Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

2017/10/21ko hitzorduak

Aiko Taldea: erromeri-dantzaldia

2017/10/21 19:00 Areatza, Plaza

Dantzaldi erromeria

Areatza plazan Aiko Taldearekin

Gehiago irakurri

Karrikadantza

2017/10/21 18:30 Iruñea, San Nikolas plaza

Karrikiri, Zaldiko Maldiko eta Nafarroako Dantzarien Biltzarra elkarteek, dantzazaleentzako antolaturiko Karrikadantza, euskal dantzak ikasteko eta batez ere gozatzeko parada .

Gehiago irakurri

Paloteado topaketa

2017/10/21 17:00 Cortes

Urriaren 21an, Paloteadoen ordezkariak Cortesen bilduko dira Paloteadoen topaketan parte hartzeko.

- 17:00 Kalejira.
- 18:30 Ekitaldi nagusia parkean.
Antolatzailea: Nafarroako Dantzarien Biltzarra.

Gehiago irakurri

Zarena Zarelako: Zergatik ez?

2017/10/21 20:30 Izpura, Faustin Bentaberry gela

Zergaitik ez? kantu bat, dantza bat. Irratia hari nagusi, dantzariek uhin ezberdinetan entzunen dituzten kantuen gainean, dantzatuko dute (euskarazko kantak ala beste). Iragan hurbil batetik hasiz, kronologia bat segitua izanen da, oraineko garaiara iristeko. Gaur egunekoa den sorkuntza honetan dantza tradizionaletik abiatu dira, estilo garaikideago batera buruz joateko. Beren koregrafiak sortuz, taldeko dantzari batzuek adierazteko parada izan dute, hala nola, Iraia eta Marga, Bixente (jatorriz dantza tradizionalekoak) eta Joana (garaikideko dantzaria).

  • Koreografoak : Pascale Lascano, Joana Olasagasti, Bixente Ciaurritz, Iraia Lascano, Marga Forestier eta Bruno Delavigne-ren parte hartzea.
  • Soinu montaketak : Diego Iribarren, Peio
  • Teknika - Soinu eta argiak : François Tortore, Aitor.
  • Argazkilaria : Olivier Iglesias

Gehiago irakurri

Nuria Perez: Funtzak

2017/10/21 19:30 Bilbo, La Fundicion

Funtzak emakume hiltzaile baten istorio tragikoa da; gizakiaren esentziaren harrapakariarena. Hiltzea ez da helburua, esentzia izatea lortzeko ondorioa baizik, lipar batez baino ez bada ere, ez delako gai berea duenari erreparatzeko. Bere biktimek esentzia xarmagarriak dituzte bere gusturako, bere gorputzaren keinu guztiak, lurrin guztiak estimatzen ditu. Esentzia: eraikitako nortasunaren atzean dagoen potentziala.

  • Kontzeptua eta performancea: Nuria Pérez
  • Jatorrizko ideia eta zuzendaritza: Nuria Pérez
  • Laguntzailea: Eva Guerrero
  • Antzezleak: Izaskun Lapaza, Itziar Ituño, Elene Carreto, Sirah Badiola
  • Soinua: Asier Beramendi
  • Argiztapena: Gabo Punzo
  • Jantziak: Truca Rec
  • Ekoizpena: Eusko Jaurlaritza, BAD, Sala Baratza Aretoa
  • Laguntzaileak: Dantzagunea, Kontadores, La Fundición

Gehiago irakurri

Inma Montalvo eta Abraham Muñoz: Lorez lore

2017/10/21 17:00 Eibar, Coliseo Antzokia

Lorez lore haurrei zuzendutako dantza-ikuskizuna eskainiko dute Inma Montalvok eta Abraham Muñozek Eibarko Coliseo antzokian datorren larunbatean. Urriaren 21ean, arratsaldeko 17:00etan, izango da ordu bat eta erdi inguru iraungo duen dantza-emanaldia.

3-6 urteko haurrei zuzendutako Lorez lore ikuskizunak, urtaroen bitartez, naturarekiko kontzientzia bultzatu nahi du haurrengan. Ikuskizunak haurrak estimulatzen ditu arte eta kultura ikusle gisa izan beharko lituzketen zentzumenen bidez. Jakin-mina eta sormena garatu nahi ditu, eta haurren gorputz-adierazpena areagotu.

  • Zuzendaria: Inma Montalvo, Fernando Hurtado
  • Koreografia: Inma Montalvo
  • Antzezleak: Inma Montalvo, Abraham Muñoz
  • Jantzien diseinua: Sofia Lasserrot, Inma Montalvo
  • Eszenografiaren diseinua: Inma Montalvo, Fernando Hurtado
  • Argiztapenaren diseinua: Sergio Rodríguez
  • Proiekzioen diseinua: José Carlos Acal
  • Marrazkigilea: Jorge Masiques
  • Jantzien egilea: Carmen
  • Eszenografairen egilea: Fran Coronado

Gehiago irakurri

Aukeran: Maurizia

2017/10/21 21:00 Mungia, Olalde aretoa

Aukeran dantza konpainiak bere azken lana aurkeztuko du: Maurizia. Arratiako pandero jotzaile mitikoari eskainitako koreografia da eta ikuskizun honek emakumeak omendu nahi ditu.

- Zuzendaritza: Edu Muruamendiaraz
- Eszena-zuzendaritza: Ainhoa Aierbe
- Testua: Karmele Jaio
- Diseño de iluminación: Carlos Solano
- Argiztapen-diseinua: Eli Alberdi
- Koreografiak: Edu Muruamendiaraz Aukeran Dk
- Garaikideko koroegrafiak: Ane Anza
- Dantzariak: Ane Anza, Garazi Egiguren, Ander Errasti, Ioritz Galarraga, Eneko Galdos, IoneIriarte, Ekain Kazabon, Oier Laborde, Olatz Oribe, Uxue Urruzola, Itziar Uzkudun.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

« Abendua 2017 »
Abendua
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
« Urtarrila 2018 »
Urtarrila
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031
« Otsaila 2018 »
Otsaila
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728