Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

2017/11/30ko hitzorduak

Thiago Granato: Trança

2017/11/30 20:00 Bilbo, Azkuna Zentroa

Thiago Granatok 2013an hasitako Coreoversaciones trilogiako bigarren zatia da Trança. Hiru dantza-solo sortu nahi zituen, alegiazko elkarrizketa koreografikoetan oinarrituta. Solo bakoitzean, elkarrizketak egin nahi zituen, hurrenez hurren, hilda, bizirik eta oraindik iritsi gabe dauden koreografoekin. Proiektuak beharrezkotzat du presentzia-nolakotasun desberdinei ekitea eta horrela gorpuztasun berriak piztea.

Trança lanak gonbit egiten die ikusleei zentzumenezko bidaia batean has daitezen. Bertan, soinuak, argiak eta mugimenduak azalera eta denborazkotasun zorabiagarriak korapilatzen dituzte. Eskuen koreografia abiaburutzat hartuta, Thiago Granatok eraldatzeko prozesuak bizkortzen ditu, eta, hor, zenbait indar zeinu bilakatzen dira; ikerketa bat egiten du bizitza-molde berriak gauzatuko dituzten testuinguruak sortzeko gorputzak duen botereari buruz.

  • Ideia, zuzendaritza eta interpretazioa: Thiago Granato.
  • Zuzendaritzako laguntzailea: Sandro Amaral.
  • Gonbidatutako koreografoak (hizketakideak): Cristian Duarte eta João Saldanha.
  • Argiak: André Boll.
  • Soinua: Márcio Vermelho.
  • Jantziak: Paula Ströher.
  • Irudia: David Kiers / Diseinu grafikoa: Otávio Santiago.
  • Ekoizpena: Expressão Produção, Sandro Amaral, eta Thiago Granato.
  • Proiektu honek Dança Klauss Viannako Funarte saria jaso zuen 2014an.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

« Uztaila 2018 »
Uztaila
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031
« Abuztua 2018 »
Abuztua
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031
« Iraila 2018 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930