Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

2017/10/27ko hitzorduak

Haatik: Hormek diote On stage

2017/10/27 20:30 Tolosa, Leidor Antzokia

2017ko dantza Zirkuitoaren barnean Haatik Dantza Konpainiaren azken lan ikusgarriaz gozatzeko aukera izango da Tolosako Leidor Antzokian.

Hormek esango luketeena aitzaki hartuta, elkarbizitzako zailtasun eta arazoez ausnartzen duen dantza ikuskizuna da. 

SARRERAK ESKURAGARRI HEMEN!

HORMEK ez dute ahorik, ez dute mihirik, ez dute begirik, ez dute belarririk; ez dakite hizketan, ez dakite entzuten, baina begiratu egiten digute…

BEGIRATU ETA HAIEK BIZITAKOA ETA IKUSITAKOAN PENTSATZEN JARRIKO BAGINA? EDO EGUN BATEZ HITZEGITEKO GAI BALIRA?

Informazio gehiago: www.haatik.com

Gehiago irakurri

Poliana Lima: Hueco

2017/10/27 21:00 Bilbo, La Fundición

Hueco dantza garaikideko solo bat da, mugimenduan eta zuzeneko musikan barrena identitatearen bidaia bat proposatzen duena. Bidaia honen motorra bertigo-sentipena da, hori sentitzen baitugu ezezagunera jauzi egiten dugunean eta lehengo egoera atzean uzten dugunean jakin gabe zer etorriko den gero. Zaharretik berrira ezinbestekoa den bizi-igarotze horretan datza dantza.

  • Kontzeptua eta performancea:Poliana Lima
  • Soinua: Vidal
  • Jantziak: Val Barreto
  • Argazkia: Álvaro Gómez Pidal
  • Bideoa: Alexis Delgado y Álvaro Gómez Pidal
  • Teknika: Pablo Seoane
  • Ekoizpena: Carmen Fernández
  • Laguntzailea: Centro Danza Canal, Comunidad de Madrid, L’Estruch

Gehiago irakurri

Hitzaldia: Presencia de la mujer en la dantza

2017/10/27 19:30 Iruñea, Euskokultur

Nafarroako Dantzarien Biltzarrak, Nafar Gobernuaren eta Iruñeko Udalaren laguntzarekin udazken honetan hitzaldi zikloa eskainiko du. Folklorea hizpide harturik lau hitzaldi antolatuko dira Nafarroako hainbat txokoetan ospatuko direlarik.

Hitzaldiak


Presencia de la mujer en la dantza Pedro Romeo
urriak 27 ostirala 19:30 Eusko Kultur, Iruñea

El Baile de la Eraaño 1903 Taller de danzas Lizarrerria
urriak 27 ostirala 20:00 Kultur Etxea, Falces

Gehiago irakurri

Hitzaldia: El Baile de la Era, año 1903

2017/10/27 20:00 Falces, Kultur Etxea

Nafarroako Dantzarien Biltzarrak, Nafar Gobernuaren eta Iruñeko Udalaren laguntzarekin udazken honetan hitzaldi zikloa eskainiko du. Folklorea hizpide harturik lau hitzaldi antolatuko dira Nafarroako hainbat txokoetan ospatuko direlarik.

Hitzaldiak


El Baile de la Eraaño 1903 Taller de danzas Lizarrerria
urriak 27 ostirala 20:00 Kultur Etxea, Falces

Gehiago irakurri

Ortzadar: Folklore jardunaldiak

2017/10/27 20:00 Iruñea, Descalzos kaleko 65, beherea

Ortzadar Elkarteak eta Nafarroako Materiagabeko Ondarearen Artxiboak elkarlanean antolatzen dituzten Jardunaldien XXXII. edizioa ospatuko da eta Folklorearen jabegoa izango da aztergai. Jardunaldian Folklorea eta bere adierazpenen eta haiei atxikitutako balizko Jabego Intelektualaren eskubideen arteko harremanak jorratuko dira.

Horretaz guztiez mintzatzeko, folkloreari esleitu dakizkion jabego intelektualaren modalitateak eta bere ezaugarriak landuko duen mahai-ingurua antolatu da. Mahai horren hizlari nagusia EHUko Eskubide zibilaren irakasle titularra eta Jabego Intelektualaren eskubidean aditua den Isabel Hernando andrea izango da. Bere ondoan mahaian, Alfredo Asiain, Nafarroako Materiagabeko Ondarearen Artxiboko zuzendaria izango da eta Karlos Irujo, Ortzadar Elkarteko kidea, moderatzaile lanetan.

Gehiago irakurri

Lluvia de palos: Ojos de tierra

2017/10/27 20:30 Elorrio, Arriola Antzokia

Lluvia de palos musika eta dantza uztartzen dituen talde garaikedea da. Kolonaurreko perkusio instrumentuak erabiliz huehuetles eta teponazthis, Ertamerikako mundu-ikuskerara hurbildu gura gaitu.

Ojos de Tierra lan honetan hori nahi dute egin, hots, aitzina eta oraina musika eta dantzaren bitartez lotu. Ez ahaztu, musika eta dantza batera sortu zirela.

- Zuzendaria: José Navarro
- Musikariak: Luis Miguel Costero, José Navarro, Manuel Andrade, Samir Pascual
- Dantzariak: Esmeralda Padilla, Eugenia Vargas, Priscella Uvalla

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

« Uztaila 2018 »
Uztaila
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031
« Abuztua 2018 »
Abuztua
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031
« Iraila 2018 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930