Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

2017/10/13ko hitzorduak

Platillu Soñua

2017/10/13 13:00 Durango, Udaletxe Plaza

100 urtez ahazturik egon ondoren, 1999. urtean berreskuratutako "Platillu Soñua" dantzatuko dogu Durangoko Udaletxe Plazan jaietako egun handian. Urriaren 13 eguerdian. Aurten, 19. aldia izango da Kriskitin taldeko dantzariontzat.

Alexander von Humboldt deskribaketak kontuan hartuz egin genuen dantzaren berreskurapena. Beti ere, Iñaki Irigoien folklore arloan aditua denaren aholku eta orientabideak jarraituz.

Humboldt bidaiari eta ikertzaile prusiarra 1801. urtean etorri zen Euskal Herrira eta Durangaldera egindako bidaian Durangon ikusi zituen dantzen deskribapen zehatza utzi zigun.

Orduko hartan "ocho muchachos" ikusi omen zituen Hunboldtek dantzan. 2015etik ostera, neskek zein mutilek eragiten ditugu platilluak Durangon, harmonia ederrean.

Platillu Soñuaz gain, Agintariena, Binangoa, Txontxongilloa, Gorulariena, Dominguilloa eta Erregelak dantzatuko ditugu.

                        Dantzatzen duen HERRIA, goroldiorik egingo ez zaion HARRIA.

Gehiago irakurri

AIKO Taldea: erromeri-dantzaldia

2017/10/13 19:00 Durango, Ezkurdi Plaza

San Fausto Jaiak

Dantzaldi erromeria Aiko Taldearekin

Gehiago irakurri

Dantzari-dantza eta erregelak

2017/10/13 12:30 Durango, Udaletxe Plaza

San Fausto eguna Durangon, Udaletxeko arkupeetan artopilak banatzen dituzte eta ondoren Durangoko dantzariek dantza emanaldia eskaintzen dute: dantzari-dantza, gorularien arku-dantza, domingillue zinta-dantza eta soka-dantza edo erregelak. 

Gehiago irakurri

La Veronal: Voronia

2017/10/13 20:30 Gasteiz, Principal Antzokia

La Veronal konpainiak Vorona lana eskainiko du. Gaizkiaren enigma argitu nahirik, munduko haitzulo sakonenean sartuko gara, Voronia izenekoan. Esanezinaren alegoria da hori: hutsune bat, axolagabetasun beldurgarri baten egoitza, eta bertan eratzen da gizateriak ongia eta errugabetasuna era guztietako indarkeriaren aitzakiatzat hartzeko duen joera sutsua.

- Egilea eta koreografoa: Marcos Morau

- Dantzariak: Laia Duran, Lorena Nogal, Marina Rodríguez, Manuel Rodríguez, Sau-Ching Wong.

Gehiago irakurri

Cielo Raso: Tormenta

2017/10/13 20:30 Barakaldo, Barakaldo Antzokia

Neurritasun gabeko energia, amorru-sua, txingar erreak erortzen ari zaizkigu zerutik, eta loreontziak bezala ureztatzen gaituzten ur-laztan, ontasun huts bihurtzen dira gure buruak ukitzean. Basamortuan galduta, zerutik erortzen denaren egarri. Gora begiratu eta ezin iritsi. Ezin gara gure begien aurrean dugun amaigabetasunera iritsi, hitzak berak etsiarazi egiten du, zure gorputzaren larrua bera, urez betea eta lastatua gogorarazten dizu, eta ez dizu uzten jauzi egiten, hegan egiten, hurrengo ekaitza iragartzen duten hodeiez betetzen den zerua ukitzen.

  • Dantzariak: Marti Güell, Leire Otamendi, Gorka Gurrutxaga.
  • Zuzendari laguntzailea: Gabriel F.
  • Argiztapen diseinua: Pedro Fresneda
  • Argiztatzailea: Cristina Libertad Bolivar
  • Zuzendaritza: Igor Calonge
  • Produkzioa: Beatriz Churruca
  • Iraupena: 50 minutu

Gehiago irakurri

Hitzaldia: Kaskarotak lehen eta orain

2017/10/13 20:00 Bonloc, Lilipean

Lekuineko kaskarotek antolaturik, Thierry Truffaut-ek kaskaroten inguruko hitzaldia eskainiko du.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

« Abendua 2017 »
Abendua
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
« Urtarrila 2018 »
Urtarrila
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031
« Otsaila 2018 »
Otsaila
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728