Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

2017/12/28ko hitzorduak

Gabonetako Karrikadantza

2017/12/28 19:30 Iruñea, Zental

Karrikiri, Zaldiko Maldiko eta Nafarroako Dantzarien Biltzarra elkarteek, dantzazaleentzako antolaturiko Karrikadantza, euskal dantzak ikasteko eta batez ere gozatzeko parada .

Gehiago irakurri

Victor Ullate Balleta

2017/12/28 19:30 Bilbo, Campos Elíseos Antzokia

Victor Ullate Balletak lau pieza eskainiko ditu Bilboko Campos Eliseos antzokian abenduaren 26tik 30era egunero arratsaldeko 19:30ean. Piezak honako hauek izango dira: JaleosSola, Tres eta Bolero. 

Jaleosen zati espainiarraren esentzia islatzen da, teknika handia eskatzen duten mugimendu klasiko konplexuen bidez. Solak heltzen ez den amodioari itxaroten dion dantzaria erakusten du agertokiaren gainean. Tres hiru pertsonaren arteko harremanaren aldeak erakusten dituen koreografia ederra da. Bolero 20ko hamarkadan dago girotuta, eta garai horretako balletei egiten die omenaldia, dantzaren ikuskera aldatu baitzuten.

Gehiago irakurri

Da.Te Danza: Akari

2017/12/28 12:30 Bilbo, Azkuna Zentroa

Akari, 6 hilabete eta 3 urte bitarteko haurrentzako ikuskizuna da eta bi saio egongo dira abenduaren 28an. Bata goizeko 12:30ean eta bestea 18:00etan. 

Argia da Akari. Haren ezaugarriak eta airean hara-hona ibiltzeko duen modu berezia ikertzen ditu. Argia, ilunantza, itzala eta iluntasuna. Gure azala berotu dadin argi-izpi batera hurbiltzeko sentitzen dugun premia erakusten du, eta hori egiten dugunean zergatik ixten ditugun guztiok begiak. Oztopoak jartzen dizkiogu, aurrera jarrai ez dezan, zuzen-zuzenean beti, beti zuzen-zuzenean... Bestearen begietan ikusi izan dugu, eta batzuetan geure barrura nola sartzen zaigun eta nola gainezkatzen gaituen sentitzen dugu. Orduan, badirudi hatz bakoitzaren mamitik parrastan irteten dela, eta gorputzaren inguruan daukagula ibiltzen garenean. Bularretik egiten digu ihes, eta gure begirada aurrerantz abiatzen da, zuzen-zuzenean beti, beti zuzen-zuzenean.

Dantzaren bitartez, gutako bakoitzaren barne-argiak era berezi eta bakanean egiten du distira.

  • Zuzendaritza: Omar Meza
  • Koreografia: Omar Meza / Da.Te Danza
  • Antzezpena: Inés García eta David Barrera
  • Antzerkiko zuzendaritza eta testua: Julia Ruiz Carazo
  • Koreografiako laguntzailea: Celia Sako
  • Jatorrizko musika: Diego Neuman Galán
  • Eszenografia / tresneria: Valentin Martinez (Lucas)
  • Jantzien diseinua: Laura León
  • Argien diseinua: J. C. Tamajon (Tama)
  • Ekoizpena: Laura Campoy
  • Administrazioa: Sonia Espinosa
  • Komunikazioa: Sandra Pertíñez
  • 6 hilabete-3 urte. Haurrekin batera pertsona heldu bat egongo da, gehienez.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

« Uztaila 2018 »
Uztaila
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031
« Abuztua 2018 »
Abuztua
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031
« Iraila 2018 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930