten joaten da bizitzak eman dizkion irakaspenak, kultura tradizionala eta adierazpen garaikidea bat eginda, identitatearen bilaketa batean; lurraren sustraietatik eraikitako identitatea, etengabeko eboluzioan den identitate bat. Jende asko identifikatuta sentituko da kontzeptu horrekin. Zirkua, dantza eta kultura, izaera handiko ikuskizun poetiko eta hunkigarri batean elkarturik, Euskal Herria eta haren tradizioak agertokiz aldatuta. Garazi&Cía euskal konpainia berria Garazi Pascual Esnaolak sortu zuen; Pariseko Fratellini akademian 2015ean Zirku Garaikidean diplomatu ondoren, sorterrira itzuli zen bertan bere artea garatzeko.

  • Zuzendaritza, Koreografia: Anna Rodríguez
  • Eszenografia, egilea, antzezlea : Garazi Pascual Esnaola

Gehiago irakurri

Haatik: 70+1

2017/05/19 21:00 Leioa, Udaletxea

Leioako Umore Azokaren programazio barruan dantzako hainbat ikuskizun eskainiko dira. 

Horma batek gaur egungo gizartean sortzen duen muga da; nazio, kultura edo erlijio ezberdina duten gizataldeen artekoa. Ezberdintasun horiek onartu eta batak bestea aberasteko erraminta moduan erabili ordez, beldurra eta hormak eraikitzen ditugu. Zerk bultzatzen du pertsona bat muga horren beste aldera joateko erabakia hartzera? Zer dira mugaren bestaldetik somatu ditzakegun soinuak? “70+1” Euskal Herria eta gerra zibilean oinarritzen da, nola mendira ihes egin behar izan zuten askok, eta nola gauean menditik ere jaisten ziren... nola denak ejerzito modura jokaera eta pentsamendu berdina izatera behartzen gaituzten... eta nola pertsona batekeredu horretatik ihes egitea erabaki dezakeen.

  • Zuzendaritza: Aiert Beobide
  • Koreografia: Iker Arrue (AiDoProject)
  • Musika: Pascal Gaigne, Nino Rota
  • Antzezleak: Anne Jauregi, Aiert Beobide, Irati Sorondo, Iker Sanz, Nagore Zabala, Itziar Doyharzabal, Iñigo Etxeberria, Jon Arsuaga

Gehiago irakurri

Haatik: Korronteari aurre eginez

2017/05/19 19:30 Leioa, Udaletxea

Leioako Umore Azokaren programazio barruan dantzako hainbat ikuskizun eskainiko dira

Denok jarraitzen diogu korronte berari, bizi beharraren presak eramaten gaitu-eta. Gero eta elkarren antz handiagoa eta gero eta gaitasun kritiko txikiagoa izan dezagun, horixe da gizarte honen helburua. Hala ere, desberdinak izaten jarraitzen dugu, eta sentitzeko eta pentsatzeko era desberdina dugu. Nolanahi ere, oraindik ere begiratu beharrean behatu egin behar dugu, entzun ez ezik jaramon egin behar dugu, egin egin behar dugu zain egon ordez, sortu, sentitu eta bizi egin behar dugu. Horrela baino ez gara gai izango gure aldamenekoa ulertzeko eta elkarrekin bizitzeko.

  • Zuzendaritza, koreografia: Aiert Beobide
  • Musika: Pascal Gaigne
  • Antzezleak: Anne Jauregi, Aiert Beobide, Irati Sorondo, Iker Sanz, Nagore Zabala, Itziar Doyharzabal, Iñigo Etxeberria, Jon Arsuaga

Gehiago irakurri

Jaiotz Osa: Suddenly

2017/05/19 18:00 Leioa, Udaletxea

Leioako Umore Azokaren programazio barruan dantzako hainbat ikuskizun eskainiko dira.

Jaiotz Osa dantzari eta koreografoak aurkeztutako lanak honako hauek aztertzen ditu: segundo batzuez paralizatzen gaituzten bultzadatxikiak, gogora etortzen zaizkigun eta arriskuan egon gaitezkeela ohartarazten diguten ideiak, arriskatzen garenean gertatzen dena. Izan ere, ez dugu beti nahiago ezaguna eta txarra, ezezaguna eta ona baino. Irudiz jositako bakartsaio fresko eta bisuala da, hizkuntza fisikoa eta mugimendu dinamiko eta bizkorrak baliatzen dituena, eta ingurunearekin eta ikusleekin konektatzea eta imajinarioa libre uztea ditu helburu.

  • Zuzendaritza, koreografia, antzezlea: Jaiotz Osa
  • Zuzendari laguntzailea, jantziak: Xabier Mujika
  • Espazio eszenikoa: Jaiotz Osa, Xabier Mujika
  • Musika: Eric Whitacre, The Temper Trap

Gehiago irakurri

Kukai Dantza & Brodas Bross: Topa

2017/05/19 18:30 Leioa, Udaletxea

Leioako Umore Azokaren programazio barruan dantzako hainbat ikuskizun eskainiko dira. 

Lau gaztek topo egin dute edozein izan litekeen plaza batean. Musika entzuten hasi, eta dantzari ekin diote; ohiko kontua da haientzat, adierazteko duten modua. Haiek beraiek dira dantzari esker. Kaleak batzen ditu; euren bizi-esparrua da. “Topa” bi konpainiako lau interpretatzaileren batura da; zeinek bere jatorri artistikoari eutsita, kaleko lan bizi eta energiko honetan elkartu dira, Brodas Brosen hip hop musika eta Kukairen euskal dantza tradizionala uztartuta. Espazio eszeniko bihurtuko da hiriko esparrua ikusleen laguntzari esker, Umore Azoka Leioa eta Oloteko Sismògraf jaialdien koprodukzio honetan.

  • Koreografia: Jon Maya & Lluc Fruitós
  • Dantzariak: Kukai Dantza (Ibon Huarte, Urko Mitxelena) & Brodas Bros (Lluc Fruitos, Clara Pons)
  • Musika: Jean Phillipe Barrios
  • Jantziak, espazio eszenikoa: Ikerne Jiménez

Gehiago irakurri

MDV: Fundiendo el hierro

2017/05/19 20:00 Leioa, Town Hall

Leioako Umore Azokaren programazio barruan dantzako hainbat ikuskizun eskainiko dira.

Euskal historiaren ukitu erakargarri batzuen bitartez, gure pertsonaiak denboran bidaiatzen du eta elkarren aurkako bi kulturaren arteko talkari aurre egin behar izaten dio. Oso sustraituak dauden bi tradizio eta giro desberdinak. Aldaketari uko egiteak energia igaro dadin oztopatzen du eta etorkizunari begira aurrera jarraitzeko aukera galtzea dakar. Onartzeko bizitzeak askatasuna ekarriko du, norbere buruaren esklabo izatera etsi ez dutenen askatasuna.

  • Egilea, koreografia, zuzendaritza: Mikel del Valle
  • Antzezleak: Mikel Del Valle, Marta Otazu

Gehiago irakurri

Lanordika: Rojo estándar

2017/05/19 21:30 Leioa, Mendibile jauregia

Leioako Umore Azokaren programazio barruan dantzako hainbat ikuskizun eskainiko dira. 

Bi izaki kontrajarrik topo egin dute surrealismoak bustitako eszena batean; han, koloreek beren erritmoa ezartzen dute, eta maitasuna, zirkua eta dantza eskutik gidari dituela, giltzarria da ikuskizun osoan. Antzezlana erabat zirkularra da; prestatuta dago ikuslea 360 graduetan jarri dadin; maitasunak eta bizitzak bezala, birarazten gaitu. Mugimenduaren bidez, bidaia bat egingo dugu emozioetan, topatzeetan, eta desadostasunetan zehar.

  • Zuzendaritza: Alba Sarraute, Rosa Díaz
  • Sorkuntza, antzezlea: Dario Dumont, Greta García
  • Eszenografia: Ascuas Forja, Pepe del Pino, Anna Jonsson
  • Argiztapen diseinua: Ernesto Monza
  • Musika: Morten Jespersen

Gehiago irakurri

Zen del sur: Wake App!

2017/05/19 21:00 Leioa, Aldapa Auditorioa

Leioako Umore Azokaren programazio barruan dantzako hainbat ikuskizun eskainiko dira. 

Iraganbide-espazio bat, agente komertzial batek, mantentze-lanetako langile batek, teleoperadore berezi samar batek eta telefono mugikorrarekiko menpekotasuna duen nerabe batek hasiko dute itxuraz dibertigarria den istorio bat; horretan, azken belaunaldiko teknologiak eta kanon psikosozialen existentzia txertatuta daude pertsonaien jokaeretan eta harremanetan. Baina, ustekabeko gertaera batek aldatuko du haien bizitzaren igarotzea, eta errealitateaz duten pertzepzioa. Zer ari da gertatzen? Esna al gaude? Lokartu al gara? Wake up!... Wake Ap!... Wake App! Gogoeta bat, despertsonalizazioari, identitatea galtzeari, menpekotasunari eta gure bizitzako baliorik oinarrizkoen eta funtsezkoenei buruz; zuzeneko musikaren, akrodantzaren, zirkuko tekniken, antzerkiaren eta ikus-entzunezko hizkuntzaren bidez adierazia.

  • Zuzendaritza: Javi Parra, Carlos López
  • Sorkuntza koreografikoa, Eszenaratzea: Carlos López, María Muñoz, María Prado, Rubén Llorach, Rob Tannion, Javi Parra, Fernando Hurtado
  • Antzezleak: Carlos López, María Muñoz, Noemi Pareja, Rubén Llorach
  • Musika zuzendaria: Miguel Hiroshi

Gehiago irakurri

Maria Villate: Mutaciones

2017/05/19 20:00 Leioa, Pinosolo

Leioako Umore Azokaren programazio barruan dantzako hainbat ikuskizun eskainiko dira. 

Amets bat... Iratzargailu bat, edo eguneroko ezereza... Andre bat beste egun batez esnatu da laneko errutinara joateko... baina, agian, gaur ez da egun arrunt bat izango... agian, loturak apurtzeko unea izango da... Bilbon jaio eta 2002az geroztik Bartzelonan bizi da Maria Villate; zirku-artista da, eta forma eta mugimenduaren ikertzailea. Tierra kolektiboko kidea da; horren F.I.R.A (19º Circ d’Hivern del Ateneu Popular de 9barris) ikuskizunak, Jordi Aspa zuzendaritzapean, zirku-dantza ikuskizun onenaren Feten 2016 saria irabazi zuen. Hainbat proiektu artistiko eta konpainiatan ibili da, eta Espainia, Frantzia, Polonia, Argentina eta Mexikoko jaialdietan parte hartu; orain “Mutaciones” bere bakarkako lana aurkezten du, antzerki fisikoa eta dantza akrobatikoa batzen dituen hiriko esku-hartze bat.

  • Zuzendaritza: Rubén Rio (cia. El Cruce)
  • Ideia originala, sorkuntza, antzezlea: María Villate
  • Musika-lankidetza: Frédéric Filiatre, Germán Caro Larsen

Gehiago irakurri

The opposite hand: Una ilusión de la Golconda

2017/05/19 22:00 Leioa, Errekalde plaza

Leioako Umore Azokaren programazio barruan dantzako hainbat ikuskizun eskainiko dira. 

Magritteren “Golconda” margolanak inspiratuta, aireko bikote honek iradokitzen du margolari surrealistaren koadroan inplizitu dauden galderetako bat: Nola egin gogoeta norbanakoaz, jendetzak dena bereganatzen bide dueneko gizarte batean? Airean eskegita, zeruaren eta eraikinen artean, ikuslea gonbidatzen dute gora begiratzera, eta murgiltzera aireko dantzaz, ilusio optikoez eta ikus-entzunezko poetikaz egindako “margolan bizidun” baten imajinarioan. Bi gorputz aurrez aurre, simetriko eta sinkronikoak, antza... baina zer gertatzen da pertsonaietako bat hasten denean mugitzen modu ezberdinez? Ba ote gara, Magritteren margolanean bezala, pertsonaia-jasa bat, denak elkarren berdinak, geure identitatearen bila? Dantza bertikala eta ikusizko poetika.

  • Ideia, kontzeptua: Ludovica Zoina, Vivian Friedrich, Julien Deniau
  • Zuzendaritza artistikoa: Ludovica Zoina
  • Ikus-entzunezko sorkuntza: Julien Deniau
  • Antzezleak: Ludovica Zoina, Vivian Friedrich

Gehiago irakurri

Maduixa Teatre: Mulïer

2017/05/19 20:30 Leioa, Institutua

Leioako Umore Azokaren programazio barruan dantzako hainbat ikuskizun eskainiko dira. 

Emakume guztiek daukate euren barruan izaki basati eta libre bat, historian zehar zibilizazio guztiak otzantzen ahalegindu diren izaera instintibo bat. Haren ziklo naturalak moldatu behar izan dira erritmo artifizialetara, besteen nahia egiteko, eta, hala, amatatzen joan dira berezko dituen sormenerako dohain instintibo eta irudikorrak. “Mulïer” ikuskizuna, kale arteen estreinaldirik onenari Moritz Fira Tàrrega saria 2016an, trikimakoen gaineko dantza, oreka, mugimendua, poesia, indarra eta emozioa da. Omenaldi bat zapalkuntzako mende luzeetan zehar beren ni basatia bizirik iraunarazteko borrokatu diren eta borrokatzen diren emakumeentzat, eta aldarrikatzen dutenak dantzatzeko eta gure gizarteko kale-plazetan libre korrika egiteko euren eskubidea.

  • Ideia, zuzendaritza artistikoa: Joan Santacreu
  • Koreografia sorkuntza: Mamen García
  • Dramaturgia: Roser de Castro
  • Musika konposaketa: Damián Sanchez
  • Antzezleak: Laia Sorribes, Lara Llávata, Melisa Usina, Esther Latorre, Ana Lola Cosin

Gehiago irakurri

Migrants: Frontera

2017/05/19 22:30 Leioa, Errekalde plaza

Leioako Umore Azokaren programazio barruan dantzako hainbat ikuskizun eskainiko dira. 

Uneak, oroitzapenak eta pentsamenduak. Bidaiari ekin nahi ez izatea, abiatzean partekatutako malkoak, bidaietan gertatutako heriotzak, iristearen trauma, atzerrian igarotako gau beltzak... irudietan islatzen diren bizitzak, aintzatespena garrasika eskatzen dutenak. Inoiz geldiaraziko ez dituzten indarrak, ezer gutxi geratzen baitzaie galtzeko. Mallorcako konpainia gazte honen “Frontera” lana gorputzezko olerki bisuala da, eta emigranteei buruzko istorio bat kontatzen du, errefuxiatu-esparruei, mugei eta gizakien duintasuna galtzeari buruzkoa. Keinu-antzerkiko lan xaloa, konprometitua eta edukiz betea; haren irudi poetikoek zuzen-zuzen konektatzen dute etengabe inguratzen gaituen errealitate gordin batekin.

  • Dramaturgia, zuzendaritza: Maite Villar
  • Antzezleak: Maite Villar, Héctor Seoane, Toni Pons, Toni Amengual, Joan M. Pascual

Gehiago irakurri

Migrants: Frontera

2017/05/19 19:00 Leioa, Errekalde plaza

Leioako Umore Azokaren programazio barruan dantzako hainbat ikuskizun eskainiko dira. 

Uneak, oroitzapenak eta pentsamenduak. Bidaiari ekin nahi ez izatea, abiatzean partekatutako malkoak, bidaietan gertatutako heriotzak, iristearen trauma, atzerrian igarotako gau beltzak... irudietan islatzen diren bizitzak, aintzatespena garrasika eskatzen dutenak. Inoiz geldiaraziko ez dituzten indarrak, ezer gutxi geratzen baitzaie galtzeko. Mallorcako konpainia gazte honen “Frontera” lana gorputzezko olerki bisuala da, eta emigranteei buruzko istorio bat kontatzen du, errefuxiatu-esparruei, mugei eta gizakien duintasuna galtzeari buruzkoa. Keinu-antzerkiko lan xaloa, konprometitua eta edukiz betea; haren irudi poetikoek zuzen-zuzen konektatzen dute etengabe inguratzen gaituen errealitate gordin batekin.

  • Dramaturgia, zuzendaritza: Maite Villar
  • Antzezleak: Maite Villar, Héctor Seoane, Toni Pons, Toni Amengual, Joan M. Pascual

Gehiago irakurri

Bandart Productions: It started with a dance

2017/05/19 22:00 Leioa, Institutua

Leioako Umore Azokaren programazio barruan dantzako hainbat ikuskizun eskainiko dira.

Bandart Productions osatzen dute Katalin Lengyel dantzari eta koreografoak eta Szabolcs Tóth-Zsnew mediako artistak. “Dancing Graffiti” haien lehen lana Glasgown sortu zuten, 2013an; harrezkeroztik ibiliak dira nazioarteko jaialdi, aire zabaleko musika-jaialdi, ekitaldi eta telebistako gala ugaritan. Haien bigarren lana, “You-Topia”, 2014an antzeztu zuten Estrasburgeko Europako Kontseiluan, Demokraziaren Munduko Foruma zela eta. 2015an, “Hackocracy” aurkeztu zuten. Izan al da esku erraldoi baten eta emakume baten arteko amodioa eta baita borroka ere? Mundu magiko eta koloretsu honetan dena izan daiteke. Zuzenean 3D-n proiektatua den esku batek jolas egiten du dantzariarekin, hura txotxongiloa balitz bezala. Oso bikote berezia.

  • Koreografia, antzezlea: Katalin Lengyel
  • Programazioa, bisualak: Szabolcs Tóth-Zs.
  • Musika: The Carny Villains, Hoahio
  • Maiatzak 19 ostirala, 22:00 eta 23:30

Gehiago irakurri

Concordance: Bug n’Buzz

2017/05/19 19:00 Leioa, Elexalde Bidegurutzea

Leioako Umore Azokaren programazio barruan dantzako hainbat ikuskizun eskainiko dira.

Bug n’Buzz-ek kafetegi baten terraza jokaespazio bihurtzen du. Bug ikusleen artean mugitzen da, ezohiko dantza batean, mugimendu organiko eta robotikoak eginez. Buzz-ek, berriz, musika-tresna bihurtzen du ukitzen duen guztia: sardeska-biolina, ganibet-baxua, edalontzi-flauta... Eta, hala, soinu-arkitektura efimero bat sortzen dute. Musikaren eta dantzaren bidezko bizipen sentsorial kolektiboa. Cie. Concordancek bere buruari galdetzen dio espazio publikoaren eta pribatuaren arteko mugaz, Internet agertu zenetik lausotu baita. Kafetegiaren terrazak, esperimentaziorako gune bihurtuta, iragandako garaietako sare sozialak sinbolizatzen ditu.

  • Konpositorea, musikaria: Adil Kaced
  • Antzezlea, koreografia: Maud Payen
  • Maiatzak 19 ostirala, 19:00 eta 21:00

Gehiago irakurri

Dantzaz: Harri orri ar

2017/05/19 17:00 Eibar, Coliseo Antzokia

Dantzaz konpainiaren azken lana da Harri Orri Ar. Programa honek hiru koreografoen sormenak biltzen ditu: Jorge Jauregui, Paolo Mohovich eta Sara Olmo eta Victor Launay-k egindako bikotea (Les Vikings). Gainera, Enrique Fleischmann sukaldariaren laguntza du, obran agertzen den “atrezzo jangarria”-ren egilea, euskal sukaldaritzaren osagarri berezietan oinarriturik. Harri, Orri, Ar Dantzaz, Eragin eta Fleischmann ́s Cooking Group-en arteko ko-ekoizpen bat da.

  • Koreografoak: Jorge Jauregi, Les Vikings, Paolo Mohovich
  • Zuzendaritza eszenikoa: Adriana Pous
  • Ekoizpena: Dantzaz Konpainia
  • Musika: Jorge Jauregi, Les Vikings, Amador Castilla
  • Argiztapenaren diseinua: Alberto Arizaga
  • Jantzien diseinua: Jorge Jauregi, Les Vikings, Paolo Mohovich
  • Jantzien errealizazioa : Marina Bestard
  • Dantzariak: Jone Amezaga, Riccardo Ciarpella, Ioritz Galarraga, Juliana Javier, Miiren Liceaga, Esmee Lobley, Andrea Loyola, Fernando Luis, John O'Gara, Tiziano Pilloni, Marek Strycek, Olaia Valle
  • Iraupena: 70 minutu

Historia de un segundo

Sara Olmo eta Victor Launay (Les Vikings), lana da ikuskizunaren lehen koroegrafia, Historia de un segundo deiturikoa. Gutako edonork izan dezakeen elkarrizketa batean murgiltzera gonbidatzen gaituzte. Zenbat gauza pentsatu dezakegu segundu bakar batean? Horietako zenbat pentsamendu ahoskatuko ditugu? Burutazio hauek dira pieza honen oinarri, Europako zirko garaikidearen giroa berreskuratuz eta akordeoiaren soinuarekin lagunduta. Obra hau, Dantzaz-en 2017-ko programako egonaldi artistikoen baitan sortua izan zen, Frantziako Sens-eko Concours Choreographique Jeunes Compagnies ‘Les Synodales’-en “Dantza Saria” irabazi eta gero.

Complete Surrender

Bigarren sormena, Complete Surrender, ikutu garaikidea du. Bere sortzaileak, Jorge Jauregui Allúe-k, bakarkako eta taldeko espazioen arteko mugara eramaten gaitu. Koreografia honetan dantzarien gorputzek talka egiten dute bata bestearen kontra, eta besarkatzen dira, aldizka, oreka bilatuz. Jauregiren esanetan, pieza hau, gaur egungo gizartearen metafora da, hainbestetan gure buruari eutsi eta jarraitu edo amore eman galdetzen diogula.

Harri, Orri, Ar

Eta, bukatzeko, Jauregiren proposamenak dakarren enerjia eta bizitasunak, Enrique Fleischmann sukaldari mexikarraren sinadura daraman beste proposamen bati egingo dio leku. Euskadin bizi den “chef” famatuak Harri, Orri, Ar piezan agertzen den “atrezzo jangarria” egin du, harri eta paper bereziak sortuz, taula gainean erabiltzeko, baina baita ere, ikusleei dastatzeko aukera emanez. Paolo Mohovich koreografo italiarrak egindako epilogo honetan, dantza, aukerez betetako jolasa bezala ikusteko aukera izango dugu, xarma eta topaketako jolasa, ustekabeko bukaera batera iristeko.

Gehiago irakurri

« Maiatza 2017 »
Maiatza
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031
« Ekaina 2017 »
Ekaina
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930
« Uztaila 2017 »
Uztaila
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31