Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

2017/04/22ko hitzorduak

Frantziako Balletak

2017/04/22 20:00 Barakaldo, Barakaldo Antzokia

Ballets de France izenekoek egungo errepertorioaren eta obra klasikoen arteko erlazio orekatua eskaintzen dute.  Konpainia 2013an sortu zen eta Remi Lartigue du zuzendari artistiko. Bertako kide dira munduko hainbat herritako izar ospetsuak, batik bat, dantza modernoaren eta dantza klasikoaren ikuspegi berbera partekatzen dutenak. Buru eta bihotz jarduten dute mugimenduaren bidez, euren ikuskizunak ikustera doazenengan ahalik eta emoziorik handienak eragiteko.

Requiem     (30′)
Musika: W.A Mozart
Koreografia eta jantzi-disenua: Mario Piazza

La llama de París (Paso a dos)    (8′)
Musika: Boris Asafyev
Koreografia: Vasily Vainonen

Something I had in mind (Algo que yo tenía en mente)    (15′)
Musika: Niccolo Paganini, Edith Piaf
Koreografia: Mauro de Candia

El Corsario    (8′)
Musika: Drigo
Koreografia: Marius Petipa

Boléro    (15′)
Musika: Maurice Ravel
Koreografia eta jantzi-disenua: Mike Fothergill

Gehiago irakurri

Zarena Zarelako: Zergatik ez?

2017/04/22 21:00 Donapaleu, Saint Louis gela

Zergaitik ez? kantu bat, dantza bat. Irratia hari nagusi, dantzariek uhin ezberdinetan entzunen dituzten kantuen gainean, dantzatuko dute (euskarazko kantak ala beste). Iragan hurbil batetik hasiz, kronologia bat segitua izanen da, oraineko garaiara iristeko. Gaur egunekoa den sorkuntza honetan dantza tradizionaletik abiatu dira, estilo garaikideago batera buruz joateko. Beren koregrafiak sortuz, taldeko dantzari batzuek adierazteko parada izan dute, hala nola, Iraia eta Marga, Bixente (jatorriz dantza tradizionalekoak) eta Joana (garaikideko dantzaria).

  • Koreografoak : Pascale Lascano, Joana Olasagasti, Bixente Ciaurritz, Iraia Lascano, Marga Forestier eta Bruno Delavigne-ren parte hartzea.
  • Soinu montaketak : Diego Iribarren, Peio
  • Teknika - Soinu eta argiak : François Tortore, Aitor.
  • Argazkilaria : Olivier Iglesias

Gehiago irakurri

Kukai: Gernika-Guernica

2017/04/22 18:00 Donostia, San Telmo Museoa

Guernicaren zezena, zaldia, lanpara, gorputzak, sugarrak… Geure Gernika dira. Haiek dira gure Javier Gardoqui, Josefina Solozabal, Aurelio Legarreta, Catalina Arrieta... Guernica eta Gernika, herri baten (gurearen) historia eta memoria, gizateriaren aurkako krimen baten sinboloa: Francisco Francoren 1937ko apirilaren 27ko mezuak ezin izan zuen estali, ez eta NBEren Segurtasun Kontseiluak 2003ko otsailaren 4an, Irak inbaditu aurretik, egindako bileran erabilitako mantu urdinak ere. Guernica, 1937ko Gernikaren irudia eta eguneroko gernikak.

  • Zuzendaria eta koreografia: Jon Maya Sein
  • Konpainia: Kukai Dantza Konpainia
  • Musika: Xabier Erkizia (Mikel Laboaren Gernikan oinarrituta)
  • Jantziak eta eszena kontzeptua: Ikerne Jiménez
  • Iraupena: 15 minutu
  • Ikuskizuna 18:00etan eta 19:00etan izango da.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

« Azaroa 2017 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930
« Abendua 2017 »
Abendua
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
« Urtarrila 2018 »
Urtarrila
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031