Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

2017/04/08ko hitzorduak

Usurbilgo V. Dantza Eguna

2017/04/08 11:00 Usurbil

Usurbilgo V. Dantza Egunean hainbat ekitaldia izango dira Usurbilen zehar Orbeldi dantza taldeak Usurbilgo Udala eta Hurbilago merkatal elkatearekin elkarlanean antolatuta.

12:00etan, Usurbilgo Orbeldi Dantza Taldea, Lasarte-Oriako Erketz dantza taldea, Derioko Lainomendi dantza taldea eta Iruñeako Ortzadar dantza taldea kalejiran ibiliko dira herriko kaleetan zehar euren dantza ezberdinak eskaintzen.

13:30tan, frontoian ekitaldi nagusia eskainiko dute dantza taldeek.

18:00etan, dantzaldi gidatua izango da Ttipika taldearen eskutik.

22:30tan, Orbeldi dantza taldeak, herriko musikari eta antzezleekin elkarlanean sortutako "Indiana Jones eta Kaliz Sakratua" ikuskizuna ikusgai izango da.

Image result for usurbilgo dantza eguna

Gehiago irakurri

Marco Vargas & Chloé Brùlé: Libertino

2017/04/08 20:00 Donostia, Gasteszena

Zigarrokin baten kearen kiribiletan, oroitzapenak sartzen dira Poetaren baitan. Pertsonak, egoerak, gogoetak eta emozioak barneratzen zaizkio babesleku duen ziegan. Nahita dago giltzapean, plazer, gehiegikeria eta beldur artean. Kaiola orojakile huts bat du helduleku, buruko eta gizarte-loturen sinbolo. Oroimenak dakarzkionak izaki bere gain ageri dira, eta, bizitasun argiz, galdetu, probokatu, eta xaxa egiten diote erabaki bat har dezan: bakartasun gozo horretan jarraitu, ala bizitzaren jarioan parte hartu.

  • Zuzendaritza, koreografia eta dantza: Marco Vargas eta Chloé Brûlé
  • Zuzendariaren ondokoa: Evaristo Romero
  • Testua eta antzezpena: Fernando Mansilla
  • Kantua: Juan José Amador
  • Musika konposizioa: Gabriel Vargas
  • Tormenta bikotea: Gabriel Vargas (Guitarra), Manuel Montenegro (Batería)
  • Argiztapen diseinua: Carmen Mori
  • Eszenografia: Antonio Godoy
  • Jantziak: La aguja en el dedo Fondo de armario
  • Guajiraren koreografia: David Romero eta Chloé Brûlé
  • Ekoizpena: El Mandaito Producciones
  • Banaketa: Elena Carrascal 8co80 gestión cultural
  • Hizkuntza: Gaztelania
  • Iraupena: 60 minutu

Gehiago irakurri

Barbara Sanchez: Somewhat paler

2017/04/08 20:00 Bilbo, La Fundición

Barbara Sanchezek aurkezten duen Somewhat paler lanean igarotze bat proposatzen da, halako erromesaldi bitxi bat, eta bidaia horretan Bárbara Sánchez-ek era bateko eta besteko irudiei gorputz ematen die. 

Koreografia eta antzezpena: Bárbara Sánchez
Antzerkigilea: Jaime Conde-Salazar
Soinu-espazioa: Susana Hernández
Musika: “Amarguras” (Manuel Font de Anta) eta “Luminosa mañana” (Triana).
Argiztapenaren diseinua: Benito Jiménez
Bideoa eta argazkiak: Tristán Pérez-Martín

Gehiago irakurri

« Iraila 2017 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930
« Urria 2017 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031
« Azaroa 2017 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930