Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

2017/04/29ko hitzorduak

Aracaladanza: Vuelos

2017/04/29 18:00 Barañain, Auditoriuma

Aracaladanza konpainiak Vuelos haurrentzako dantza ikuskizuna aurkezten du. 

Vuelos, Aracaladanza konpainiaren azken proposamen eszenikoa da. Enrique Cabrera koreografoak 1994. urtean sortu zuen konpainia. Aracaladanzak haur eta nerabeei zuzendutako ikuskizunak sortzen ditu, istorio samurrak; jantzi, musika, erritmo eta mugimenduaren bidez.

  • Egilea: Enrique Cabrera
  • Koreografoa: Enrique Cabrera
  • Zuzendaritza Eszenikoa: Enrique Cabrera
  • Ekoizpena: Aracaladanza en coprudcción con el Teatro Sadler´s Wells de Londres, El teatro de la Abadía de Madrid y el Festival Grec de Barcelona
  • Eszenografia Diseinua: Elisa Sanz
  • Argiztapen Diseinua: Pedro Yagüe
  • Jantzien Diseinua: Elisa Sanz
  • Interpreteak: Nadia Vigueras Moreno, Jorge Brea Salgueiro, Raquel de la Plaza Húmera, Jonatan de Luis Mazagatos, Jimena Trueba Toca
  • Iraupena: 50 minutu

Gehiago irakurri

Marco Vargas & Chloé Brùlé: Libertino

2017/04/29 21:00 Leioa, Kultur Leioa

Zigarrokin baten kearen kiribiletan, oroitzapenak sartzen dira Poetaren baitan. Pertsonak, egoerak, gogoetak eta emozioak barneratzen zaizkio babesleku duen ziegan. Nahita dago giltzapean, plazer, gehiegikeria eta beldur artean. Kaiola orojakile huts bat du helduleku, buruko eta gizarte-loturen sinbolo. Oroimenak dakarzkionak izaki bere gain ageri dira, eta, bizitasun argiz, galdetu, probokatu, eta xaxa egiten diote erabaki bat har dezan: bakartasun gozo horretan jarraitu, ala bizitzaren jarioan parte hartu.

  • Zuzendaritza, koreografia eta dantza: Marco Vargas eta Chloé Brûlé
  • Zuzendariaren ondokoa: Evaristo Romero
  • Testua eta antzezpena: Fernando Mansilla
  • Kantua: Juan José Amador
  • Musika konposizioa: Gabriel Vargas
  • Tormenta bikotea: Gabriel Vargas (Guitarra), Manuel Montenegro (Batería)
  • Argiztapen diseinua: Carmen Mori
  • Eszenografia: Antonio Godoy
  • Jantziak: La aguja en el dedo Fondo de armario
  • Guajiraren koreografia: David Romero eta Chloé Brûlé
  • Ekoizpena: El Mandaito Producciones
  • Banaketa: Elena Carrascal 8co80 gestión cultural
  • Hizkuntza: Gaztelania
  • Iraupena: 60 minutu

Gehiago irakurri

Dantzaz: Aureo

2017/04/29 20:00 Berriz, Kultur Etxea

Áureo ekoizpenak dantza estilo ezberdinen “dastaketa” izan nahi duten bost lan koreografo txiki hartzen ditu. Bere ardatza nazioarteko kalitatea da, eta baita ikusle guztiak, dantzan adituak direnak zein dantza ikuskizun bat inoiz ikuzi ez duten horiek, asetzeko gai izatea ere.

Ekoizpenak bi inspirazio izan ditu: alde batetik “urrezko zenbakia”, “proportzio jainkotiarra” deritzona ere, askotan erabilia artearen arloan antzinako Greziako garaietatik; bestalde, sorkuntza ezberdinak eta anitzak “dastatzeko” ideia hori. Aureok sorkuntzaren eta ikusleen, kalitate eta gertutasunaren, bikaintasun eta erakargarritasunaren, egile handi eta lan berrien arteko proportzio egokia bilatzen du, ikusle guztien aurrean eta espazio ezberdinetan; ondorioz, Aureok eszenatokia hartzeaz gain, antzokiaren sarrera erabiliko du ere, ikusletatik gertu egoteko esperientzia osoan zehar.

  • Koreografoak: Itzik Galili, Lukas Timulak, Jone San Martin, Christine Hassid, Judith Argomaniz
  • Zuzendaritza eszenikoa: Adriana Pous
  • Ekoizpena: Dantzaz Konpainia
  • Musika: J.S. Bach, H. Purcell, Moondog, Mikel R. Nieto, Benito Lertxundi, Zoe Keating, Pan Sonik
  • Argiztapen diseinua: Alberto Arizaga + Koreografoak
  • Jantzien diseinua: Xabier Mujika + koreografoak
  • Jantzien errealizazioa: Xabier Mujika + koreografoak
  • Interpreteak: Jone Amezaga, Carmen Derré, Garazi Etxaburu, Valerio Di Giovanni, Axier Iriarte, Sune Klausen, Richar de Leyos, Andrea Loyola, Agustín Martínez, Nora Paneva, PaulaParra, Josu Santamaría, Rafke Van Houplines
  • Iraupena: 90 minutu

Gehiago irakurri

« Iraila 2017 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930
« Urria 2017 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031
« Azaroa 2017 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930