Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

2017/11/23ko hitzorduak

Bizkaia. San Andres 2017

2017/11/23 11:50 Azkoitia, Baztartxo Antzokia

Gehiago irakurri

Gerardo Elortza: Iztuetaren garaia eta lanak

2017/11/23 18:30 Zaldibia, Karreane Kultur Etxea

Juan Inazio Iztueta jaio zela 250 urte beteko dira azaroaren 29an. Bera eta bere lana oroitzeko eta omentzeko asmoz, Iztueta elkarteak, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak eta Zaldibiako Udalak hainbat ekintza antolatuko ditu. Sorterrian egingo zaion bosgarren omenaldia azaroaren 16tik 29ra luzatuko da. Bitarte horretan, Iztueta Elkarteak antolatutako Iztuetari buruzko erakusketa egongo da ikusgai Zaldibiako Karreane Kultur Etxean.

  • Azaroak 23, Gerardo Elortza historialariaren hitzaldia 18:30ean, Zaldibiako Karreane Kultur Etxean. ‘Iztuetaren garaia eta lanak’.
  • Azaroak 26, Donostiako, Zaldibiako eta Goierriko txistularien, eta Euskal Dantzarien Biltzarrak gonbidatutako dantzarien saioa, Zaldibiako plazan 12:00etan.
  • Azaroak 29, hainbat herritan dantza saio bereziak egingo dira 18:30ean. Oraingoz baieztatutako herriak: Zaldibia, 18:30ean, Iztueta plazan.
  • Iztuetari buruzko erakusketa azaroaren 16tik 29ra, Zaldibiako Karreane Kultur Etxean. Astelehenetik ostiralera 17:00etatik 19:30era. Azaroak 18 (larunbata) eta azaroak 26 (igandea): 10:00etatik 12:00etara.

Gehiago irakurri

Zinetika

2017/11/23 10:00 Iruñea, Kondestable Jauregia

Zinetika jaialdiaren II. edizioak dantzari buruzko bideo-sorkuntzak emango ditu azaroaren 22tik 25era. Jaialdiaren helburua mugimenduaren bitartez adierazten den zinemaren erakusleiho izatea da, eta ikus-entzunezko medioen bitartez, dantzaren aniztasuna eta koreografia-sormen bereziak helaraziko dizkie ikusleei.

Azaroaren 22an eta 23an Iruñeko Kondestable jauregian egingo da jaialdia, eta azaroaren 24an eta 25ean Donostiako Tabakaleran. 

Egitaraua:

Azaroak 23, osteguna. Iruñea, Kondestable Jauregia:

10:00 – 14:00h. Kondestable jauregia. Kamera eta gorputz lantegia. Sra Polaroiska: Ikusmira, desira eta dena desberdina izatearen aukera.
19.00h. Nafarroako Filmoteka.

  • Dokumentala. Ventanas adentro (Maite Bermúdez). Duela hainbat urte, José Lainez koreografoak testu edo zirriborro bat egiten du egunero, eta dantzan ez egiteko koreografia deitzen dio. Bere buruan sartu eta, espazio eta gorputzen bidez, haren bizitza izan den dantzan zehar Concha martinez bere emaztearekin batera egin duen bidaia intimoa kontatzeko saiakera da filma.
  • Zinetika Programa. Jaialdiak hautatutako goi-mailako eduki eta kalitateko filmak erakusten dituen saila da.

                    - Atraksion
                    - Jump
                    - Lounge
                    - Coup de grâce
                    - Ten Meter Tower

Azaroak 24, ostirala. Donostia, Tabakalerako zinema:

10:00 – 14:00h. Tabakalerako plato aretoa. Kamera eta gorputz lantegia. Sra Polaroiska: Ikusmira, desira eta dena desberdina izatearen aukera.
16:00 – 19:00h. Tabakalerako plato aretoa. Master class. Oskar Alegria: Film bat, hiru plano.

Azaroak 25, larunbata. Donostia, Tabakalerako zinema:

10:00 – 14:00h. Tabakalerako plato aretoa. Kamera eta gorputz lantegia. Sra Polaroiska: Ikusmira, desira eta dena desberdina izatearen aukera
19:00h. Tabakalerako zinema. 

  • Open Screen saila. Zinetikak urtero egiten duen nazioarteko deialdiaren bidez hautatutako hainbat film erakusten dituen saila da. Edukiagatik jaialdian lehiaketaz kanpo egotea merezi duten filmak dira.

                    - Reseteo
                    - Abismo

  • Sail Ofiziala. Zinetikak urtero egiten duen nazioarteko deialdiaren bidez hautatu eta lehiaketan parte hartzen duten hainbat film erakusten dituen saila da. Jaialdiak, aurten, 29 herrialdetako 130 hautagaitzatik gora jaso ditu.

                    - Migration
                    - Passage
                    - Vacuum
                    - Carte blanche
                    - Ceci n’est pas Magritte

  • Zinetika Programa. Jaialdiak hautatutako goi-mailako eduki eta kalitateko filmak erakusten dituen saila da.

                    - Atraksion
                    - Jump
                    - Lounge
                    - Coup de grâce
                    - Ten Meter Tower

Informazioa: Zinetika

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

« Abendua 2017 »
Abendua
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
« Urtarrila 2018 »
Urtarrila
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031
« Otsaila 2018 »
Otsaila
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728