Dokumentuaren akzioak
Ertza: Janeten titia
Ertza konpainiak Janeten titia ikuskizuna eskainiko dute Asier Zabaletaren zuzendaritzapean. Normala dena edota normaltzat jotzen dena ezbaian jarrita, hainbat gai jorratzen dituen ikuskizuna da.
Janet Jackson-ek titi bat erakusten du emanaldi batean, eta irudi hura mundu guztian barrena zabaltzen da berehala, eskandalagarri bihurtzen eta auzitegietaraino iristen. Zerk erabakitzen du ekintza batek halako munta izatea inguruabar batzuetan eta erabat normala gertatzea beste batzuetan?
Hain zuzen ere, horretaz ari da Ertzaren ikuskizun berria. Normala denaz eta ez denaz. Gaur egungo gizarteek normaltasuna eraikitzeko duten moduaz, betiere iritzi subjektiboetan oinarriturik. Iritzi estatistikoak gehienetan, eta interesatuak beste askotan.
- Zuzendaria: Asier Zabaleta
- Dantzariak: Maria Andrés, Thiago Luiz Almeida, Caio Henrique de Souza, Denis Martinez, Jhana Beat.
- Berezko musika: Jhana Beat
- Koreografia: Asier Zabaleta dantzarien laguntzaz
- Argien diseinua: Junki Gonzalez
- Eszenografia: Asier Zabaleta, Pello Artola
- Ekoizpena: Ertza.
- Koprodukzioa: TOPIC Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroa, B.A.D. Bilbao Antzerki Dantza
- Laguntza: Eusko Jaurlaritzako Kultura Departamendua
- Banaketa: Isabel Jiménez (www.infinitaescena.com)
Dokumentuaren akzioak