Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

2017/10/26ko hitzorduak

Dantza tailerra : Hirietako basa oihanaren legeak

2017/10/26 10:30 Senpereko Larreko kultur gunea

DANTZA TAILERRA : Hirietako basa oihanaren legeak

Elirale dantza konpainiak nerabeei zuzendutako dantza tailer bat antolatzen du 2017ko Urriaren 26etik 28ra Senpereko Larreko kultur gunean.

Parte hartzaileek 2 ikuskizun ikusteko eta ikuskizunen artistak ezagutzeko aukera izanen dute.

Tailerran ondoko ikerketa ardatzak landuko dira :

  • Zein dira gaur egungo gizartearen eraginak gure gorputz eta zentzumenean ?
  • Nola mugitu hirietako basa oihanean ?
  • Zerk bultzatzen gaitu geure baitatik ateratzen ?

Tailerraren bilduma Urriaren 28an, arratsaldeko 7etan, Ainhoako Elkartetxe gelaren aurrean aurkeztua izanen da.

Tailerra : 10:30-13:00 / 14:00-16:00

Prezioa : 45 € (ikuskizunen sarrerak barne)

Parte hartzaileen adina : 13 urtetik 16 urtera

Izena eman : + 33 633 42 38 47

Gehiago irakurri

Radouan Mriziga: 55

2017/10/26 21:00 Bilbo, Bilbao Arte

Zein da artistak ikuslearekin partekatu gura duen informazioa? Informazio asko ala gutxi eman ohi du? Eta zer transmititu nahi duzu? Obraren esanahia transmititu nahi du ala osatu dezala ikusleak berak? Bakarkako lan honetan, Radouan Mrizinga koreografo eta dantzariak etengabe jokatzen du ikuslearen ikuspegiarekin eta itxaropenarekin. Bere buruari ere jarri dizkio oinarrizko arauak. Arauok Arauak betetzean “formak” sortzen ditu, bere burua egoera korapilatsuan jarrita. “55” da koreografoaren aurreneko lana, eta Moussem Nomadic Arts Centre zentroak ekoiztutako trilogia baten estreinako partea da. Bertan koreografiaren, eraikinen, arte islamikoaren, artisautzaren eta arkitekturaren arteko erlazioa arakatzen du. Adimenaren, gorputzaren eta izpirituaren arteko oreka-ekintza moduan irudikatzen du gizakia.

  • Kontzeptua eta performancea: Radouan Mriziga
  • Akonpainamendua: Alina Bilokon
  • Ekoizpena: Moussem Nomadic Arts Centre
  • Koprodukzioa: C-mine (Genk), WP Zimmer (Antwerpen)
  • Kolaboratzaileak: Cultuurcentrum Berchem (Antwerp), Kunstenfestivaldesarts (Brussels), Pianofabriek Kunstenwerkplaats (Brussels), O Espaço do Tempo (Montemor-o-Novo), STUK (Leuven)

Gehiago irakurri

Nerea Martinez: Biraka

2017/10/26 19:30 Bilbo, La Fundición

Euskal Herriko dantza tradizionalaren eta dantza garaikidearen arteko antzekotasun eta aldeei buruzko gogoetan oinarritzen da pieza hau. Senak eskatzen dit elkarrizketa koreografiko bat garatzea Euskal Kulturarekin, haren historiarekin eta haren hizkuntzarekin, tradizioaren elementuak erabiliz kultura hori berrasmatzeko hizkuntza koreografiko garaikide baten bidez.

  • Iraupena: 15 min
  • Ideia, Zuzendaritza, Koreografia, Interpretea: Nerea Martínez Martín
  • Kanpo begirada: Matxalen Bilbao
  • Musika: Ttakun Txo Txalaparta
  • Argiztapena: Zigor Gorostiola Sauce
  • Argazkia, Bideoa: Borja Preciado
  • Jantziak: Mónica Lavandera
  • Beste laguntzaileak: Bilbaoeszena, Babel Studio, La Fundición Aretoa
  • Eskerrak: Ibai Fresnedo, Elai-Alai Dantza eta Musika taldea, Danzalava (laguntza koreografikoa Iñaki Azpillagaren eskutik), Babirusa Danza, Certamen Coreográfico de Madrid.
  • Kontaktua: nere_mar_mar@hotmail.com

Gehiago irakurri

Kanpai: White Lies

2017/10/26 21:00 Bilbo, Pabellon 6

White Lies, shock-egoera, emoziorik gabea, oroitzapen batean geldituta, ez aurrera ez atzera. Berregokitzeko aldaketaren indarra. Barneko eta kanpokoaren arteko mugak, orainaren eta oroitzapenaren arteko mugak, adierazten dituen planteamendu eszenografikoa. Itxuraz ezin uztar daitezkeen munduen arteko gatazkan zehar dabil White Lies eta mina gainditzerantz eta transzendentziarantz doa.

  • Kontzeptua: Natalia de Miguel
  • Zuzendaritza eta koreografia: Natalia de Miguel y Jorge Jauregui Allue
  • Antzezleak: Natalia de Miguel y Jorge Jauregui Allue
  • Eszenaren diseinua: Kanpai
  • Argiztapena: Oscar Grijalba, Gabriel Punzo, Kanpa
  • Ekoizpena: Kanpai
  • Esker ona: Antonio Ramírez, Antía Díez, Germán Jauregui, Jai González, Bernhard Fauser, Josu Santamaría, Julien Prodé
  • Laguntzaileak/Con la ayuda de Injuve área de creación, Dantzagunea sortutakoak, Bilbaoeszena, AHA-UntherwegsTheater HebelHalle, La Fundición aretoa, Kurtzio Sopela

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

« Urria 2017 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031
« Azaroa 2017 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930
« Abendua 2017 »
Abendua
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031