Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

2017/11/24ko hitzorduak

Plazara dantzara

2017/11/24 19:00 Eibar, Toribio Etxebarria kalea

San Andres jaien atarian, dantzaldi-erromeria Harkaitz Allur eta Maddalen Arzallus trikitilariekin, Patxi Monterok gidatuta. Musika eta dantza tradizionalaren oinarrian, elkarrekin dantzan ondo pasatzeko gidoia prestatu dugu: lotuan, soltean, jauzi pare bat, joko-dantzak, kontradantzak... Euria bada, Untzaga plazako karpan izango da dantzaldia.

Gehiago irakurri

Circle Of Trust & Logela: Nagare

2017/11/24 20:30 Elorrio, Arriola Antzokia

Logela Multimedia-Circle of Trust bikotearen ekoizpen berria da Nagare. Dantza eta ikus-entzunezko teknologiak bat eginez datoz lan hau aurkeztera. Logela Multimediak eszenografi berritzaile batekin txundituko du eta Circle of Trust taldeko dantzariek ohikoa duten gorputz eta forma fisikoa gehituko dute.

Break dance, hip hop, sorkuntza garaikide eta multimedia dira Divenireren osagaiak, guztiak maila goreneraino landuak ikusleei zirrara eta harridura eragiteko.

  • Zuzendaritza artistikoa: Jordi Vilaseca
  • Dantzariak: Ignacio Fernández, David Ventosa, Alberto Pardo, Marcos Pardo, Juan Manuel Aragón, Victor Lázaro.
  • Ekoizpena: Toño Monzón
  • Koreografiak: Circle Of Trust
  • Jantziak: Wesc
  • Eszenografia: Logela
  • Bideo irudiak: Imanol Garaizabal, Pello Salaberria
  • Bideo soinuak: Ander Garaizabal
  • Ekoizpen teknikoa: Jon Zubia
  • Argia: Fermín Izko
  • Distribuzioa: Amadeo Vañó - Cámara Blanca
  • Iraupena: 50 min

Gehiago irakurri

Eva Guerrero: Beldurrari buruzko oharrak

2017/11/24 21:00 Zornotza, Zornotza Aretoa

“Anotación No 7” bideo-emanaldiak eta zenbait pertsonari egindako elkarrizketak barne hartzen dituen dantza garaikideko ikuskizuna da. Beldurraz dihardu, zelan sentitzen dugun, zer den pertsona bakoitzarentzat.

Mundu guztiak duen zerbait da beldurra, baina bakoitzak bere erara bizi du. Mugez, borrokaz, dena utzi eta ospa egiteko gogoaz mintzo da pieza.

  • Sortzailea, testu-egilea eta zuzendaria: Eva Guerrero
  • Interpretazioa eta koreografia: Julia Färber, Eva Guerrero, Estíbaliz Villa
  • Bideoaren grabazioa: Jone Novo, Jemima Cano
  • Soinu eta bideoaren edizioa: Jemima Cano
  • Argiztapenaren diseinua: Arantza Heredia
  • Produkzioa: DOOS Colectivo
  • Esker ona: zuen beldurrak gurekin partekatu dituzuen emakume guztioi, bestela ezinezkoa zatekeen hau egitea
  • Laguntzaileak: Muelle 3, La Fundición, Miradas Cruzadas-Regards Croissés- Begirada Gurutzatuak, Sortutakoak de Dantzagunea y Ballet T.

Gehiago irakurri

Zinetika

2017/11/24 10:00 Donostia, Tabakalera

Zinetika jaialdiaren II. edizioak dantzari buruzko bideo-sorkuntzak emango ditu azaroaren 22tik 25era. Jaialdiaren helburua mugimenduaren bitartez adierazten den zinemaren erakusleiho izatea da, eta ikus-entzunezko medioen bitartez, dantzaren aniztasuna eta koreografia-sormen bereziak helaraziko dizkie ikusleei.

Azaroaren 22an eta 23an Iruñeko Kondestable jauregian egingo da jaialdia, eta azaroaren 24an eta 25ean Donostiako Tabakaleran. 

Egitaraua:

Azaroak 24, ostirala. Donostia, Tabakalerako zinema:

10:00 – 14:00h. Tabakalerako plato aretoa. Kamera eta gorputz lantegia. Sra Polaroiska: Ikusmira, desira eta dena desberdina izatearen aukera.
16:00 – 19:00h. Tabakalerako plato aretoa. Master class. Oskar Alegria: Film bat, hiru plano.

Azaroak 25, larunbata. Donostia, Tabakalerako zinema:

10:00 – 14:00h. Tabakalerako plato aretoa. Kamera eta gorputz lantegia. Sra Polaroiska: Ikusmira, desira eta dena desberdina izatearen aukera
19:00h. Tabakalerako zinema. 

  • Open Screen saila. Zinetikak urtero egiten duen nazioarteko deialdiaren bidez hautatutako hainbat film erakusten dituen saila da. Edukiagatik jaialdian lehiaketaz kanpo egotea merezi duten filmak dira.

                    - Reseteo
                    - Abismo

  • Sail Ofiziala. Zinetikak urtero egiten duen nazioarteko deialdiaren bidez hautatu eta lehiaketan parte hartzen duten hainbat film erakusten dituen saila da. Jaialdiak, aurten, 29 herrialdetako 130 hautagaitzatik gora jaso ditu.

                    - Migration
                    - Passage
                    - Vacuum
                    - Carte blanche
                    - Ceci n’est pas Magritte

  • Zinetika Programa. Jaialdiak hautatutako goi-mailako eduki eta kalitateko filmak erakusten dituen saila da.

                    - Atraksion
                    - Jump
                    - Lounge
                    - Coup de grâce
                    - Ten Meter Tower

Informazioa: Zinetika

Gehiago irakurri

SenZa TemPo eta Giulia Valle taldea: Eden Club

2017/11/24 20:00 Iruñea, Gayarre Antzokia

“Eden Club'” Inés Boza koreografoaren eta Giulia Valle kontrabaxu-jotzaile eta jazz musikagilearen proposamen berezia da. Ikuskizuna aretoko dantzen areto batean hasiko da, adinean sartuak dauden bikote batzuk dantzan ari direla, boleroen eta txatxa- txaren erritmoan gozatzen. Ikus-entzuleak haiek dantzan ari diren bitartean sartuko dira, eta musika amaitzen denean eta bikoteak joaten direnean, orkestrako musikariak aske sentitu eta benetan maite dutena jotzen hasiko dira: jazza. “Eden Club” iragana, oraina eta etorkizuna nahasten diren tokia da. Bertan, pasiozko istorio desberdinak gertatzen dira…

  • Konpainia: SenZa TemPo, Giulia Valle Group
  • Sorkuntza eta zuzendaritza eszenikoa: Inés Boza
  • Konposizioa eta musika-zuzendaritza: Giulia Valle
  • Aktore-dantzariak: Inés Boza, Viviane Calvitti, Toni Mira, Carla Pérez Mora, Junyi Sun
  • Musikariak: Giulia Valle (kontrabaxua), Edurne Arizu (akordeoia), Pablo Selnik (flautak), Josep Cordobés (bateria eta perkusioa), David Pastor (tronpeta)

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

« Abendua 2017 »
Abendua
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
« Urtarrila 2018 »
Urtarrila
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031
« Otsaila 2018 »
Otsaila
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728