Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

2017/12/27ko hitzorduak

Intxaur-hauskailua

2017/12/27 20:00 Iruñea, Baluarte

Anna Ivannovaren Moskuko Ballet Klasikoak Intxaur-hauskailua eskainiko du Iruñako Baluarten. 

Umeentzako ipuin gisa kontatzen da: panpinek bizia hartzen dute Gabon-gauan, eta neskato protagonista abentura magikoetan murgiltzen dute. Balleta Gabonetako espiritua duen fabula bat da, eta iragandako haurtzaroaren miraz dihardu, baita helduen errealitatearen eta umeen ametsen munduaren arteko talkaz ere.

Lev Ivanov-en jatorrizko koreografiarekin eta Marius Petipa-ren libretoarekin. Intxaur-hauskailua balleta Alejandro Dumas aitaren testu batean oinarritzen da.

Gehiago irakurri

Victor Ullate Balleta

2017/12/27 19:30 Bilbo, Campos Elíseos Antzokia

Victor Ullate Balletak lau pieza eskainiko ditu Bilboko Campos Eliseos antzokian abenduaren 26tik 30era egunero arratsaldeko 19:30ean. Piezak honako hauek izango dira: JaleosSola, Tres eta Bolero. 

Jaleosen zati espainiarraren esentzia islatzen da, teknika handia eskatzen duten mugimendu klasiko konplexuen bidez. Solak heltzen ez den amodioari itxaroten dion dantzaria erakusten du agertokiaren gainean. Tres hiru pertsonaren arteko harremanaren aldeak erakusten dituen koreografia ederra da. Bolero 20ko hamarkadan dago girotuta, eta garai horretako balletei egiten die omenaldia, dantzaren ikuskera aldatu baitzuten.

Gehiago irakurri

Carmen

2017/12/27 20:00 Bilbo, Euskalduna Jauregia

Salvador Tavorak gidatzen duen ekoizpen honek ukitu flamenkoa dauka eta Carmen operan dago oinarrituta; hain zuzen ere, XIX. mendeko Espainian dago kokatuta.

Hainbat elementuren arteko fusioaz osatutako ikuskizuna da: kantuak, dantzak, mugimendua, George Bizeten musika, Trianako (Sevilla) Esperantzako Korneta eta Danborren Bandaren zuzenekoa, gitarren ukitua, kanpaien joa, Carmenek espainiar arraza garbiko zaldi batekin agertoki gainean egiten duen dantza, intsentsuaren usain berezia eta abar.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

« Apirila 2018 »
Apirila
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30
« Maiatza 2018 »
Maiatza
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
« Ekaina 2018 »
Ekaina
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930