Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Ertza: N.A.N.

Dokumentuaren akzioak

Ertza: N.A.N.

Noiz 2016/12/03
20:00
Non Berriz, Kultur Etxea
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
Ertza: N.A.N.

Argazkia: Gorka Bravo

Asier Zabaletak bere herriarekin aurrez aurre jarri eta hainbat aitorpen egiteko beharretik sortutako lana da NAN. Herria, ez soilik lurralde ikuspegi bezala ulertua, baizik eta ohitura, sinbolo, sineskera eta jokamolde komunak konpartitzen dituen gizatalde bezala. Dantza garaikidea, testua, bideoa eta zuzeneko musika uztartuz, nortasunaren eta nazionalitatearen mugetatik at eginiko bidaia eszeniko baten aurrean gaude. Iñar Sastre piano-jotzailearen laguntzarekin, herria, nazioa edo aberria bezalako kontzeptuen inguruan hausnartzeko gonbidapena luzatzen zaigu dantzaren bidez.

Aberriaren balioa zalantzan jarri baino, haren balio zehatza bilatu nahi luke. Zenbat balio du aberriak? Zenbat bizitza? Zenbat heriotza? Aberri guztiek berdin balio al dute?

Jainkoa bezalakoa al da aberria? Norberak bere erara moldatu eta sortzen duen zerbait?

"Aberria ala hil", nork bere burua hil? besteak hil? zer da aberria bizitza gabe?

  • Zuzendaritza: Asier Zabaleta.
  • Aktoreak: Asier Zabaleta, Iñar Sastre.
  • Bideoa: Iker Urteaga.
  • Jatorrizko musika: Iñar Sastre.
  • Argiaren diseinua: Oscar Grijalba.
  • Argazkiak: Gorka Bravo.
  • Marrazkilaria: Eugenio Paccelli Horta.
  • Testuak: Asier Zabaleta eta herrikoiak.
  • Banaketa: Arantza Balentziaga.
  • Eszenografia: Pello Artola.
  • Diru laguntza: Eusko Jaurlaritza Kultura Saila.
  • Iraupena: 60 min.

Dokumentuaren akzioak

Azaroa 2022 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930
Abendua 2022 »
Abendua
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031
Urtarrila 2023 »
Urtarrila
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031