Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

2017/04/09ko hitzorduak

Tio Teronen semeak: Fresh-cool

2017/04/09 13:00 Usurbil, Mikel Laboa plaza

Usurbilgo V. Dantza Egunean hainbat ekitaldi antolatu ditu Orbeldi dantza taldeak Usurbilgo Udala eta Hurbilago merkatal elkartearekin elkarlanean.

Tio Teronen semeak taldearen fresh-cool kale-ikuskizuna ikusteko aukera izango da "Bizi kalea" jaiaren barruan.

Gehiago irakurri

Maskaradak

2017/04/09 09:00 Hoki

Pettarra eskualdeko Ezpeize-Ündüreine, Ürrüstoi-Larrabile, Ainharbe, Sarrikota, Onizepea eta Mitikile herrietako gazteek maskaradak emanen dituzte. Goizeko 9:00etan hasiko dituzte barrikadak eta bazkal ondotik 15:30 inguru ekingo diote ofizioen emanaldiari. 

Zuberoako maskaradak 2017

  • Apirilak 9, igandea: Hoki
  • Apirilak 16, igandea: Barkoxe
  • Apirilak 23, igandea: Gamere
  • Apirilak 30, igandea: Ürrüstoï

Informazioa

Gehiago irakurri

Hernaniko XXII. dantzari festa

2017/04/09 10:45 Hernani

Datorren asteburuan egingo dira Hernaniko hogeita bigarren dantzari-festaren ekitaldi nagusiak. Larunbatean, apirilak 8, hainbat haur eta gazte taldek emanaldiak egingo dute Hernaniko kaleetan. Saio nagusia berriz, igandean izango da.

Apirilaren 9a, igandea

  • 10:45, Kalejira Hernaniko kaleetan zehar, eta dantza ekitaldia, Hernaniko auzo eta kaleetan zehar (euria egingo balu, Biteri kultur etxeko areto nagusian )
  • 13:15, Plaza nagusian, talde guztien emanaldia: agintariena, agurra, dantza-jauziak, fandango eta arin-arin, eta bukatzeko, larrain-dantza
  • 14:30, Dantza-talde eta musikari gutzien arteko bazkaria, Atsegindegin. 
  • Bazkal ostean: erromeria eta omenaldia. 

Partaideak 

Araba

  • Adurtza, Gasteiz

 Bizkaia

  • Alkartasuna, Bermeo

  • Arriskugarri, Sestao

  • Salleko, Sestao

Gipuzkoa

  • Hernaniko erraldoi eta buruhandien konpartsa

  • Hernaniko musika eskola

  • Ttarla, Hernani

  • Arkaitz, Añorga

  • Ereintza, Errenteria

  • Eskola, Donostia

  • Ibarla Meaka, Irun

  • Goizaldi, Donostia

  • Kemen, Irun

  • Trebeska, Donostia

 Lapurdi

  • Begiraleak, Donibane Lohizune

  • Oldarra, Miarritze

Nafarroa

  • Basakaitz, Iribas

  • Rocamador, Zangotza

 Nafarroa Beherea

  • Garaztarrak, Donibane Garazi

Zuberoa

  • Errege Txopitak, Larraine

Gehiago irakurri

Barbara Sanchez: Somewhat paler

2017/04/09 19:00 Bilbo, La Fundición

Barbara Sanchezek aurkezten duen Somewhat paler lanean igarotze bat proposatzen da, halako erromesaldi bitxi bat, eta bidaia horretan Bárbara Sánchez-ek era bateko eta besteko irudiei gorputz ematen die. 

Koreografia eta antzezpena: Bárbara Sánchez
Antzerkigilea: Jaime Conde-Salazar
Soinu-espazioa: Susana Hernández
Musika: “Amarguras” (Manuel Font de Anta) eta “Luminosa mañana” (Triana).
Argiztapenaren diseinua: Benito Jiménez
Bideoa eta argazkiak: Tristán Pérez-Martín

Gehiago irakurri

Elirale: Xihiko

2017/04/09 18:00 Leioa, Kultur Leioa

Elirale konpainiak Xihiko ikuskizuna eskainiako du. Koregrafiak jauzien sistemaren baitan ibiltzeko manera ugaria deklinatzen du, hau itzal lan batez azpimarratua denean. Arkaitz Miner biolin jolea eta Jokin Irungarai perkusio joleak hiru dantzari interpreteak lagunduko dituzte, azken hauek haien ahotsaz kantatu eta instrumentoak joko dituztelarik.

  • Interpreteak : Arantxa Lannes, Jose Cazaubon, Johañe Etchebest, Jokin Irungaray eta Arkaitz Miner
  • Koregrafia : Pantxika Telleria
  • Laguntzaile koregrafikoak : Célia Thomas eta Lionel Dubertrand
  • Feldenkraïs TM teknikan laguntzailea : Laura Beurdeley
  • Musika sorkuntza: Arkaitz Miner
  • Argi sorkuntza : Javi Ulla
  • Soinu teknikaria: Patrick Fisher
  • Eszenografia eta jauntziak : Maialen Maritxalar
  • Akzesorioak : Annie Onchalo
  • Ekoizpena : Marion Morin

Gehiago irakurri

« Uztaila 2017 »
Uztaila
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31
« Abuztua 2017 »
Abuztua
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
« Iraila 2017 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930