Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

2017/05/12ko hitzorduak

Elirale: Oa Huetak

2017/05/12 09:30 Itsasu, Herriko etxea

Chloé, Oihan eta Paxkalek Lodikroko liburu haundia Eliraleren selauruan aurkitu dute. Orriak itzuli eta...krokodilo, pinpilina, bizikleta, eta beste gauza frango agertzen zaizkie. 

Bizia eta poetikoa, ikuskizunaren hitzen erritmoa eta testuaren musikaltasunak gorputzak biziarazten ditu.

Euskal hizkuntzaren hitzek, interpreteen ahoetan, gorputz dantzarien ahalmenak idekitzen dituzte baita giro musikal harrigarri bezain ainitz bat sortuko. 

  • Interpreteak : Oihan Indart, Chloé Sindera eta Paxkal Irigoyen
  • Taularatzea : Pantxika Telleria eta Jose Cazaubon
  • Osagarriak : Annie Onchalo eta Maialen Maritxalar
  • Ekoizpen arduraduna : Marion Morin
  • Idazlea: Amaia Henebutte
  • Iraupena : 30 minutu

Gehiago irakurri

Dantzari-dantza eta erregelak

2017/05/12 20:00 Abadiño

Abadiñoko jai nagusiak maiatzaren 12an hasten dira, Santo Domingo egunez. Iluntzean, Gerbasen kalejiraren ondoren, herriko ezpata-dantzariek azken entsegua egingo dute udaletxearen aurrean. Horrela, Talde Batuak-eko dantzariek dantzari-dantza eta erregelak egingo dituzte San Trokaz plazan. 

Abadiño: San Trokaz 2016 Azken entsegua: Txotxongiloa [Bideoa] 

Abadiño, San Trokazetan [Kronika]

Gehiago irakurri

Dantza Plazan

2017/05/12 20:00 Gasteiz, Espainia plaza

Gasteizko Udal Folklore Akademiak Dantza Plazan egitasmoa aurkeztu zuen maiatzaren 5ean. Saioetan, dantza tradizionalen ikusle zein partaide izateko aukera eskaini nahi zaie herritarrei.

Hemen duzue Dantza Plazan 2017ko egutegia:

- Maiatzaren 12a: Espainia plaza, 20:00etan.
- Maiatzaren 19a: Espainia plaza, 20:00etan.
- Maiatzaren 26a: Espainia plaza, 20:00etan.
- Ekainaren 2a: Espainia plaza, 20:00etan.
- Ekainaren 9a: Espainia plaza, 20:00etan.
- Ekainaren 16a: Espainia plaza, 20:00etan.
- Ekainaren 23a: Espainia plaza, 20:00etan. Bandtzaldia, Udal Musika Bandak, Aiko taldeak eta Folklore -Akademia.
- Abuztuaren 9an: Aihotz plaza, 19:30ean.
- Irailaren 8an: Atarian (Salburua), 19:30ean.

Ondorengo estekan klik eginez jaitsi dezakezue egitarau osoa: Dantza Plazan 2017 egitaraua (pdf)

Gehiago irakurri

« Iraila 2017 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930
« Urria 2017 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031
« Azaroa 2017 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930