Dokumentuaren akzioak
Errauskiñe
Ana Ivanovaren Ballet Clásico de Moscú konpainia Moskuko Bolshoi Antzokiko tradizioetan oinarrituta dago. Talentu handiko dantzari gazte asko ditu, horietako asko, gainera, nazioarteko ballet lehiaketa askotan sarituak izan dira. Ballet eskola errusiarreko tradizioetan oinarritzen dira ikuskizunak, baina egungo teknika bikainekin apainduta. Konpainiaren zuzendaria Ana Miroslavovna Ivanova da. Moskuko Bolshoi Antzokiko Balleteko kide izan zen, eta paper nagusiak interpretatu zituen bertan. 1997an Grand Prix irabazi zuen Luxenburgoko Nazioarteko Ballet Lehiaketan.
Bere ibilbide profesionalean zehar, Bolshoi Antzokiko Ballet Gala askotan eta Ballet Izarren gala askotan munduko antzoki ospetsuenetakoetan parte hartu du Anak.
- Koreografia: Anna Ivanova, basado en la puesta en escena de Marius Petipa y Lev Ivanov
- Musika: Serguéi Prokofiek
- Zuzendaritza: Ana Miroslavovna Ivanova
- Dantzariak: Anna Ivanova, Aleksandr Alikin, Irina Popova, Andrei Kostin, Evgenia Krechetova, Natalia Britvina,
- Ballet-Korua: Balleta Moskuko Klasikoa Anna Ivanova-ren konpainiaren dantzariak
Dokumentuaren akzioak