Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

2017/11/25ko hitzorduak

Arrola dantza taldea: Jauzi

2017/11/25 20:30 Baigorri, Ezker pareta

Arrola dantza taldeak Jauzi dantza ikusgarria aurkeztuko du bere 75. urteurrenaren aitzakitan. Ehun bat dantzari eta musikari arituko dira taula gainean eta Euskal Herriko hainbat dantza ikusi ahal izango dira..

Ondotik, Talo ta xingar eta HOLAKODELUXE taldearekin dantzaldia.

Gehiago irakurri

Zinetika

2017/11/25 10:00 Donostia, Tabakalera

Zinetika jaialdiaren II. edizioak dantzari buruzko bideo-sorkuntzak emango ditu azaroaren 22tik 25era. Jaialdiaren helburua mugimenduaren bitartez adierazten den zinemaren erakusleiho izatea da, eta ikus-entzunezko medioen bitartez, dantzaren aniztasuna eta koreografia-sormen bereziak helaraziko dizkie ikusleei.

Azaroaren 22an eta 23an Iruñeko Kondestable jauregian egingo da jaialdia, eta azaroaren 24an eta 25ean Donostiako Tabakaleran. 

Egitaraua:

Azaroak 25, larunbata. Donostia, Tabakalerako zinema:

10:00 – 14:00h. Tabakalerako plato aretoa. Kamera eta gorputz lantegia. Sra Polaroiska: Ikusmira, desira eta dena desberdina izatearen aukera
19:00h. Tabakalerako zinema. 

  • Open Screen saila. Zinetikak urtero egiten duen nazioarteko deialdiaren bidez hautatutako hainbat film erakusten dituen saila da. Edukiagatik jaialdian lehiaketaz kanpo egotea merezi duten filmak dira.

                    - Reseteo
                    - Abismo

  • Sail Ofiziala. Zinetikak urtero egiten duen nazioarteko deialdiaren bidez hautatu eta lehiaketan parte hartzen duten hainbat film erakusten dituen saila da. Jaialdiak, aurten, 29 herrialdetako 130 hautagaitzatik gora jaso ditu.

                    - Migration
                    - Passage
                    - Vacuum
                    - Carte blanche
                    - Ceci n’est pas Magritte

  • Zinetika Programa. Jaialdiak hautatutako goi-mailako eduki eta kalitateko filmak erakusten dituen saila da.

                    - Atraksion
                    - Jump
                    - Lounge
                    - Coup de grâce
                    - Ten Meter Tower

Informazioa: Zinetika

Gehiago irakurri

Choni Flamenko konpainia: Reencuentro

2017/11/25 20:30 Barañain, Auditoriuma

Asunción Pérez "Choni" flamenko-dantzariak Reencuentro ikuskizuna eskainiko du. Azken lan honetan, urte askotako ibilbideari eta esperientziari esker lortutakoa erakusten du: dantza egiteko modu berezia, abangoardista, originala eta ausarta eratzen lagundu dioten piezen berrikuspen bat.

- Dantza: Asunción Pérez “Choni” 
- Gitarra: Raúl Cantizano 
- Perkusioa: Antonio Montiel 
- Cante: Alicia Acuña 
- Artista gonbidatuak: Manuel Cañadas, Rosario Solano
- Koreografia, jatorrizko ideia, koordinazio artistikoa: Asunción Pérez “Choni”
- Zuzendaritza musikala: Raúl Cantizano

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

« Uztaila 2018 »
Uztaila
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031
« Abuztua 2018 »
Abuztua
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031
« Iraila 2018 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930