Dokumentuaren akzioak
Euskal Herriko Dantza Agerketa
Euskal Herriko dantza agerketaren 43. edizioa. 2015eko talde gonbidatuek, denak Euskal Herrikoak izanagatik ere, dantza molde ezberdinak eramango dituzte Basaurira:
- Eltziegoko dantza taldeak Arabako dantzetan murgilduko du ikuslea pasacalles, la danza, cuatro calles, arbol eta jota dantzekin. Irailaren 8an Plazako Ama Birjinaren omenezko prozesioan egiten dituzte dantza hauek.
- Antzuolako Oinarin taldeak trokeo-dantzak eta sorgin-dantza eramango ditu Bizkaia aldera. Hauekin batera baita hartza, hezitzailea eta tximinoa pertsonaiak ere.
- Aurrera dantza taldeak Leitzako ezpata-dantza eta ingurutxoa egingo ditu.
- Zubietako Joaldunek Nafarroako herriko inauteria eramango dute Basaurira.
- Baigorritik Behe Nafarroako dantzak eramango dituzte Arrola dantza taldekoek Dantza Agerketara; Dantza-jauziak, kontra-dantza eta soka-dantza.
- Deustuko andrek urtero San Jose egunez soka-dantza egiten dute meza ostean.
Informazio gehiago: Euskal Herriko Dantza Agerketa 2015 [Albistea]
Dokumentuaren akzioak