Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

2017/10/07ko hitzorduak

Aiko Taldea: erromeri-dantzaldia

2017/10/07 17:00 Alkiza, Herriko Plaza

Dantzaldi Erromeria

Gehiago irakurri

Aiko Taldea: erromeri-dantzaldia

2017/10/07 12:00 Donostia, Victoria Eugenia Antzokia

DONOSTIAKO DANTZALDI IBILTARIA
Antzokiaren programazioaren arauera, aurten #DantzaldiIbiltaria-ren lehen eskola formala urriaren 19an izango dugu. Oporraldia luzeegia iruditu zaigu elkarrekin dantzan hasteko, udako oporraldiko kontuak kontatzeko, basoerdi bat hartu eta berriketan egiteko... eta horregatik, Victoria Eugenia Antzokiaren Club Aretoa libre zegoenez, urriaren 7an luxuxko ongietorria emango diogu ikasturte barriari: #AikoTaldea-rekin zuzenean erromeria!! Eguerdiko 12:00tan. Eta bazkalondoan, arratsaldean, Alkizara goaz!!

Sekulan gurekin ez bazara aritu, zatoz lasai gure arteko giroa ezagutzera, dantzazaleak gara, eta astero elkarrekin musikaz dantzan gozatzeko elkartzen gara, eta tartean noski, hainbat kontu ikasteko. Eta gogoratu urrian eskolak doan direla ezagutu gaitzazun izena eman aurretik. Animatu!

Gehiago irakurri

Errosarioko Amaren ezpata-dantza

2017/10/07 12:00 Elgoibar

Errosarioko Amaren ezpata-dantza eskainiko dute Elgoibarren 12:00etako meza ostean. Haritz dantzari taldeko dantzariak, Elgoibarko Udalaren txistulari banda eta eskopetariak meza ostean aterako dira ezpata-dantza egitera.

Gehiago irakurri

Paloteadoa

2017/10/07 19:30 Ablitas

Urriko lehen asteburuan ospatzen dira jaiak Ablitasen. Herriko Mendianike dantza taldeko neska mutilek eskainiko dute Ablitas-eko paloteadoa. Dantzariak parrokiara egingo dute prozesioa arratsaldeko 19:30etan eta ondoren, 20:00etan paloteadoa eskainiko dute Foruen plazan.

Gehiago irakurri

Euskal Herriko dantzari eguna

2017/10/07 13:00 Barakaldo

Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatzen duen Euskal Herriko dantzari eguna Bizkaian ospatuko da, Barakaldon hain zuzen ere urriaren 7an.

Goizean zehar Barakaldoko erdiko kaleetan animazioa: Erraldoiak, musikariak... Euria egingo balu, guztia Lasesarreko polikiroldegian egingo da.

  • 13:00etan kantu-dantza
  • 16:30etatik 21:00ak arte artisauen folklore azoka
  • 16:30etatik aurrera dantza taldeen harrera
  • 18:00etan kalejira Barakaldoko kaleetatik
  • 18:30etatik 20:00tara dantza emanaldi nagusia (San Vicente elizako plazan)
  • 20:00etatik 22:00etara Sakatu Elektrotxaranga
  • 21:00etan afaria
  • 22:00etatik 01:00ra erromeria-dantzaldia Laiotz taldearen eskutik (San Vicente elizako plazan)

Gehiago irakurri

Damaged Goods - Meg Stuart: Built to last

2017/10/07 20:00 Bilbo, Arriaga Antzokia

Meg Stuart, dantza garaikideko koreografo estatubatuarrak, kontrastez betetako Built to last dantza pieza eskainiko du Arriaga antzokian. Egoitza Belgikan duen Damaged Goods bere konpainiak urriaren 6an eta 7an interpretatuko du Arriaga Antzokian giza izaerari buruzko Built to last dantza pieza. Alain Franco musika dramaturgoak soinu koltxoia proposatzen du dantzarientzat, Rachmaninoven edo Beethovenen musika klasikoan oinarritutakoa.

  • Koreografia: Meg Stuart
  • Sorkuntza laguntzaileak eta interpreteak: Dragana Bulut, Davis Freeman, Anja Müller, Maria F. Scaroni, Kristof van Boven
  • Dramaturgia: Bart van den Eynde, Jeroen Versteele
  • Musika dramaturgia: Alain Franco
  • Soinu diseinua: Kassian Troyer
  • Eszenografia: Doris Dziersk
  • Jantziak: Nadine Grellinger
  • Argiztapena: Jürgen Tulzer, Frank Laubenheimer
  • Bideoa: Philipp Hochleichter
  • Ekoizpena: Damaged Goods (Brusela) eta Münchner Kammerspiele (Munich) Meg Stuart & Damaged Goodsek Flandriako agintarien eta Flemish Community Commission izenekoaren laguntza dute.

Gehiago irakurri

Tailerra: Gaskoniako kanta eta dantzak

2017/10/07 11:30 Ergoien, Arditurriko Meatze Gunea

Soinuenea Fundazioak eta Arditurri Interpretazio Guneak herri musika tailerra antolatu dute. Gaskoniako kanta eta dantzen tailerra Joan Francés Tisnèr musikari okzitaniarrak zuzenduko du adin guztietako publikoari zuzenduta dago. Erabiliko duen hizkuntza gaztelera izango da.

Gehiago irakurri

Myriam Perez Cazabon: Nire azalean arrotz

2017/10/07 19:30 Bilbo, Azkuna Zentroa

Urriaren 5, 6, 7 eta 8an egingo dira, Bilbon, Azkuna Zentroan, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak sustatzen dituen Dantzan Bilaka 2017 jardunaldiak. Programa horren barruan aurkeztuko du Myriam Perez Cazabon koreografoak Nire azalean arrotz lana. 

  • Iraupena: 15 min
  • Ideia, Zuzendaritza: Myriam Pérez Cazabon
  • Koreografia: Myriam Pérez Cazabon, interpreteen laguntzarekin
  • Interpreteak: Leire Otamendi/Myriam Pérez eta Oihana Vesga
  • Musika: Elle Belga, W. A. Mozart
  • Argiztapena: Junki Mayo
  • Argazkia: Galder Izagirre
  • Bideoa: Asier García
  • Beste laguntzaileak: Dantzagunea, Donostia Kultura, Gazteszena-Egia K.E., Ai Do Project-Iker Arrue, Agurtzane Intxaurraga.
  • Eskerrak: Proiektu honetan lagundu didazuen guztiei.
  • Kontaktua: myriam38@hotmail.com / www.facebook.com/myriam.perezcazabon

Gehiago irakurri

Amaia Elizaran: Pool

2017/10/07 19:30 Bilbo, Azkuna Zentroa

Urriaren 5, 6, 7 eta 8an egingo dira, Bilbon, Azkuna Zentroan, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak sustatzen dituen Dantzan Bilaka 2017 jardunaldiak. Programa horren barruan aurkeztuko du Amaia Elizaran dantzriak Pool lana. 

"Likido bat forma zehatzik ez duen materiaren egoera da. Erraz aldatzen da, eta berau barnebiltzen duen edukiontziaren arabera definitzen da". "Giza gorputzaren % 70 ura da". Zerk definitzen gaitu? Non aurkitzen da bakoitzaren singulartasuna eta besteengandik bereizten gaituen hori? Gure inguruneak baldintzatzen gaituen gizabanakoak gara, baina, aldi berean, badugu horri kontra egiteko eta bizirauteko beste moduak ikertzeko gaitasunik ere.

  • Zuzendaria: Amaia Elizaran
  • Koreografoa: Amaia Elizaran
  • Musika: Xabier Zeberio
  • Interpreteak: Xabier Zeberio, Amaia Elizaran
  • Jantziak: Xabier Mujika
  • Iraupena: 15 minutu
  • Argazkiak eta bideoa: Rach Rodríguez
  • Kolaboratzaileak: Eusko Jaurlaritza, Dantzagunea
  • Webgunea: www.amaiaelizaran.com
  • Harremanetarako: elizaran.amaia@gmail.com

Gehiago irakurri

Tonatiuh Diaz: ¿Qué será, será?

2017/10/07 19:30 Bilbo, Azkuna Zentroa

Urriaren 5, 6, 7 eta 8an egingo dira, Bilbon, Azkuna Zentroan, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak sustatzen dituen Dantzan Bilaka 2017 jardunaldiak. Programa horren barruan aurkeztuko du Tonatiuh Diaz koreografoak Que será, será? lana. 

- Iraupena: 20 min
- Jatorrizko ideia, Zuzendaritza: Tonatiuh Díaz
- Soinu-artea: Irene de Madrazo
- Arte bisuala: Román Ljuvimov
- Eszenografia eta jantziak: Irene de Madrazo, Tonatiuh Díaz 

Gehiago irakurri

Luciana Chieregati: Bicha

2017/10/07 19:30 Bilbo, Azkuna Zentroa

Urriaren 5, 6, 7 eta 8an egingo dira, Bilbon, Azkuna Zentroan, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak sustatzen dituen Dantzan Bilaka 2017 jardunaldiak. Programa horren barruan aurkeztuko du Luciana Chieregati koreografoak Bicha lana.

- Iraupena: 20 min
- Ideia, Zuzendaritza: Luciana Chieregati
- Koreografia: Luciana Chieregati eta Ibon Salvador
- Interpretea: Luciana Chieregati
- Lankidetza eta kanpo begirada: Carolina Campos
- Argazkia: Camila Téllez
- Irudia: Ibon Salvador

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

« Urria 2017 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031
« Azaroa 2017 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930
« Abendua 2017 »
Abendua
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031