Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

2017/04/01ko hitzorduak

Aiko: Sagardotegian dantzan

2017/04/01 12:30 Aduna, Aburuza sagardotegia

Sagardotegian dantzan Aiko taldearekin (plaza mugatuak)

Apirilaren 1ean, larunbatez, Adunako Aburuza sagardotegian.

Izena emateko azken eguna martxoak 27 

Bazkari-erromeria antolatu dugu aurten elkarrekin bazkaldu eta dantzatuz ongi pasatzeko kupelen inguruan. Bazkaltzeko 30 € sartu Aiko taldearen honako Kutxabank kontuan norberaren IZEN ABIZENAK argi jarrita:

2095 0233 10 9116390934

http://www.sidrasaburuza.net/es/sidreria-aburuza/

AUTOBUSAK

-Autobus bi jarri ditugu sagardotegira joateko:

Errenteria-Donostia-Aduna (10€)

Bilbo-Durango-Aduna (15€).

AUTOBUSA ORDAINTZEKO:

Bilbo-Durangotik: 15€ gehitu behar zaio bazkariaren diru sarrerari, hau da 45€ ordaindu, eta Errenteria-Donostitik 10€ gehitu bazkariari, hau da 40€ ordaindu, eta bankuan dirua sartzean, norberaren izen abizenekin batera autobusa non hartuko den zehaztu, BILBO, DURANGO, ERRENTERIA ala DONOSTIA argi idatzi dirua sartzean

Autobusa erabiltzeko SMS bat igorri behar da 634 423 539 telefonora norberaren izen abizenak jarriz eta autobusa non hartuko duzuen. Adibidez:

Sabin Bikandi Belandia, autobusa BILBON

Geltokiak eta ordutegiak

Bilbon, 12:30 Moyua Plazan aireportuko autobusaren geltokian, (Carlton Hotela eta HM dendaren bitartean, Ogasun eraikinaren aurrean).

Durangon, 13:00 Autopistako peajearen alboan dagoen Parkingean.

Errenterian, 13:00 Iztieta autobus geltokian (Nafarroa Hirib. 75).

Donostian, 13:15 Amarako autobus geltoki zaharrean (Pio XII).

Bueltatzeko ordua guztientzat 20:30 Adunatik irteera.

+info: www.aikotaldea.eus

Gehiago irakurri

Aiko: Udaberriko lehen erromeria

2017/04/01 18:00 Aduna, Plaza

Apirilaren 1ean, larunbatez, eguraldi ona medio, 18:00tan, Adunako herriko plazan Aiko taldeak bere udaberriko lehen erromeria eskeiniko du. Euria egingo balu Aburuza sagardotegiaren kafetegian egingo da dantzaldia.

Apirilaren 1ean, 140 lagunetik gora bilduko gara Aburuza sagardotegian Euskal Herriko txoko ezberdinetatik etorriak elkarrekin jan, edan, kantatu eta dantzatuz ondo pasatzeko. Lagun kopurua ikusirik, eta Adunako alkatea den Josu Amilibia jaunarekin hitzegin ondoren, bazkalondoko dantzaldi-parranda herriko plazara ateratzea erabaki da erromeri herrikoi zabal bat antolatuz, aikozale eta Adunako herritar orok parte hartu dezan. Horrela lasaiago eta toki gehiagorekin ekingo diogu dantzari. Eta eguraldi petrala balego, ba, Aburuzako kafetegian, aterpean, gure bigiriarekin jarraituko dugu jo ta fuego!

PARKATU, BAINA, BAZKALTZEKO TOKIRIK EZ DAGO, BERAZ EZ SAIATU IZENA EMATEN. ESKERRIKASKO!!

Gehiago irakurri

« Maiatza 2017 »
Maiatza
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031
« Ekaina 2017 »
Ekaina
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930
« Uztaila 2017 »
Uztaila
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31