Egia Dantzan 2026
- https://dantzan.eus/agenda/egia-dantzan-2026
- Egia Dantzan 2026
- 2026-09-02T19:30:00+02:00
- 2026-09-04T21:00:00+02:00
- Irailak 2, asteazkena: IOI, Haatik: 19:30 Kalearen erabilera aldarrikatzeko asmoz, soinuak hartzen du protagonismoa. Espazio publikoa ospakizun eta topaketarako gune bihurtuz. Soinu-espazioa zuzenean, ikusleen aurrean sortzen da. Musikaria, agertokian bertan, eszena bakoitzari bere kolorea eta tonua marraztuz, eszenaren jabe bihurtzen da, une bakoitza gidatuz eta eraldatuz. Bozgorailuek—megafoniakoak, musika eta ahotsa indartzeko bezainbeste, kolektibotasuna eta ospakizuna zabaltzeko tresna direnak—joko-esparru bizidun bihurtzen dira. Dantzarien eskuetan, espazioa zeharkatu eta unea partekatzeko gonbite bihurtzen dira. Zeharkatzen, Okupa Proiektua: 20:15 Ba al dago denontzako lekurik bizitza honetan? Batzuetan badirudi leku hori galdu egiten dugula edo kendu egiten digutela. Bizitzari nola aurre egiten diogunari buruzko hausnarketa bat da: nola? Elkarkidetzan. Irailak 3, osteguna: Sonus Fossio, Oihana Vesga: 19:30 Sonus Fossio, edo soinu-indusketa, materiala agerira ekartzeko eta ezkutuan dagoena ikustarazteko akzio da. Oihanak sortze-prozesuko materiala aurkezten du; Lorea Burgerekin sortutako koreografiak, RRUCCULLAren soinu eraikuntzak eta Iker Gozategiren eta Etanowskiren ikus-entzunezko materiala. Jarana, Compañía Laia Santanach: 20:00 Jarana desagertu diren edo desagertzeko arriskuan dauden taldeko ohitura eta praktika tradizionalak ikertzen ditu. Gogoeta egitera gonbidatzen duen proposamena da: alde batetik, ospakizun tradizionalak zaintzearen garrantzia azpimarratzen du, eta, bestetik, etengabe aldatzen eta gero eta teknologikoagoa den mundu batean adierazpen kolektiborako forma berriak esploratzera bultzatzen du. Irailak 4, ostirala: Aatxe, Hodei Iriarte & Alberto Serrano: 19:30 Mitoaren sustraia eta lurrean uzten dugun aztarna arakatzen dituen dantza pieza, gorputz bizi eta dardarkari baten bidez. Hodei Iriarte eta Alberto Serranoren Aatxe euskal mitologian murgiltzen den dantza garaikideko pieza bat da. Mugimendu eta soinuaren bitartez, lanak naturarekin dugun harremana aztertu baita basa-izatearen pultsua arakatzen du gorputzean. Sustraiaren eta modernitatearen arteko elkarrizketa xume bat, non arbasoen ondarea mugimendu bihurtzen den, lurra guregan eta gu lurrean bizi garela gogoraraziz. Nahas, Fabian Thomé: 19:45 Nahasek erritu zahar baten bidez elkartutako bi emakume erakusten ditu. Txirikorda gurutzatuek, ileaz harago, elkarrekiko mendekotasun sakona sinbolizatzen dute. Pieza honek adierazten du emakumeen arteko elkartasuna funtsezkoa dela oreka eta indar partekatua lortzeko. Festa Formal, Olaia & Gilles: 20:15 Festa formala Euskal Herriko eta Valoniako musika folklorikoen arteko topaketa bat da, bestearen kulturara hurbiltzea, dantza partekatu baten parte izatera gondatzen zaituen erritmoen elkarrizketa.
2026/09/02 19:30 - 2026/09/04 21:00
Irailak 2, asteazkena:
-
IOI, Haatik: 19:30
Kalearen erabilera aldarrikatzeko asmoz, soinuak hartzen du protagonismoa. Espazio publikoa ospakizun eta topaketarako gune bihurtuz.
Soinu-espazioa zuzenean, ikusleen aurrean sortzen da. Musikaria, agertokian bertan, eszena bakoitzari bere kolorea eta tonua marraztuz, eszenaren jabe bihurtzen da, une bakoitza gidatuz eta eraldatuz.
Bozgorailuek—megafoniakoak, musika eta ahotsa indartzeko bezainbeste, kolektibotasuna eta ospakizuna zabaltzeko tresna direnak—joko-esparru bizidun bihurtzen dira. Dantzarien eskuetan, espazioa zeharkatu eta unea partekatzeko gonbite bihurtzen dira.
-
Zeharkatzen, Okupa Proiektua: 20:15
Ba al dago denontzako lekurik bizitza honetan? Batzuetan badirudi leku hori galdu egiten dugula edo kendu egiten digutela. Bizitzari nola aurre egiten diogunari buruzko hausnarketa bat da: nola? Elkarkidetzan.
Irailak 3, osteguna:
-
Sonus Fossio, Oihana Vesga: 19:30
Sonus Fossio, edo soinu-indusketa, materiala agerira ekartzeko eta ezkutuan dagoena ikustarazteko akzio da. Oihanak sortze-prozesuko materiala aurkezten du; Lorea Burgerekin sortutako koreografiak, RRUCCULLAren soinu eraikuntzak eta Iker Gozategiren eta Etanowskiren ikus-entzunezko materiala.
-
Jarana, Compañía Laia Santanach: 20:00
Jarana desagertu diren edo desagertzeko arriskuan dauden taldeko ohitura eta praktika tradizionalak ikertzen ditu. Gogoeta egitera gonbidatzen duen proposamena da: alde batetik, ospakizun tradizionalak zaintzearen garrantzia azpimarratzen du, eta, bestetik, etengabe aldatzen eta gero eta teknologikoagoa den mundu batean adierazpen kolektiborako forma berriak esploratzera bultzatzen du.
Irailak 4, ostirala:
-
Aatxe, Hodei Iriarte & Alberto Serrano: 19:30
Mitoaren sustraia eta lurrean uzten dugun aztarna arakatzen dituen dantza pieza, gorputz bizi eta dardarkari baten bidez.
Hodei Iriarte eta Alberto Serranoren Aatxe euskal mitologian murgiltzen den dantza garaikideko pieza bat da. Mugimendu eta soinuaren bitartez, lanak naturarekin dugun harremana aztertu baita basa-izatearen pultsua arakatzen du gorputzean. Sustraiaren eta modernitatearen arteko elkarrizketa xume bat, non arbasoen ondarea mugimendu bihurtzen den, lurra guregan eta gu lurrean bizi garela gogoraraziz.
-
Nahas, Fabian Thomé: 19:45
Nahasek erritu zahar baten bidez elkartutako bi emakume erakusten ditu. Txirikorda gurutzatuek, ileaz harago, elkarrekiko mendekotasun sakona sinbolizatzen dute. Pieza honek adierazten du emakumeen arteko elkartasuna funtsezkoa dela oreka eta indar partekatua lortzeko.
-
Festa Formal, Olaia & Gilles: 20:15
Festa formala Euskal Herriko eta Valoniako musika folklorikoen arteko topaketa bat da, bestearen kulturara hurbiltzea, dantza partekatu baten parte izatera gondatzen zaituen erritmoen elkarrizketa.