Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

2017/04/02ko hitzorduak

Iruña Taldea eta Nafarroako Ganbara Abesbatza

2017/04/02 12:00 Tutera, Gaztambide Antzokia

Apirilaren 2an, eguerdiko 12:00etan Iruña Taldeak Nafarroako Ganbara Abesbatzarekin batera ikuskizuna eskainiko du Tuterako Gaztambide Antzokian. Emanaldia 2015/11/28an Iruñeko Baluarten egindakoaren hildo beretik doa.

Baluarte 2015/11/28

Gehiago irakurri

Maskaradak

2017/04/02 09:00 Larraine

Pettarra eskualdeko Ezpeize-Ündüreine, Ürrüstoi-Larrabile, Ainharbe, Sarrikota, Onizepea eta Mitikile herrietako gazteek maskaradak emanen dituzte. Goizeko 9:00etan hasiko dituzte barrikadak eta bazkal ondotik 15:30 inguru ekingo diote ofizioen emanaldiari. 

Zuberoako maskaradak 2017

  • Apirilak 2, igandea: Larraine
  • Apirilak 9, igandea: Hoki
  • Apirilak 16, igandea: Barkoxe
  • Apirilak 23, igandea: Gamere
  • Apirilak 30, igandea: Ürrüstoï

Informazioa

Gehiago irakurri

Ablitas: El Plego

2017/04/02 13:00 Ablitas

Mendianike dantza taldeko kideek egiten dute Ablitasen El Plego izeneko dantza-jokoa apirila hasieran. Dantzariek gerri atzealdean daramaten egunkari zatia elkarri erretzen saiatzen dira dantza egiten duten bitartean. Joko hori herrian zabaldu eta 1995ean Mendianikeko kideek hau berreskuratu eta dantza gehitu zioten, balsa eta jota. 

Diotenez Mariano Baigorri ablitastarrak ardo erronda ez ordaintzeko ahaleginetan lagunak paperezko buztana erretzera gonbidatzen zituen, lortuz gero berak ordainduko zuen, bestela lagunek.

El Plego dantza igandean egiten bada ere, larunbatean ere izaten da dantza emankizunik. Hainbat herritako dantza taldeeak gonbidatzen dituzte Ablitasera eta guztien emanaldia egiten da kalejiraren ondotik.

Igandean berriz, 12:30etako Ablitaseko musika bandaren kontzertuaren ostean dantzatzen da El Plego.

Apirilak 1, larunbata
  • 17:00 kalejira: Txori Zuri dantza taldea (Berriozar), Beterri Peñako Zanpantzarrak (Tutera), Murchanteko dantzariak, Erraldoi konpartsa (Ablitas), Gaiteroak (Ablitas), Mendianike dantza taldea (Ablitas).
  • 19:30 dantza emanaldia plazan: Txori Zuri dantza taldea (Berriozar), Beterri Peñako Zanpantzarrak (Tutera), eta Erraldoi konpartsa (Ablitas).

Apirilak 2, igandea

  • 10:30 Mugarik gabeko txuntxuneroak txistulari taldearen kalejira.
  • 12:30 Ablitaseko musika bandaren kontzertua
  • 13:00 El Plego dantza

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

« Azaroa 2017 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930
« Abendua 2017 »
Abendua
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
« Urtarrila 2018 »
Urtarrila
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031