Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

2017/12/01ko hitzorduak

Patxi Laborda: Gureak ote… betikoak omen

2017/12/01 20:00 Barakaldo, Ibarra-kalduren egoitza

Barakaldoko Herrien Arteko XXI. Folklore Jaialdiaren baitan Patxi Labordak hitzaldi-solasaldia eskainiko du Gureak ote… betikoak omen izenpean. Edizio honetako berrikuntza da hitzaldia, hurrengo edizioetako egitarauetan ere tokitxoa izateko itxaropenarekin. 

Gehiago irakurri

Circle Of Trust & Logela: Nagare

2017/12/01 20:30 Tafalla, Kulturgunea

Logela Multimedia-Circle of Trust bikotearen ekoizpen berria da Nagare. Dantza eta ikus-entzunezko teknologiak bat eginez datoz lan hau aurkeztera. Logela Multimediak eszenografi berritzaile batekin txundituko du eta Circle of Trust taldeko dantzariek ohikoa duten gorputz eta forma fisikoa gehituko dute.

Break dance, hip hop, sorkuntza garaikide eta multimedia dira Divenireren osagaiak, guztiak maila goreneraino landuak ikusleei zirrara eta harridura eragiteko.

  • Zuzendaritza artistikoa: Jordi Vilaseca
  • Dantzariak: Ignacio Fernández, David Ventosa, Alberto Pardo, Marcos Pardo, Juan Manuel Aragón, Victor Lázaro.
  • Ekoizpena: Toño Monzón
  • Koreografiak: Circle Of Trust
  • Jantziak: Wesc
  • Eszenografia: Logela
  • Bideo irudiak: Imanol Garaizabal, Pello Salaberria
  • Bideo soinuak: Ander Garaizabal
  • Ekoizpen teknikoa: Jon Zubia
  • Argia: Fermín Izko
  • Distribuzioa: Amadeo Vañó - Cámara Blanca
  • Iraupena: 50 min

Gehiago irakurri

Olga Pericet: De una pieza

2017/12/01 20:30 Barañain, Auditoriuma

Denboraren gurpila ez da gelditzen, eta gaur egunean balekoak diren lan berriak sortzen ditu, luze iraunen ez dutenak. Artistak sortzen duen mosaikoaren zati da lan horietako bakoitza.

Olga Pericetek prestatu duen lanak txinatarrek Tangram esaten dioten puzzlearen oinarri bera du, helburua irudi jakin bat eratzea baita, eskura ditugun zatiak erabilita. Ikuskizun honetan, Olgak 5 pieza hautatu ditu, bere ibilbide artistikoaren erakusgarri, aurreko lanetakoak batzuk, eta sortu berriak besteak, irudi berri bat osatzeko.

Gehiago irakurri

Aukeran: Maurizia

2017/12/01 22:15 Ermua, Ermua Antzokia

Aukeran dantza konpainiak bere azken lana aurkeztuko du: Maurizia. Arratiako pandero jotzaile mitikoari eskainitako koreografia da eta ikuskizun honek emakumeak omendu nahi ditu.

- Zuzendaritza: Edu Muruamendiaraz
- Eszena-zuzendaritza: Ainhoa Aierbe
- Testua: Karmele Jaio
- Diseño de iluminación: Carlos Solano
- Argiztapen-diseinua: Eli Alberdi
- Koreografiak: Edu Muruamendiaraz Aukeran Dk
- Garaikideko koroegrafiak: Ane Anza
- Dantzariak: Ane Anza, Garazi Egiguren, Ander Errasti, Ioritz Galarraga, Eneko Galdos, IoneIriarte, Ekain Kazabon, Oier Laborde, Olatz Oribe, Uxue Urruzola, Itziar Uzkudun.

Gehiago irakurri

La Macana: Invisible Wires

2017/12/01 20:30 Leioa, Kultur Leioa

La Macana Galiziako dantza-konpainia bat da; 2009an eratu zuten Caterina Varela eta Alexis Fernández egile eta antzezleek. Beren lehen lanari esker, Ven, nazioarteko proiekzioko ibilbidea hasi zuten, beren sormenezko jarduna pedagogikoarekin tartekatuta. Izan ere, lan horrek hainbat sari irabazi ditu eta hogei herrialde baino gehiagotan egin dituzte emankizunak.

Invisible Wires dugu beren azken ekoizpena. Julio César Iglesias Ungok zuzendu du, Alemanian bizi den kubatarrak, eta artista-talde zoragarri batek lan egiten du horretan. Proposamen benetan fisikoa da: giro surrealista baten erdian, pertsonaia tormentatuen talde basati bat zentzugabekerian, heriotzan, maitasunean eta oroitzapenetan zehar zamalkatuko da.

  • Zuzendari artistikoa: Julio César Iglesias Ungo
  • Zuzendari laguntzailea: Caterina Varela
  • Antzezleak: Alexis Fernández, Tanja Fridjonsdottir, Niko Hafkenscheid, Janis Heldmann, Jacob Ingram-Dodd, Dymitry Szypura
  • Jatorrizko musika eta zuzeneko musika: Niko Hafkenscheid
  • Argiztapenaren diseinua: Alfonso Castro

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

« Abuztua 2018 »
Abuztua
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031
« Iraila 2018 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
« Urria 2018 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031