Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

2017/12/23ko hitzorduak

Elai Alai: Ilargiarekin dantzan

2017/12/23 20:00 Portugalete, Merkatua

Portugaleteko Elai Alai dantza taldeak dantza ikuskizuna eskainiko du abenduaren 23an, larunbata, iluntzeko 20:00etan Portugaleteko Merkatuan. Ikuskizun hau urtaroak, ilargia eta dantzaren arteko harremanari buruzkoa izango da eta narratzailea eta bideoak egongo dira zati bakoitza azaltzeko. 

Besteak beste dantzatuko diren dantzetako batzuk honakoak dira: Arizkungo sagar-dantza, jorrai-dantza, polkak, Zuberoako dantzak, Xemeingo ezpata-dantza, Axuri-Beltza, Otsagabiako dantzak, jotak... 

Gehiago irakurri

San Petersburgoko armada errusiarra

2017/12/23 21:00 Donostia, Kursaal

Moskuko Armadaren Koru, Ballet eta Orkestrak Errusiako abesti herrikoiak kantatuko eta dantzatuko ditu. Ahots, dantza eta musikez lagunduta, 100 artistak baino gehiagok zeharkatuko dute agertokia.

Gehiago irakurri

Beltxargaren aintzira

2017/12/23 20:00 Bilbo, Euskalduna Jauregia

Bolshoi antzokiko izarrak eta 40 dantzari baino gehiago eszenan, Moskuko State Balletaren eta Errusiako Orkestra Sinfoniko Estatalaren ekoizpen honek ballet erromantikoaren edertasuna eta drama biltzen ditu. 

Maitasunezko istorioa (printze bat, azti baten arao bidez beltxarga bihurtutako neska gaztea, hiltzeko moduko iruzurra…), Odette/Odileren rol bikoitz birtuosoa, Tchaikovskyren musikaren indarra, eta balletaren errepertorioko pas de deux handienetako bat… eskainiko ditu ikuskizun honek.

Gehiago irakurri

Otsagabiko dantzariei buruzko erakusketa

2017/12/23 17:00 Otsagabia, Erabilera anitzeko aretoa

Otsagabiko dantzariei buruzko argazki erakusketa egingo dute Otsagabian abenduaren 23tik urtarrilaren 1era arte. "Atzoko dantzanteak 1900-1974" izena jarri diote erakusketari. Otsagabiako erabilera anitzeko aretoan egongo da ikusgai abenduaren 23tik, urtarrilaren 1era arte, 17:00-20:00 bitartean eta jai egunetan, 12:00-14:30 eta 17:00-20:00 bitartean. 

Gehiago irakurri

Organik: Txapeldun

2017/12/23 20:00 Getxo, Andres Isasi Musika Eskola

Organik konpainiak Txapeldun lana aurkeztuko du. 

Txapeldun lanak irabazle edo txapeldun baten bizipen ugariak erakusten dizkigu. Loria eta garaipen uneak ez ezik, bakardadea, presioa, beldurra eta ahultasuna ere lantzen ditu. Hartara, ironia handiko uneak eta sentsibilitate handiagoko beste batzuk gurutzatzen dira.

  • Egilea: Natalia Monge
  • Koreografia: Creación colectiva. Directora e intérprete
  • Zuzendaritza eszenikoa: Natalia Monge & El Pont Flotant
  • Ekoizpena: Organik Dantza-Antzerki
  • Musika: Kepa Junkera
  • Musika zuzendaritza: Kepa Junkera
  • Eszenografía diseinua: Organik Dantza-Antzerki
  • Argiztapen diseinua: Oskar Grijalba
  • Argi teknikaria: Marc Cano
  • Jantzien diseinua: Organik
  • Interpreteak: Eneko Balerdi
  • Iraupena: 55'

Gehiago irakurri

Amanda Dansa: Pinoxxio

2017/12/23 17:30 Donostia, Victoria Eugenia Antzokia

Haurrentzako edo familiarentzako ikuskizuna eskainiko du Amanda Dansa konpainiak. Pinoxxio bakartasunari buruzko istorioa da. Gepetto bakarrik dago eta sekula izan ez duen semearen ordez panpina bat sortuko du. Baina Pinoxxio jaiotzen denean, bizitzaren eskarmenturik gabeko mutil koskorra da. Aita Gepetto arauak jartzen saiatzen da, baina Pinoxxiok ez ditu ulertzen eta ez ditu onartzen. Gogoak gidatzen du. Pinoxxio ez da Gepettok nahi lukeen modukoa eta Gepetto ez da Pinoxxiok nahi lukeen jolaserako laguna. Hortik dator elkarri ulertzeko ezintasuna.

Eta hortik, elkarrengandiko urruntasuna. Baina Gepettoren bizitza arriskuan dagoenean, miraria sortuko da: Pinoxxiok bere bizitza jarriko du arriskuan bera salbatzearren. Lehenengo aldiz, Pinoxxiok zerbait egin du beste baten alde. Gepettok ere lehenengo aldiz onartuko du Pinoxxio ez dela, ezta izango ere, berak nahi lukeen modukoa, Pinoxxiok bere esperientziatik sortuko duena baizik. Eta une horretatik aurrera elkarri ulertzen hasiko dira. Eta maitatzen.

  • Egilea: Versión libre de Ananda Dansa sobre el cuento de Carlo Collodi
  • Zuzendaria: Rosángeles Valls y Edison Valls
  • Antzezleak: Ana Luján, Toni Aparisi, Paloma Calderón, Esther Garijo, Miguel Machado, Cristina Maestre y Sara Canet.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

« Urria 2018 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031
« Azaroa 2018 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930
« Abendua 2018 »
Abendua
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31