Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Eraiki dantza taldeak 40 urte

Dokumentuaren akzioak

Eraiki dantza taldeak 40 urte

Noiz 2018/09/22
11:00
Non Behobia
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
Eraiki dantza taldeak 40 urte

Argazkia: Eraiki dantza taldea

Eraiki dantza taldeak 40. Urteurrenean atzo eta gaurko dantzariak musikari eta lagunak bildu nahi ditu Behobian, irailaren 22an. Eraiki Dantza Taldeak 40 urte betetzen ditu aurten, eta urteurren hau ospatzeko irailaren 22an jai egun zabala antolatu du.

  • 11:00 Hamaiketakoa
  • 11:30 Dantzarien biltzarra
  • 14:30 Bazkaria
  • 17:00 Erromeria
  • 19:00 Musika
  • 20:30 Festa amaiera

 

1978. urtean Behobia auzoan sortutako talde hau, auzoan euskal kultura dantzaren bitartez bultzatzea zuen helburu, eta gaur egun dantzaren irakaskuntzan herriko erreferenteetako bat izaten jarraitzen du. Ibilbide luze honetan, munduan zehar euskal dantzak dantzatzeaz gain, hainbat ekitaldi eta ekintza antolatu ditu hala nola, Iñude eta Artzaien konpartsa, puska-biltzea, Bidasoaldeko Nazioarteko Gazteen Folklore jaialdia.. urteetan zehar taldetik pasa diren garaian garaiko dantzari, musikaria, familikide eta lagunen borondatezko lanik gabe ezin antolatu zitekeenak.

Lagun hauetatik ahalik eta gehienak elkartzeko helburuarekin, gonbidapen ireki bat egiten zaie egun hauetan egingo diren ekintzetan partehartzera. Ekintza nagusiak hauek dira:

Atzo eta gaurko dantzariak bilduko dituen dantzarien biltzarra, auzoan zehar hainbat dantza eginez. Antolakuntza errazteko, parte hartu nahi dutenek beherago agertzen den eran izena eman eta hurrengo egunetan egin diren entseguetatik ahalik eta gehienetara joatera gonbidatzen zaie. Entseguak hurrengo egunetan dira: irailak 2 eta irailak 16ean 11:30tatik 13:00tara, eta irailak 14 eta irailak 21ean 19:30tatik 21:00tara.

Bestetik, bazkari handi bat antolatuko da plazoletan, 30 eurotan helduen menua eta 12,5 eurotan gazteen (16 urte bitarte).

Ekintza hauek guztiak eta etorriko direnak taldearen sare sozialetan azalduko dira daude. Edozein aktibitatetan izena eman edo zalantzak argitzeko, eraiki40urte@gmail.com helbidera idatzi edo Koldo Ribera edo Junkal Lekuonarekin kontaktuan jarri. Animatzen denari kamiseta bat emango zaio opari.

Ekitaldi hauetaz gain, egunean zehar beste aktibitate batzuk ere egongo dira, hala nola, taldeko hildakoen aldeko meza eta bazkalosteko erromeria. Abuztu eta irailean zehar, berri gehiago zabalduko dira honen inguruan.

Eraiki Dantza Taldetik lagun guztiak gonbidatu nahi ditugu egun berezi honetan antolatuko diren ekintzetan izen eman eta parte hartzera, hainbeste pertsona eta generazio bildu dituen talde honen 40. urteurrena behar bezela ospatzeko. 

Dokumentuaren akzioak

« Urtarrila 2021 »
Urtarrila
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
« Otsaila 2021 »
Otsaila
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
« Martxoa 2021 »
Martxoa
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031