Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

2017/10/01ko hitzorduak

Erdizka Lauetan

2017/10/01 18:00 Ortuella, Otxartaga Plaza

Dantza errazak, Mutxikoak eta Mutildantzak ikasi eta dantzatzeko aukera.

www.erdizkalauetan.blogspot.com

Gehiago irakurri

Errebonbilloak

2017/10/01 05:00 Elorrio

Urriko lehen igandean ospatzen da Errebonbilloen alardea Elorrion. Goizeko 5:00etan hasten dira kalejiran Errebonbilloak Udaletxean hasi eta herriko gurutze desberdinetan salbeak botatzeko. Tiro egiteko lekuak ez dira aldatzen, alkatearen etxe aurrean botatzen dena salbu.

Arratsaldeko 17:00etan, berriro ekiten diote kalejirari, herriari buelta ematen diote prozesioan Errosarioko Andra Mariren irudiarekin batera eta plazara iristean soka-dantza egiteko.

Gehiago irakurri

Kabalkada

2017/10/01 15:30 Bidarrai

Datozen Irailararen 24ean eta urriaren 1ean, Bidarraiko kabalkada izango da. Otxaldetarrak elkarteak antolatutako ikusgarri honetan, 100 herritarrek parte hartuko dute. Bertan dantza, antzerkia eta musika izango direlarik. Arratsaldeko 15:30etan izango du hasiera Bidarraiko plazan.

Gehiago irakurri

Lasala: Microclimate

2017/10/01 20:00 Donostia, Gasteszena

Lasala konpainiak bere azken lana eskainiko du. Pertsona bakoitza errealitate arrunt batean bizi da eta, aldi berean, patroi eta prozesu atmosferiko pertsonalak bereizgarriak egiten dituzten mikro mundu txikietan ere. Microclimate, Judith Argomaniz koreofrago donostiarraren azken lana da. 

-Zuzendaritza eta koreografia: Judith Argomaniz
-Laguntzailea: Rubén Albelda
-Dantzariak: Rubén Albelda, Carla Diego, Garazi Etxaburu, Sergio Moya, Jaiotz Osa, Paula Parra, Rafke Van Houplines
-Argiztapen diseinua eta zuzendaritza teknikoa: Álvaro Estrada
-Jantzien diseinua: Xabier Mujika, KIONITA-Nuria Viso Bastarrika
-Musika: Arvo Pärt, Acid Ghost, George Frideric Handel, Deep Frieze, Cigarettes After Sex, Nina Kraviz, Pan -Sonic, Marika Hackman, Thomas Köner
-Ekoizleak: Jaione Uzarraga
-Banaketa: Emilia Yagüe Producciones
-Argazkia eta bideoa: ETANOWSKI
-Bideoa: Raquel Rodríguez

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

« Abendua 2017 »
Abendua
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
« Urtarrila 2018 »
Urtarrila
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031
« Otsaila 2018 »
Otsaila
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728