Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

2017/05/18ko hitzorduak

Amaia Elizaran: Raw

2017/05/18 20:30 Leioa, Pinosolo

Leioako Umore Azokaren programazio barruan dantzako hainbat ikuskizun eskainiko dira. 

Beste pertsona baten menpe gaudenean, nor bere kasa ezin denean moldatu... zer egin ohidute gainontzekoek?Egongo al da norbait laguntzeko prest? Bikote hau Amaia Elizaran tolosarrak eta Jaiotz Osa zumaiarrak osatzen dute eta euren estreinaldia irailean, Dantza Hirian jaialdian, izan zen. Contact teknikaren bitartez mugimenduak aztertzearen eta arriskua eta sentsibilitatea aurrez aurre jartzearen ondorioa da bikotea. Gorputzek bat egiten dute, mimetizatzen dira, baten zentzumena bestearen baitan dago eta une batean bakoitzaren mugak puntu batean barreiatzen dira eta forma estetikoa desitxuratu egiten da.

  • Zuzendaritza: Amaia Elizaran
  • Antzezleak: Amaia Elizaran, Jaiotz Osa

Gehiago irakurri

Doss Colectivo: El fin de las cosas

2017/05/18 19:00 Leioa, Udaletxea

Leioako Umore Azokaren programazio barruan dantzako hainbat ikuskizun eskainiko dira. 

“El fin de las cosas” dantza garaikideko ikuskizun bat da, eta gai hauek ditu hizpide: nola erlazionatzen garen, zer erabaki hartzen ditugun, eta erabaki horiek aldamenean dugun pertsonarengan zer-nolako eragina duten; akzioari, erreakzioari eta akziorik ezari buruzko ikuskizuna da, inertzia, ahulguneak, erritmo galera, kontrolik eza, animalia sena, aukerak eta zoria, isilpean gordetzen dugunaren eta egiten dugunaren arteko muga, horiexek ditu hausnargai. Honako hauek osatzen dute Eva Guerrero leioaztarra buru duen taldea: Garazi López de Armentia artista polifazetiko eta Baratza Aretoaren kudeatzaileak; Larrua lanarekin konpainia sortu berri baten ikuskizunik onenagatik 2016ko Umore Azoka Saria irabazi duen Aritz Lópezek; Ana Vallések eta Ainara Legardonek.

  • Egilea, zuzendaritza, koreografia: Eva Guerrero
  • Kanpoko begia: Ana Vallés
  • Laguntzaile koreografikoa: Victoria P. Miranda
  • Antzezleak: Garazi Lopez de Armentia, Aritz López
  • Musika: Ainara LeGardon

Gehiago irakurri

Ertza: Meeting point

2017/05/18 22:00 Leioa, Boulevard

Leioako Umore Azokaren programazio barruan dantzako hainbat ikuskizun eskainiko dira. 

Ohar gaitezen batzuetan bi pertsonen bizitza labirintoetako bideak gurutzatu egiten direla, eta, une jakin horretatik aurrera, pertsona horiek ezin dutela lehengoak izaten jarraitu. Aurki dezagun dantzarekiko grina nagusitzen den tokia. Han, hainbat hizkuntza, break dancea eta hip-hopa, besteak beste, uztartuz gero zerbait berria sortzen da, dantza garaikidetik datorren hirugarren baten begiradapean. Zerbait berria eta zehaztugabea baina, aldi berean, biak definitzen dituena (edo, hobeto esanda, hirurak). Euskadiko Ikuskizun Onenaren 2013ko Umore Azoka Saria jaso zuen “4x4” lanaren eta “Ikuslearen showaren” (2015) ondoren, kale-antzezlan berri bat heldu da Leioara, Asier Zabaletaren konpainiaren eskutik.

  • Zuzendaritza: Asier Zabaleta
  • Koreografia: Asier Zabaleta and performers collaboration
  • Antzezleak: Thiago Luiz Almeida, Caio Henrique de Souza
  • Musika: Bosques de mi mente

Gehiago irakurri

Garazi & Cia: Pausoz pauso

2017/05/18 21:30 Leioa, Jose Ramon Aketxe plaza

Leioako Umore Azokaren programazio barruan dantzako hainbat ikuskizun eskainiko dira.

Emakume gazte bat kable baten gainean oinez dabilela, uzten joaten da bizitzak eman dizkion irakaspenak, kultura tradizionala eta adierazpen garaikidea bat eginda, identitatearen bilaketa batean; lurraren sustraietatik eraikitako identitatea, etengabeko eboluzioan den identitate bat. Jende asko identifikatuta sentituko da kontzeptu horrekin. Zirkua, dantza eta kultura, izaera handiko ikuskizun poetiko eta hunkigarri batean elkarturik, Euskal Herria eta haren tradizioak agertokiz aldatuta. Garazi&Cía euskal konpainia berria Garazi Pascual Esnaolak sortu zuen; Pariseko Fratellini akademian 2015ean Zirku Garaikidean diplomatu ondoren, sorterrira itzuli zen bertan bere artea garatzeko.

  • Zuzendaritza, Koreografia: Anna Rodríguez
  • Eszenografia, egilea, antzezlea : Garazi Pascual Esnaola

Gehiago irakurri

Jaiotz Osa: Suddenly

2017/05/18 20:00 Leioa, Udaletxea

Leioako Umore Azokaren programazio barruan dantzako hainbat ikuskizun eskainiko dira.

Jaiotz Osa dantzari eta koreografoak aurkeztutako lanak honako hauek aztertzen ditu: segundo batzuez paralizatzen gaituzten bultzadatxikiak, gogora etortzen zaizkigun eta arriskuan egon gaitezkeela ohartarazten diguten ideiak, arriskatzen garenean gertatzen dena. Izan ere, ez dugu beti nahiago ezaguna eta txarra, ezezaguna eta ona baino. Irudiz jositako bakartsaio fresko eta bisuala da, hizkuntza fisikoa eta mugimendu dinamiko eta bizkorrak baliatzen dituena, eta ingurunearekin eta ikusleekin konektatzea eta imajinarioa libre uztea ditu helburu.

  • Zuzendaritza, koreografia, antzezlea: Jaiotz Osa
  • Zuzendari laguntzailea, jantziak: Xabier Mujika
  • Espazio eszenikoa: Jaiotz Osa, Xabier Mujika
  • Musika: Eric Whitacre, The Temper Trap

Gehiago irakurri

MDV: Fundiendo el hierro

2017/05/18 19:30 Leioa, Town Hall

Leioako Umore Azokaren programazio barruan dantzako hainbat ikuskizun eskainiko dira.

Euskal historiaren ukitu erakargarri batzuen bitartez, gure pertsonaiak denboran bidaiatzen du eta elkarren aurkako bi kulturaren arteko talkari aurre egin behar izaten dio. Oso sustraituak dauden bi tradizio eta giro desberdinak. Aldaketari uko egiteak energia igaro dadin oztopatzen du eta etorkizunari begira aurrera jarraitzeko aukera galtzea dakar. Onartzeko bizitzeak askatasuna ekarriko du, norbere buruaren esklabo izatera etsi ez dutenen askatasuna.

  • Egilea, koreografia, zuzendaritza: Mikel del Valle
  • Antzezleak: Mikel Del Valle, Marta Otazu

Gehiago irakurri

Shakti Olaizola: Baldin bada

2017/05/18 18:30 Leioa, Aldapa Auditorioa

Leioako Umore Azokaren programazio barruan dantzako hainbat ikuskizun eskainiko dira. 

Margolari eta musikari baten erokeriak eta zentzugabekeriak ikusiko ditugu gertutik. Margolari bitxi honentzat margotzeko ekintza sinplea izugarrizko abentura izan daiteke. Gainera, aurrean daukan publikoa ikusita, beti egin nahi izan dituen burutazio zoroak saiatzea erabakitzen du. Oso traketsa da, baina bere baldartasunaren bidez dauzkan izugarrizko trebetasunak erakutsiko dizkigu: oinekin margotu, ezinezko orekak, oso jarrera arraroetan abestu... Hau dena bere kidearen doinu eta trebetasun musikaleekin lagunduta. Bere margo abenturen konplizea izango baita. Zirkua, kontorsioa, akrobazia, dantza, antzerkia eta pintura bi pertsonai samur hauen bihurrikeriak eta abenturak kontatzeko.

  • Ideia originala: Shakti Olaizola
  • Zuzendaritza: Jimena Cavalletti
  • Koreografia: Maximiliano Sanford
  • Antzezleak: Shakti Olaizola, Joseba Negro
  • Eszenografia: ATX Teatroa, Shakti Olaizola
  • Jantziak: Azegiñe Urigoitia

Gehiago irakurri

Maria Villate: Mutaciones

2017/05/18 19:30 Leioa, Boulevard

Leioako Umore Azokaren programazio barruan dantzako hainbat ikuskizun eskainiko dira. 

Amets bat... Iratzargailu bat, edo eguneroko ezereza... Andre bat beste egun batez esnatu da laneko errutinara joateko... baina, agian, gaur ez da egun arrunt bat izango... agian, loturak apurtzeko unea izango da... Bilbon jaio eta 2002az geroztik Bartzelonan bizi da Maria Villate; zirku-artista da, eta forma eta mugimenduaren ikertzailea. Tierra kolektiboko kidea da; horren F.I.R.A (19º Circ d’Hivern del Ateneu Popular de 9barris) ikuskizunak, Jordi Aspa zuzendaritzapean, zirku-dantza ikuskizun onenaren Feten 2016 saria irabazi zuen. Hainbat proiektu artistiko eta konpainiatan ibili da, eta Espainia, Frantzia, Polonia, Argentina eta Mexikoko jaialdietan parte hartu; orain “Mutaciones” bere bakarkako lana aurkezten du, antzerki fisikoa eta dantza akrobatikoa batzen dituen hiriko esku-hartze bat.

  • Zuzendaritza: Rubén Rio (cia. El Cruce)
  • Ideia originala, sorkuntza, antzezlea: María Villate
  • Musika-lankidetza: Frédéric Filiatre, Germán Caro Larsen

Gehiago irakurri

Maduixa Teatre: Mulïer

2017/05/18 22:30 Leioa, Institutua

Leioako Umore Azokaren programazio barruan dantzako hainbat ikuskizun eskainiko dira. 

Emakume guztiek daukate euren barruan izaki basati eta libre bat, historian zehar zibilizazio guztiak otzantzen ahalegindu diren izaera instintibo bat. Haren ziklo naturalak moldatu behar izan dira erritmo artifizialetara, besteen nahia egiteko, eta, hala, amatatzen joan dira berezko dituen sormenerako dohain instintibo eta irudikorrak. “Mulïer” ikuskizuna, kale arteen estreinaldirik onenari Moritz Fira Tàrrega saria 2016an, trikimakoen gaineko dantza, oreka, mugimendua, poesia, indarra eta emozioa da. Omenaldi bat zapalkuntzako mende luzeetan zehar beren ni basatia bizirik iraunarazteko borrokatu diren eta borrokatzen diren emakumeentzat, eta aldarrikatzen dutenak dantzatzeko eta gure gizarteko kale-plazetan libre korrika egiteko euren eskubidea.

  • Ideia, zuzendaritza artistikoa: Joan Santacreu
  • Koreografia sorkuntza: Mamen García
  • Dramaturgia: Roser de Castro
  • Musika konposaketa: Damián Sanchez
  • Antzezleak: Laia Sorribes, Lara Llávata, Melisa Usina, Esther Latorre, Ana Lola Cosin

Gehiago irakurri

Claire Ducreux: Silencis

2017/05/18 18:00 Leioa, San Juan Bautista plaza

Leioako Umore Azokaren programazio barruan dantzako hainbat ikuskizun eskainiko dira. 

Zuhaitz batek xuxurlaka: “Geldi zaitez, bizitzea premiazkoa da eta; hartu denbora berriz ikusteko, berriz aurkitzeko ezagutuaren ezagutuaz dagoeneko ezagutzen ez duzun hori. Hartu denbora entzuteko isiltasuna eta nola batzen diren pentsamenduak, ikusteko geldiaren dantza, berriz sentitzeko zeharo bizirik”. Eztanda bat... errauts-jasa... dar-dar egiten duen zuhaitz batek eta dantzatzen duen arlote batek biziari egiten dioten omenaldia. “Silencis”: dantza-bakartsaio bat, ikusizko antzerkia eta kaleko-clowna, partekatzeko eta bizitzaren erritmo geldi eta sakonean elkarrekin arnasteko gonbidapena... eta aurkitzeko zer gertatzen den...

  • Zuzendaritza, antzezlea: Claire Ducreux

Gehiago irakurri

Claire Ducreux: Silencis

2017/05/18 20:30 Leioa, San Juan Bautista plaza

Leioako Umore Azokaren programazio barruan dantzako hainbat ikuskizun eskainiko dira. 

Zuhaitz batek xuxurlaka: “Geldi zaitez, bizitzea premiazkoa da eta; hartu denbora berriz ikusteko, berriz aurkitzeko ezagutuaren ezagutuaz dagoeneko ezagutzen ez duzun hori. Hartu denbora entzuteko isiltasuna eta nola batzen diren pentsamenduak, ikusteko geldiaren dantza, berriz sentitzeko zeharo bizirik”. Eztanda bat... errauts-jasa... dar-dar egiten duen zuhaitz batek eta dantzatzen duen arlote batek biziari egiten dioten omenaldia. “Silencis”: dantza-bakartsaio bat, ikusizko antzerkia eta kaleko-clowna, partekatzeko eta bizitzaren erritmo geldi eta sakonean elkarrekin arnasteko gonbidapena... eta aurkitzeko zer gertatzen den...

  • Zuzendaritza, antzezlea: Claire Ducreux

Gehiago irakurri

Bandart Productions: It started with a dance

2017/05/18 22:00 Leioa, Institutua

Leioako Umore Azokaren programazio barruan dantzako hainbat ikuskizun eskainiko dira.

Bandart Productions osatzen dute Katalin Lengyel dantzari eta koreografoak eta Szabolcs Tóth-Zsnew mediako artistak. “Dancing Graffiti” haien lehen lana Glasgown sortu zuten, 2013an; harrezkeroztik ibiliak dira nazioarteko jaialdi, aire zabaleko musika-jaialdi, ekitaldi eta telebistako gala ugaritan. Haien bigarren lana, “You-Topia”, 2014an antzeztu zuten Estrasburgeko Europako Kontseiluan, Demokraziaren Munduko Foruma zela eta. 2015an, “Hackocracy” aurkeztu zuten. Izan al da esku erraldoi baten eta emakume baten arteko amodioa eta baita borroka ere? Mundu magiko eta koloretsu honetan dena izan daiteke. Zuzenean 3D-n proiektatua den esku batek jolas egiten du dantzariarekin, hura txotxongiloa balitz bezala. Oso bikote berezia.

  • Koreografia, antzezlea: Katalin Lengyel
  • Programazioa, bisualak: Szabolcs Tóth-Zs.
  • Musika: The Carny Villains, Hoahio
  • Maiatzak 18 osteguna, 22:00 eta 23:30

Gehiago irakurri

Kubako Ballet Nazionala: La magia de la danza

2017/05/18 20:30 Gasteiz, Principal Antzokia

La magia de la danza ikuskizunean, Kubako Ballet Nazionalak ballet klasikoaren unerik gorenak jasotzen ditu, errespetutik eta tradiziotik jaso ere. Denboraren poderioz, dantza arteak haien proposamen eszenikoak aberastu eta zabaldu ditu. Coralli, Perrot, Saint-Leon, Petipa eta Ivánov bezalako sortzaileek, besteak beste, saihestu ezineko obrak utzi zizkioten balletaren historiari: Giselle, Loti Ederra, Intxaur hauskailua, Coppélia, On Kixote, Beltxargen aintzira eta Gottschalk-en sinfonia. Obra horiek guztiak ekarriko ditu Kubako Ballet Nazionalak La magia de la danza ikuskizunean.

Gehiago irakurri

« Maiatza 2017 »
Maiatza
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031
« Ekaina 2017 »
Ekaina
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930
« Uztaila 2017 »
Uztaila
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31