Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Entsegu Irekia: En picado

Dokumentuaren akzioak

Entsegu Irekia: En picado

Noiz 2021/04/12
19:00
Non Donostia, Victoria Eugenia Club
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

En Picado lan koreografikoaren entsegu irekia. Iker Arruek zuzenduriko Ai Dō Project konpainiraren eskutik. Ikerrek sormen prozesuaren erreferentzia eta ezaugarri esanguratsuenen ibilbide bat aurkeztuko die bertaratutakoei.

En Picado bost dantzari eta bi musikarirentzako sorkuntza da. Musika konposaketa Idoia Hernandez HATXE-k garatu du. Emanaldietan, konposagileak berak eta sorkuntzan parte hartu deun Aitor Zabala, Errenteria Musikal-eko ikasleak interpretatzen dute lehenengoaren konposaketa. Ikerrek sorkuntzaren formatu digitala aurkeztuko du ere aurkezpen honetan. Deskargatu daitekeen aplikazioa da hau, interesa dutenek lanaren esperientzia pertsonalizatua izan dezaten helburuarekin sortu dena. Kamera anitzeko aplikazio honen bidez, erabiltzaileek klik bakarraren bidez, aplikazioan bistaratuko diren 7 kameren artean nabigatzeko eta ikuspuntuak aldatzeko aukera izango dute. Aplikazioa obra eszenikoak pantailan erakusteko beharrari erantzuteko helburuaz sortu da, ez bakarrik pandemia egoeran artea egiteko modua aldatzen ari delako, baita bizitzaren digitalizaziorako joera orokorragatik ere. Formatu digitaleko aplikazioa, HARROBIA, Josu Cobelo eta KENSA PRODUKZIOAK-ekin elkarlanean garatu da, Eusko Jaurlaritzaren babesari esker. (ERD)

Sarrera dohainik izango da. Bi sarrera gehienez pertsona bakoitzeko. Entsegu irekian parte hartzeko nahitaezkoa da erreserba egitea. Plaza-kopurua mugatua da, beraz onarpena izen emate lehentasunaren arabera izango da.

Erreserba Egin

Dokumentuaren akzioak

« Apirila 2021 »
Apirila
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930
« Maiatza 2021 »
Maiatza
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31
« Ekaina 2021 »
Ekaina
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930