Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

2017/10/28ko hitzorduak

Mugi – Dantza Familian: Dantza eta mugimenduaren tailerra

2017/10/28 17:30 Bilbo, Bilborock

Dantza eta mugimenduaren tailerra 4-12 urteko umeak dituzten familientzat. Mugimenduaren arloko esperientzia da, dantzaren, mugimenduaren eta jolasaren bidezko espazioa eskainita, dantza garaikidearen ekintza artistikora hurbiltzen duena lehen pertsonan bizitako ahalmen aldatzailea aitortuz eta gure sormena eta adierazmena aberasten dituena.

  • Konpainia:Mugi – Dantza Familian
  • Ikuskizuna: Dantza eta mugimenduaren tailerra
  • Iraupena: 2 ordu 30 min
  • Diziplina: Dantza
  • Ikuslegoa: 4-12 urteko umeak dituzten familiak
  • Hizkuntza: Gaztelania eta Euskera
  • Jatorria: Euskadi
  • Izen-ematea: www.badbilbao.eus

Gehiago irakurri

Alessandro Sciarroni: Chroma

2017/10/28 19:30 Bilbo, Campos Eliseos Antzokia

Ekintzaren iraupenari eta abiadura pixkanaka areagotzeari esker, interpretatzailearen eta ikuslearen arteko lotura hipnotikoa sortzen da. Bertsio bakoitzak bere interpretatzaileak ditu, baita artista bisualen, musikarien eta diseinatzaileen kolaborazioa ere, artistak berak eskatua ekintza bera bakoitzaren sentsibilitatearen arabera interpretatzeko, modu koherentean proiektuaren izenburuarekin: materialak eta puntuazio fisikoak gertakari indibidual bakoitzaren aldaketaren, bilakaeraren eta transformazioaren mende daude.

  • Kontzeptua eta performancea: Alessandro Sciarroni
  • Argiztapena: Rocco Giansante
  • Dramaturgia: Alessandro Sciarroni, Su-Feh Lee
  • Soinua: Paolo Persia
  • Diseinua: Ettore Lombardi
  • Ekoizpena: Corpoceleste C.C.00#, Marche Teatro Theatre of significant cultural interest
  • Koprodukzioa: Centquatre-París, CCN2ENTQUATRE-PARIS, – Centre chorégraphique national de Grenoble,Les Halles de Schaerbeek
  • Laguntzailea: Ministry of Cultural Heritage and Activities and Tourism and the Autonomous Region of Friuli Venezia Giulia ;la Scena Contemporanea Bassano del Grappa (Italy), La Briqueterie – Centre de Développement Chorégraphique du Val de Marne (France), Circuit-Est (Quebéc), The Dance Centre (British Columbia) and HIPP The Croatian Institute for Dance and Movement (Croatia) La Biennale di Venezia – Biennale College 2015

Gehiago irakurri

Malika Djardi: Sa prière

2017/10/28 21:00 Bilbo, La Fundición

Bakarlan honen jatorria Malika Djardi-ren amaren fede islamikoa eta otoitzaren praktika dira. Emakume biek elkarrizketa bat daukate eta beren ahotsen grabaziotik soinu-banda bat sortzen da, dokumentalaren motakoa. Mintzaldi natural eta intimo horren bidez, gai ugari aztertzen dira, gogoeta espiritualak eta beste batzuk sekularragoak. Bizitzaren zati pertsonalak eta familiarrak zabaltzen dira, unibertsala eraikitzen lagunduz. Material hori, koreografoak kontu handiz uztartuta, hitzetatik musikaltasun antolatu eta propio batera doa, dantzako materiala mugimenduari eskainiz, esandako berbak isiltasunera jaurtitzen diren moduan. Sa prière sinesmen baten praktikan edo dantzari baten diziplinan aurkitzen ditugun ekintza erritalen “mugitzen den” isla da.

  • Kontzeptua, koreografia eta performancea: Malika Djardi
  • Ahotsa: Marie-Bernadette Philippon
  • Musika laburpenak: Rhianna (feat Calvin Harris) « We found love » – Jordi Savall « Tres Morillas »
  • Soinu diseinua: Benoit Pelé
  • Dramaturgia aholkularia: Youness Anzane
  • Gaztelerako itzulpena: La Fundicion Aretoa
  • Eszenografia: Malika Djardi, Florian Leduc
  • Argiztapena: Florian Leduc
  • Koprodukzioa: Charleroi Danses, Centre Chorégraphique de la Fédération Wallonie (Bruxelles)
  • Egoitzak: Skite Caen, “Afterskite” Atelier de París Carolyn Carlson, Rhizome Lyon, Charleroi-Danses, CND Lyon-Rhône Alpes
  • Esker onak: Benoit Pelé, Jean-Marc Adolphe, Fabienne Aucant

Gehiago irakurri

Nueveuno: Sinergia 3.0

2017/10/28 20:00 Donostia, Gasteszena

Egurretik metalera, akustikotik elektronikora, naturaletik konplexura, banakotasunetik kohesiora... Sinergia aurkitu arte. Kontzeptuaren ikuspuntutik eguneroko gaiak jorratzen dira, hala nola, orokorrean indibidualista den gizartearen egokitzapena eta norberaren gatazkak.

Ikuskizuna publikoak hausnarketa eta interpretazio librea egiteko sortu zen. Dramaturgia bi ardatzen gainean dago eraikita: bisuala eta emozionala. Taldean integratu eta elkarri eragiteko prozesuan bilakatzen dira pertsonaiak.

Lanaren eszenografia manipulatzen dute mugimenduzko koreografia zehatzak dituzten egitura desberdinak sortuz. Hori guztia ikuskizunerako propio sortutako soinu bandaren laguntzaz, gauza, pertsonaia eta egoeren eraldaketarekin bat etorriz. Stefano Fabris, Miguel Frutos, Josu Montón eta Jorge Silvestre.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

« Abendua 2017 »
Abendua
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
« Urtarrila 2018 »
Urtarrila
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031
« Otsaila 2018 »
Otsaila
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728