Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Ertza: Janeten titia

Dokumentuaren akzioak

Ertza: Janeten titia

Noiz 2019/02/02
20:30
Non Tudela, Gaztambide antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Ertza konpainiak Janeten titia ikuskizuna eskainiko dute Asier Zabaletaren zuzendaritzapean. Normala dena edota normaltzat jotzen dena ezbaian jarrita, hainbat gai jorratzen dituen ikuskizuna da.

Janet Jackson-ek titi bat erakusten du emanaldi batean, eta irudi hura mundu guztian barrena zabaltzen da berehala, eskandalagarri bihurtzen eta auzitegietaraino iristen. Zerk erabakitzen du ekintza batek halako munta izatea inguruabar batzuetan eta erabat normala gertatzea beste batzuetan?

Hain zuzen ere, horretaz ari da Ertzaren ikuskizun berria. Normala denaz eta ez denaz. Gaur egungo gizarteek normaltasuna eraikitzeko duten moduaz, betiere iritzi subjektiboetan oinarriturik. Iritzi estatistikoak gehienetan, eta interesatuak beste askotan.

  • Zuzendaria: Asier Zabaleta
  • Dantzariak: Maria Andrés, Thiago Luiz Almeida, Caio Henrique de Souza, Denis Martinez, Jhana Beat.
  • Berezko musika: Jhana Beat
  • Koreografia: Asier Zabaleta dantzarien laguntzaz
  • Argien diseinua: Junki Gonzalez
  • Eszenografia: Asier Zabaleta, Pello Artola
  • Ekoizpena: Ertza.
  • Koprodukzioa: TOPIC Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroa, B.A.D. Bilbao Antzerki Dantza
  • Laguntza: Eusko Jaurlaritzako Kultura Departamendua
  • Banaketa: Isabel Jiménez (www.infinitaescena.com)

Dokumentuaren akzioak

Urtarrila 2021 »
Urtarrila
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
Otsaila 2021 »
Otsaila
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
Martxoa 2021 »
Martxoa
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031