Dokumentuaren akzioak
Eulalia Bergada: Gold Dust Rush
Gold Dust Rush koreografian, delirioaren inguruko bidaia bisual eta soinuzko batean barneratuko gara: delirioa katarsi-egoera gisa, askatzailea eta suntsitzailea aldi beresan, argitasun eta sormen-iturri. Geometria eta errepikapena baliatuta, gorputzak ihes egiten du erlijio-munduan inspirazioa hartzen duten itxuragabetutako irudietarantz, lur-haragizko errealitatearen arrazoizko jokaeraz haratago goratuta. Hala, begi-kliska batean hiltzen diren izarrak bezala, galbide goreneko leku batean sartuko gara, non gero eta konexio konplexuagoak sortu, eta unibertso erabat irrazionala eratuko den. Elkarrekin bizi dezakegu egoera hori: gure arima elikatzeko guztiz beharrezkoa dugu.
- Zuzendaritza eta koreografia: Eulalia Bergada
- Musika: Aloma Ruiz eta Eulalia Bergada
- Interpreteak: Eulalia Bergada, Roberto Gomez, Nuria Navarra, Raquel Klein, Aloma Ruiz
- Argiztapena: Rafel Febrer
- Jantziak: Joana Marti
- Irudia eta bideoa: Edu Perez
- Koreografia aholkularia: Lipi Hernandez
- Dramaturgia aholkularia: Roberto Fratini
- Ekoizpena: Anna Bohigas
Dokumentuaren akzioak