Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

2017/04/07ko hitzorduak

Donostiako Udal Musika eta Dantza eskolaren emanaldia

2017/04/07 19:30 Usurbil, Sutegi Kultur Etxea

Usurbilgo V. Dantza Egunaren barruan hainbat ekitaldi antolatu ditu aurtengoan Orbeldi Dantza Taldeak Usurbilgo Udala eta Hurbilago Merkatari Elkartearekin elkarlanean.

Lehen ekitaldian, Donostiako Udal Musika eta Dantza eskolak dantza klasikoko emanaldia eskainiko du Sutegi Kultur Etxeko auditorioan. Sarrera doakoa izango da.

Gehiago irakurri

Ilunabarrean dantzan

2017/04/07 21:00 Gasteiz, Oihaneder Euskararen Etxea

Oihanederrek iaz abian jarritako Ilunabarrean dantzan ekimena bueltan da. 2017ko berrikuntzen artean, balfolkak presentzia handiagoa izango du. Urtarriletik apirilera bitartean lau saio egingo dira, hilean behin, ostiral iluntzean. Saio bakoitzean 12-15 dantza landuko dira. Horien artean, balfolk jaialdietan ohikoenak diren dantzak egingo dira (scottish, mazurka, bourré, chapeloise, circle circassien, bals eta polka). Horiez gain, Euskal Herrian hain errotutako fandangoa eta arin-arina ez dira faltako. Bestalde, saio bakoitzean hainbat herritako dantza irakasle desberdinak egongo dira eta bakoitzak dantza proposamen zehatzak ekarriko ditu dantzaldietara.

2017ko egitaraua:

  • Apirilak 7: Elgetatik Patxi Montero etorriko da bisitan azken saioa gidatzera.

Informazio gehiago: Oihaneder Euskararen Etxea

Gehiago irakurri

« Maiatza 2017 »
Maiatza
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031
« Ekaina 2017 »
Ekaina
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930
« Uztaila 2017 »
Uztaila
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31