Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

2017/10/20ko hitzorduak

Marco Vargas & Chloé Brùlé: Libertino

2017/10/20 20:30 Santurtzi, Serantes Kultur Aretoa

Zigarrokin baten kearen kiribiletan, oroitzapenak sartzen dira Poetaren baitan. Pertsonak, egoerak, gogoetak eta emozioak barneratzen zaizkio babesleku duen ziegan. Nahita dago giltzapean, plazer, gehiegikeria eta beldur artean. Kaiola orojakile huts bat du helduleku, buruko eta gizarte-loturen sinbolo. Oroimenak dakarzkionak izaki bere gain ageri dira, eta, bizitasun argiz, galdetu, probokatu, eta xaxa egiten diote erabaki bat har dezan: bakartasun gozo horretan jarraitu, ala bizitzaren jarioan parte hartu.

  • Zuzendaritza, koreografia eta dantza: Marco Vargas eta Chloé Brûlé
  • Zuzendariaren ondokoa: Evaristo Romero
  • Testua eta antzezpena: Fernando Mansilla
  • Kantua: Juan José Amador
  • Musika konposizioa: Gabriel Vargas
  • Tormenta bikotea: Gabriel Vargas (Guitarra), Manuel Montenegro (Batería)
  • Argiztapen diseinua: Carmen Mori
  • Eszenografia: Antonio Godoy
  • Jantziak: La aguja en el dedo Fondo de armario
  • Guajiraren koreografia: David Romero eta Chloé Brûlé
  • Ekoizpena: El Mandaito Producciones
  • Banaketa: Elena Carrascal 8co80 gestión cultural
  • Hizkuntza: Gaztelania
  • Iraupena: 60 minutu

Gehiago irakurri

Olatz de Andres: The Endgame, Lokke

2017/10/20 21:30 Bilbo, Campos Elíseos Antzokia

Xake-partida batean, jokalarietako bat jota gelditzen da mugimendu baten edertasunak liluratuta. Une batez, estetika estrategiaren gainetik jartzen da. Partidak ez-ohiko norabidea hartuko du. Aurkariak jokalari gisa eta joko-pieza gisa jokatzen hasiko dira, aldi berean. Eszenatokia xake-taula erraldoia bihurtuko da, eta publikoa, berriz, haren muga. Bi partida jokatuko dira aldi berean: bata, 64ko laukitxoko taulan; bestea, eszenatokiak hartzen duen espazio osoan, non jokalarien pentsamenduak, denboraren joan-etorriak, probabilitatea, arrakasta eta porrota... mugimenduan jarriko diren. The Endgame ikuskizunak begirada berezia eskaintzen dio joko milurteko honi; partida bat beste partida baten barnean. Jolas kaleidoskopikoa da; xake-jokoaren arauek eta haren mugagabeko posibilitateek inspiratutako mundu koreografikoa. Azkuna Zentroaren (Alhondiga Bilbao) Amphitryon 2016 Egonaldi Programak aukeratutako proiektua.

  • Zuzendaritza: Olatz de Andres
  • Koreografía eta testuak: Olatz de Andres eta dantzari taldea
  • Dantzariak: Christos Xyrafakis, Pilar Andres, Paula Serrano, Isabel Alvarez
  • Laborategi kontzeptuala eta bisuala: Mabi Revuelta
  • Argiztapena: Gabo Punzo
  • Jantziak eta atrezzoa: Alberto Sinpatron
  • Eszenografia: Gabo Punzo y Alberto Sinpatron
  • Soinua eta konposizio orijinala: Jamie McCarthy
  • Dramaturgia: Lou Cope
  • Xakean aditua: Leontxo García
  • Ekoizpena: María Rodriguez eta Azkuna Zentroko taldea
  • Diseinua: Ainara Ipiña
  • Argazkiak: Gabo Punzo

Gehiago irakurri

Hitzaldia: Folclore en la Ribera

2017/10/20 19:00 Cortes, Kultur Etxea

Nafarroako Dantzarien Biltzarrak, Nafar Gobernuaren eta Iruñeko Udalaren laguntzarekin udazken honetan hitzaldi zikloa eskainiko du. Folklorea hizpide harturik lau hitzaldi antolatuko dira Nafarroako hainbat txokoetan ospatuko direlarik.

Hitzaldiak

Folclore en la Ribera Jose Luis Balmaseda
urriak 20 ostirala 19:00 Kultur Etxea, Cortes

Presencia de la mujer en la dantza Pedro Romeo
urriak 27 ostirala 19:30 Eusko Kultur, Iruñea

El Baile de la Eraaño 1903 Taller de danzas Lizarrerria
urriak 27 ostirala 20:00 Kultur Etxea, Falces

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

« Abendua 2017 »
Abendua
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
« Urtarrila 2018 »
Urtarrila
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031
« Otsaila 2018 »
Otsaila
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728