Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

2017/11/03ko hitzorduak

Dantzaz: Harri Orri Ar

2017/11/03 21:30 Andoain, Bastero Kulturgunea

Dantzaz konpainiak Harri Orri Ar lana eskainiko du. Programa honek hiru koreografoen sormenak biltzen ditu: Jorge Jauregui, Paolo Mohovich eta Sara Olmo eta Victor Launay-k egindako bikotea (Les Vikings). Gainera, Enrique Fleischmann sukaldariaren laguntza du, obran agertzen den “atrezzo jangarria”-ren egilea, euskal sukaldaritzaren osagarri berezietan oinarriturik. Harri, Orri, Ar Dantzaz, Eragin eta Fleischmann ́s Cooking Group-en arteko ko-ekoizpen bat da.

  • Koreografoak: Jorge Jauregi, Les Vikings, Paolo Mohovich
  • Zuzendaritza eszenikoa: Adriana Pous
  • Ekoizpena: Dantzaz Konpainia
  • Musika: Jorge Jauregi, Les Vikings, Amador Castilla
  • Argiztapenaren diseinua: Alberto Arizaga
  • Jantzien diseinua: Jorge Jauregi, Les Vikings, Paolo Mohovich
  • Jantzien errealizazioa : Marina Bestard
  • Dantzariak: Jone Amezaga, Riccardo Ciarpella, Ioritz Galarraga, Juliana Javier, Miiren Liceaga, Esmee Lobley, Andrea Loyola, Fernando Luis, John O'Gara, Tiziano Pilloni, Marek Strycek, Olaia Valle
  • Iraupena: 70 minutu

Historia de un segundo

Sara Olmo eta Victor Launay (Les Vikings), lana da ikuskizunaren lehen koroegrafia, Historia de un segundo deiturikoa. Gutako edonork izan dezakeen elkarrizketa batean murgiltzera gonbidatzen gaituzte. Zenbat gauza pentsatu dezakegu segundu bakar batean? Horietako zenbat pentsamendu ahoskatuko ditugu? Burutazio hauek dira pieza honen oinarri, Europako zirko garaikidearen giroa berreskuratuz eta akordeoiaren soinuarekin lagunduta. Obra hau, Dantzaz-en 2017-ko programako egonaldi artistikoen baitan sortua izan zen, Frantziako Sens-eko Concours Choreographique Jeunes Compagnies ‘Les Synodales’-en “Dantza Saria” irabazi eta gero.

Complete Surrender

Bigarren sormena, Complete Surrender, ikutu garaikidea du. Bere sortzaileak, Jorge Jauregui Allúe-k, bakarkako eta taldeko espazioen arteko mugara eramaten gaitu. Koreografia honetan dantzarien gorputzek talka egiten dute bata bestearen kontra, eta besarkatzen dira, aldizka, oreka bilatuz. Jauregiren esanetan, pieza hau, gaur egungo gizartearen metafora da, hainbestetan gure buruari eutsi eta jarraitu edo amore eman galdetzen diogula.

Harri, Orri, Ar

Eta, bukatzeko, Jauregiren proposamenak dakarren enerjia eta bizitasunak, Enrique Fleischmann sukaldari mexikarraren sinadura daraman beste proposamen bati egingo dio leku. Euskadin bizi den “chef” famatuak Harri, Orri, Ar piezan agertzen den “atrezzo jangarria” egin du, harri eta paper bereziak sortuz, taula gainean erabiltzeko, baina baita ere, ikusleei dastatzeko aukera emanez. Paolo Mohovich koreografo italiarrak egindako epilogo honetan, dantza, aukerez betetako jolasa bezala ikusteko aukera izango dugu, xarma eta topaketako jolasa, ustekabeko bukaera batera iristeko.

Gehiago irakurri

Paula Quintana: Latente

2017/11/03 20:30 Eibar, Coliseo Antzokia

Gizakia bizi da bere nahiak asebetetzen saiatzen etengabe, pasatzen diren esperientzietatik pasatzen diren esperientziak metatzen… agerian utziz latente dagoen bizitzaren bilaketa amaiezina, nork bere ariman gordetzen duen bizitza hori, denok ezagutu nahi duguna.

Paula Quintana tenerifetarrak ikusleei galdetzen die euren artean Paula ote dagoen, pakete bat eman behar baitio. Ez da ezer gertatzen, itxaroten jarraitu behar bada, itxaron egiten da, berak beti betetzen duelako bere eginkizunekin, eta behar den moduan egin ere.

Gertaeren presa eta absurdoaren azpian badago zerbait ezkutuan, latente. Dantza garaikidea, flamenkoa eta umore absurdoa bateratzen dituen antzerki ikuskizuna. 

  • Egilea: Carlos Pedrós
  • Eszenografia: Paula Quintana
  • Musika: J.A. Simarro
  • Iraupena: 60 minutu

Gehiago irakurri

Fritsch Company: Mesa para tr3s

2017/11/03 20:30 Leioa, Kultur Leioa

Antonio Ruz, Amaya Galeote y Patricia Ruz koreografoek hiru proposamen eszeniko dakarzkigute, bata bestearengandik bereizita, esplorazio artistiko gisa Mesa para tr3s ikuskizunaren bitartez, konpainia inklusibo eta profesional horretan aritzen diren maila artistiko handiko dantzarien eskutik.

Antonio Ruzen Ballhaus, Patricia Ruzen Café eta Amaya Galeoteren Des/envolturas ikuskizunek hiru koreografoen sormenezko unibertsoetan murgilduko gaituzte eta, aldi berean, adierazpenak egiteko eta ikusleekin harremanetan jartzeko modu berriak erakutsiko dizkigute.

  • Koreografoak: Antonio Ruz, Patricia Ruz, Amaya Galeote
  • Zuzendaritza: Gabriela Martín León
  • Zuzendari laguntzailea: Esther Gómez
  • Antzezleak: Julia Antón, Ricardo Cabrero, José Carlos de la Cal, María Galisteo, Ramón Marcos, Carla Mouchet, Pilar Muñoz, Sebastien Thevenin
  • Jantziak: Josep Ahumada, Eva Mª García Mateo, Patricia Ruz, Daniela Presta
  • Musika: Marc Álvarez, As. Cultural DOM-3, Pablo Esbert

Gehiago irakurri

Kukai: Oskara

2017/11/03 20:30 Barakaldo, Barakaldo Antzokia

Oskarak bi unibertso koreografiko ezberdin batzen ditu, bi begirada ezberdin: Euskal Herriko kultura tradizionalean du oinarria eta sormenerako abiapuntua; eta, era berean, gaur egungo abangoardiazko artisten ikuspegitik sortutako artelana izango da.

Instalazio moduko lan bat da, zeinak euskal kulturaren eta mitoen hainbat ataletatik igarotzen den, bere jatorritik aro garaikidera, eta indar bikoitz eta harriduraz beteriko sinbolo eta ikonografien ibilbide plastiko zein emozionala marrazten duten. Modu absolutuenean, bere baitan giza esperientziaren historia gordetzen du.

Kodigo dramatikoa abstrakzio sakona duen, ia bortxazko, lengoai batean artikulatutako ikuskizun baterantz doa. Soilik konposizioen ordenak eman ahalko dio esanahi sentsorial bat.

  • Zuzendaria: Jon Maya
  • Koreografia: Marcos Morau
  • Koreografia laguntzailea: Lorena Nogal, Marina Rodriguez
  • Dramaturgia: Pablo Gisbert
  • Dantzariak: Eneko Gil, Alain Maya, Urko Mitxelena, Ibon Huarte, Martxel Rodriguez
  • Zuzeneko kantaria: Erramun Martikorena
  • Jantzien diseinua: Iraia Oiartzabal
  • Talde teknikoa: Angel Agüero, David Bernués 
  • Musika sorkuntza: Xabier Erkizia, Pablo Gisbert

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

« Azaroa 2017 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930
« Abendua 2017 »
Abendua
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
« Urtarrila 2018 »
Urtarrila
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031