Dokumentuaren akzioak
Eva Guerrero: Beldurrari buruzko oharrak
“Anotación No 7” bideo-emanaldiak eta zenbait pertsonari egindako elkarrizketak barne hartzen dituen dantza garaikideko ikuskizuna da. Beldurraz dihardu, zelan sentitzen dugun, zer den pertsona bakoitzarentzat.
Mundu guztiak duen zerbait da beldurra, baina bakoitzak bere erara bizi du. Mugez, borrokaz, dena utzi eta ospa egiteko gogoaz mintzo da pieza.
- Sortzailea, testu-egilea eta zuzendaria: Eva Guerrero
- Interpretazioa eta koreografia: Julia Färber, Eva Guerrero, Estíbaliz Villa
- Bideoaren grabazioa: Jone Novo, Jemima Cano
- Soinu eta bideoaren edizioa: Jemima Cano
- Argiztapenaren diseinua: Arantza Heredia
- Produkzioa: DOOS Colectivo
- Esker ona: zuen beldurrak gurekin partekatu dituzuen emakume guztioi, bestela ezinezkoa zatekeen hau egitea
- Laguntzaileak: Muelle 3, La Fundición, Miradas Cruzadas-Regards Croissés- Begirada Gurutzatuak, Sortutakoak de Dantzagunea y Ballet T.
Dokumentuaren akzioak