Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

2017/10/08ko hitzorduak

Ingurutxoa

2017/10/08 18:00 Amezketa, Ugarte auzoa

Urriko lehenengo igandean, Amezketako Ugarte auzoko Errosario jaien programazio barruan, Ugarteko Ingurutxoa dantzatzen da, handik 5 kilometrotara dagoen Bedaio auzoan dantzatzen den Bedaioko Ingurutxoaren antzekoa.

Gehiago irakurri

Mutxikoaren eguna

2017/10/08 10:30 Arrangoitze

Datorren urriaren 8an ospatuko da Mutxikoaren Eguna Arrangoitzen, dantza-jauziak dantzatzea maite dutenen urteroko biltzar handia. Mutxikoak goiz eta arratsaldez, eta musika eta dantza ekitaldiak izango dira Arrangoitzen ohi bezala. 

Mutxikoaren eguna Arrangoitzen

- 11:30ean, Herriko Plazan: Betti Beteluri omenaldia, mutxikoak, herriko eta ohizko dantzak. Ezpeletako Txaranga eta Gaita Luze taldeak alaiturik.

- 12:30ean, Natura antzokian: Txakatuk Uztaritzeko txaranga gaztea, Txistuk’has eta Ezpeletako txaranga.

- 16:00etan, Natura antzokian: Oñatz Dantza Taldea (Oñati - Gipuzkoa), Burrunka Mugatik At eta Baztango Dantzariak (Elizondo - Nafarroa).

- 18:00etan Mutxikoak eta herriko dantzak. Musika : Kiki Bordatxo eta Uztaritzeko Gaiteroak.

Gehiago irakurri

Kukai: Oskara

2017/10/08 19:30 Amurrio, Amurrio Antzokia

Oskarak bi unibertso koreografiko ezberdin batzen ditu, bi begirada ezberdin: Euskal Herriko kultura tradizionalean du oinarria eta sormenerako abiapuntua; eta, era berean, gaur egungo abangoardiazko artisten ikuspegitik sortutako lana izango da. Instalazio moduko lan bat da, zeinak euskal kulturaren eta mitoen hainbat ataletatik igarotzen den, bere jatorritik aro garaikidera, eta indar bikoitz eta harriduraz beteriko sinbolo eta ikonografien ibilbide plastiko zein emozionala marrazten duten. 

  • Koreografoa: Marcos Morau
  • Zuzendaria: Jon Maya
  • Kantaria: Erramun Martikorena
  • Dantzariak: Eneko Gil, Alain Maya, Urko Mitxelena, Ibon Huarte eta Martxel Rodriguez.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

« Abendua 2017 »
Abendua
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
« Urtarrila 2018 »
Urtarrila
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031
« Otsaila 2018 »
Otsaila
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728