Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

2017/11/18ko hitzorduak

Dernière Minute Pierre Rigal: Press

2017/11/18 19:00 Bilbo, Guggenheim Museoa

Emanaldiak, formakuntza, bideo-emanaldiak eta dantzarien arteko topaketak izango ditu oinarrian Dantzaldia 2017 jaialdiak. Dernière Minute Pierre Rigal konpainiak Press lana eskainiko du.

Press obrak gizaki modernoaren irudia antzezten du, haren hutsaltasun izugarria eta konplexutasun enigmatikoa aldi berean. Indibiduo-produktu, dandy kezkagarri honen gorputza etengabeko mugimenduan ageri zaigu, dela bere automatismoen kateadura estandarizatuagatik, dela hura mugitzen den espazio estuaren mekanismoengatik. Beharbada berak onarturiko egoeran, preso aurkitzen da gela ia huts batean. Ingurune fisiko nahiz mental horren aldaketa mekanikoek eragina dute haren gorputzean, beronen kokapena eta mugimenduak etengabe aldatzera behartzen dutelarik, absurdoa eta estuasuna sortzen duen “impasse” jarraiki batean.

  • Sorkuntza, eszenografia, koreografia eta antzezpena: Pierre Rigal
  • Eraikitze, argiztatze eta makinista lana: Frédéric Stoll
  • Musika: Nihil  Bordures
  • Koreografia laguntzaileaMélanie Chartreux
  • Argazkia: Frédéric Stoll
  • Produkzio zuzendaria: Sophie Schneider
  • Produkzioa: Compagnie Dernière Minute, Gate theatre London,
  • Koprodukzioa: Rencontres chorégraphiques internationales de Seine-Saint-Denis, Théâtre Garonne – Toulouse, honako hauek laguntzaile  izanik:  DRAC Midi-Pyrénées, Ville de Toulouse, Région Midi-Pyrénées, Conseil Général de la Haute-Garonne eta Convention Culturesfrance / Ville de Toulouse

Gehiago irakurri

Karrikadantza

2017/11/18 18:30 Iruñea, San Nikolas plaza

Karrikiri, Zaldiko Maldiko eta Nafarroako Dantzarien Biltzarra elkarteek, dantzazaleentzako antolaturiko Karrikadantza, euskal dantzak ikasteko eta batez ere gozatzeko parada .

Gehiago irakurri

Iztuetaren testuen irakurketa eta dantza saioa

2017/11/18 12:00 Zaldibia, Resti frontoia

Juan Inazio Iztueta jaio zela 250 urte beteko dira azaroaren 29an. Bera eta bere lana oroitzeko eta omentzeko asmoz, Iztueta elkarteak, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak eta Zaldibiako Udalak hainbat ekintza antolatuko ditu. Sorterrian egingo zaion bosgarren omenaldia azaroaren 16tik 29ra luzatuko da. Bitarte horretan, Iztueta Elkarteak antolatutako Iztuetari buruzko erakusketa egongo da ikusgai Zaldibiako Karreane Kultur Etxean.

  • Azaroak 18, Iztuetaren testuen irakurketa ibiltaria Zaldibian zehar: Mugertza, Zubiondo, plaza, Madalenane eta Txamarretxe zeharkatuko dira, 12:00etan hasita. 18:30ean, Zaldibiako lehengo eta oraingo dantzarien saioa Resti frontoian.
  • Azaroak 23, Gerardo Elortza historialariaren hitzaldia 18:30ean, Zaldibiako Karreane Kultur Etxean. ‘Iztuetaren garaia eta lanak’.
  • Azaroak 26, Donostiako, Zaldibiako eta Goierriko txistularien, eta Euskal Dantzarien Biltzarrak gonbidatutako dantzarien saioa, Zaldibiako plazan 12:00etan.
  • Azaroak 29, hainbat herritan dantza saio bereziak egingo dira 18:30ean. Oraingoz baieztatutako herriak: Zaldibia, 18:30ean, Iztueta plazan.
  • Iztuetari buruzko erakusketa azaroaren 16tik 29ra, Zaldibiako Karreane Kultur Etxean. Astelehenetik ostiralera 17:00etatik 19:30era. Azaroak 18 (larunbata) eta azaroak 26 (igandea): 10:00etatik 12:00etara.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

« Abendua 2017 »
Abendua
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
« Urtarrila 2018 »
Urtarrila
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031
« Otsaila 2018 »
Otsaila
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728