Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

2017/10/06ko hitzorduak

Damaged Goods - Meg Stuart: Built to last

2017/10/06 20:00 Bilbo, Arriaga Antzokia

Meg Stuart, dantza garaikideko koreografo estatubatuarrak, kontrastez betetako Built to last dantza pieza eskainiko du Arriaga antzokian. Egoitza Belgikan duen Damaged Goods bere konpainiak urriaren 6an eta 7an interpretatuko du Arriaga Antzokian giza izaerari buruzko Built to last dantza pieza. Alain Franco musika dramaturgoak soinu koltxoia proposatzen du dantzarientzat, Rachmaninoven edo Beethovenen musika klasikoan oinarritutakoa.

  • Koreografia: Meg Stuart
  • Sorkuntza laguntzaileak eta interpreteak: Dragana Bulut, Davis Freeman, Anja Müller, Maria F. Scaroni, Kristof van Boven
  • Dramaturgia: Bart van den Eynde, Jeroen Versteele
  • Musika dramaturgia: Alain Franco
  • Soinu diseinua: Kassian Troyer
  • Eszenografia: Doris Dziersk
  • Jantziak: Nadine Grellinger
  • Argiztapena: Jürgen Tulzer, Frank Laubenheimer
  • Bideoa: Philipp Hochleichter
  • Ekoizpena: Damaged Goods (Brusela) eta Münchner Kammerspiele (Munich) Meg Stuart & Damaged Goodsek Flandriako agintarien eta Flemish Community Commission izenekoaren laguntza dute.

Gehiago irakurri

Eva Guerrero: El fin de las cosas

2017/10/06 20:30 Leioa, Kultur Leioa

El fin de las cosas dantza garaikideko ikuskizun bat da, eta gai hauek ditu hizpide: nola erlazionatzen garen, zer erabaki hartzen ditugun, eta erabaki horiek aldamenean dugun pertsonarengan zer-nolako eragina duten; akzioari, erreakzioari eta akziorik ezari buruzko ikuskizuna da, inertzia, ahulguneak, erritmo galera, kontrolik eza, animalia sena, aukerak eta zoria, isilpean gordetzen dugunaren eta egiten dugunaren arteko muga, horiexek ditu hausnargai. Honako hauek osatzen dute Eva Guerrero leioaztarra buru duen taldea: Garazi López de Armentia artista polifazetiko eta Baratza Aretoaren kudeatzaileak; Larrua lanarekin konpainia sortu berri baten ikuskizunik onenagatik 2016ko Umore Azoka Saria irabazi duen Aritz Lópezek; Ana Vallések eta Ainara Legardonek.

  • Egilea, zuzendaritza, koreografia: Eva Guerrero
  • Kanpoko begia: Ana Vallés
  • Laguntzaile koreografikoa: Victoria P. Miranda
  • Antzezleak: Garazi Lopez de Armentia, Aritz López
  • Musika: Ainara LeGardon

Gehiago irakurri

Dantzaz: Harri Orri Ar

2017/10/06 20:00 Zizur Nagusia, Kultur Etxea

Dantzaz konpainiak Harri Orri Ar lana eskainiko du. Programa honek hiru koreografoen sormenak biltzen ditu: Jorge Jauregui, Paolo Mohovich eta Sara Olmo eta Victor Launay-k egindako bikotea (Les Vikings). Gainera, Enrique Fleischmann sukaldariaren laguntza du, obran agertzen den “atrezzo jangarria”-ren egilea, euskal sukaldaritzaren osagarri berezietan oinarriturik. Harri, Orri, Ar Dantzaz, Eragin eta Fleischmann ́s Cooking Group-en arteko ko-ekoizpen bat da.

  • Koreografoak: Jorge Jauregi, Les Vikings, Paolo Mohovich
  • Zuzendaritza eszenikoa: Adriana Pous
  • Ekoizpena: Dantzaz Konpainia
  • Musika: Jorge Jauregi, Les Vikings, Amador Castilla
  • Argiztapenaren diseinua: Alberto Arizaga
  • Jantzien diseinua: Jorge Jauregi, Les Vikings, Paolo Mohovich
  • Jantzien errealizazioa : Marina Bestard
  • Dantzariak: Jone Amezaga, Riccardo Ciarpella, Ioritz Galarraga, Juliana Javier, Miiren Liceaga, Esmee Lobley, Andrea Loyola, Fernando Luis, John O'Gara, Tiziano Pilloni, Marek Strycek, Olaia Valle
  • Iraupena: 70 minutu

Historia de un segundo

Sara Olmo eta Victor Launay (Les Vikings), lana da ikuskizunaren lehen koroegrafia, Historia de un segundo deiturikoa. Gutako edonork izan dezakeen elkarrizketa batean murgiltzera gonbidatzen gaituzte. Zenbat gauza pentsatu dezakegu segundu bakar batean? Horietako zenbat pentsamendu ahoskatuko ditugu? Burutazio hauek dira pieza honen oinarri, Europako zirko garaikidearen giroa berreskuratuz eta akordeoiaren soinuarekin lagunduta. Obra hau, Dantzaz-en 2017-ko programako egonaldi artistikoen baitan sortua izan zen, Frantziako Sens-eko Concours Choreographique Jeunes Compagnies ‘Les Synodales’-en “Dantza Saria” irabazi eta gero.

Complete Surrender

Bigarren sormena, Complete Surrender, ikutu garaikidea du. Bere sortzaileak, Jorge Jauregui Allúe-k, bakarkako eta taldeko espazioen arteko mugara eramaten gaitu. Koreografia honetan dantzarien gorputzek talka egiten dute bata bestearen kontra, eta besarkatzen dira, aldizka, oreka bilatuz. Jauregiren esanetan, pieza hau, gaur egungo gizartearen metafora da, hainbestetan gure buruari eutsi eta jarraitu edo amore eman galdetzen diogula.

Harri, Orri, Ar

Eta, bukatzeko, Jauregiren proposamenak dakarren enerjia eta bizitasunak, Enrique Fleischmann sukaldari mexikarraren sinadura daraman beste proposamen bati egingo dio leku. Euskadin bizi den “chef” famatuak Harri, Orri, Ar piezan agertzen den “atrezzo jangarria” egin du, harri eta paper bereziak sortuz, taula gainean erabiltzeko, baina baita ere, ikusleei dastatzeko aukera emanez. Paolo Mohovich koreografo italiarrak egindako epilogo honetan, dantza, aukerez betetako jolasa bezala ikusteko aukera izango dugu, xarma eta topaketako jolasa, ustekabeko bukaera batera iristeko.

Gehiago irakurri

Ertza: Hariak

2017/10/06 20:30 Elorrio, Arriola Antzokia

Hariak, istant batean bizitza osoa sostengatzen zioten hariak hautsi, eta hutsetik hasi beharrean aurkitu den jendearen esperientziez osatutako antzezlan diziplina anitza izango da. Harkaitz Cano idazleak aukeratu, jaso eta moldatutako benetako jendearen benetako istorioak. Gizaki itxurako txotxongiloek eta txotxongilo itxurako dantzariek lehen pertsonan kontatuak Iñar Sastreren musikaz lagundurik. Obraren sorkuntza prozesua 2016an zehar egingo da.

  • Zuzendaria: Asier Zabaleta.
  • Dantzariak: Natalia de Miguel, Thiago Luiz Almeida, Caio Henrique de Souza, María Andrés, Claudio Rojas.
  • Testua: Harkaitz Cano, Joseba Sarrionaindia.
  • Koreografia: Asier Zabaleta dantzarien laguntzaz.
  • Panpinen egileak: Dejabu panpin laborategia.
  • Argien diseinua: Oscar Grijalba.
  • Eszenografia: Pello Artola.
  • Musika: The Gateless Gate, Silent Strangers, Germanager, Kai Engel, Learning music, Nest, J.S.Bach.
  • Ekoizpena: Ertza
  • Banaketa: Isabel Jiménez (infinitaescena.com)
  • Argazkia: Gorka Bravo

Gehiago irakurri

Denis Santacana: The fragility of freedom

2017/10/06 19:30 Bilbo, Azkuna Zentroa

Urriaren 5, 6, 7 eta 8an egingo dira, Bilbon, Azkuna Zentroan, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak sustatzen dituen Dantzan Bilaka 2017 jardunaldiak. Programa horren barruan aurkeztuko du Denis Santacana koreografoak The fragility of freedom lana. 

- Iraupena: 15 min
- Ideia, Zuzendaritza: Denis Santacana
- Koreografia, Interpreteak: Denis Santacana y Víctor Fernández
- Argazkia: Juan Carlos Toledo
- Eskerrak: Ana Rosa Tercero (CDART), a la organización de Dantzan Bilaka, y al Departamento de Cultura del Gobierno Vasco.
- Kontaktua: denissantacana@gmail.com

Gehiago irakurri

Nerea Martinez: Biraka

2017/10/06 19:30 Bilbo, Azkuna Zentroa

Urriaren 5, 6, 7 eta 8an egingo dira, Bilbon, Azkuna Zentroan, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak sustatzen dituen Dantzan Bilaka 2017 jardunaldiak. Programa horren barruan aurkeztuko du Nerea Martinez dantzari eta koreografoak Biraka lana. 

Euskal Herriko dantza tradizionalaren eta dantza garaikidearen arteko antzekotasun eta aldeei buruzko gogoetan oinarritzen da pieza hau. Senak eskatzen dit elkarrizketa koreografiko bat garatzea Euskal Kulturarekin, haren historiarekin eta haren hizkuntzarekin, tradizioaren elementuak erabiliz kultura hori berrasmatzeko hizkuntza koreografiko garaikide baten bidez.

  • Iraupena: 15 min
  • Ideia, Zuzendaritza, Koreografia, Interpretea: Nerea Martínez Martín
  • Kanpo begirada: Matxalen Bilbao
  • Musika: Ttakun Txo Txalaparta
  • Argiztapena: Zigor Gorostiola Sauce
  • Argazkia, Bideoa: Borja Preciado
  • Jantziak: Mónica Lavandera
  • Beste laguntzaileak: Bilbaoeszena, Babel Studio, La Fundición Aretoa
  • Eskerrak: Ibai Fresnedo, Elai-Alai Dantza eta Musika taldea, Danzalava (laguntza koreografikoa Iñaki Azpillagaren eskutik), Babirusa Danza, Certamen Coreográfico de Madrid.
  • Kontaktua: nere_mar_mar@hotmail.com

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

« Abendua 2017 »
Abendua
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
« Urtarrila 2018 »
Urtarrila
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031
« Otsaila 2018 »
Otsaila
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728