Dokumentuaren akzioak
Estampades konpainia: Enfila S.A.
Leioako Umore Azokaren programazio barruan Estampades konpainia: Enfila S.A. lana eskainiko du.
Bi emakume langileren laneguna hasten da ehungintza enpresa batean. Dena doa ohi bezala, baina istripu bat gertatzen da eta dena nahasten da. Beren beldurrei aurre egin beharko diete arazoa gain ditzeko. Beren bizitza mekaniko, automatiko, monotono eta kaskarina aurrez sekula aztertu gabeko bide berrietarantz lerratuko da.
Enfila S.A.k Kataluniako ehungintzaren iragana eta langileen bizitza islatzen ditu hari koreografia eder baten bidez. Dantzaren plastikotasunak edertasuna irun eta josten ditu lurraren arrasean, istorio apalen hariari jarraituz.
- Egilea: Cía. Estampades
- Zuzendaritza: Sergi Estebanell
- Musika: Andreu Vilar-Juanola
- Eszenografia: Art Estudi
- Antzezleak: Paula Radresa, Berta Escudero
- Iraupena: 40 minutu
Dokumentuaren akzioak