Dokumentuaren akzioak
Doos Colectivo: Después de todo
Desgastea, erresistentzia, suntsiketa eta bukatu da. Hilko nintzela uste nuen, baina ez, bizirik nago. Oraindik aurrera, ez dakit zer gertatuko den, nola mugituko naizen, baina gutxienez, eutsi egin diot, aguantatu dut, eta bizirik nago. Minduta, izorratuta, kolpatuta… apur bat goibel, baina bizirik. Autonahikotasun proba izan da.. zu ala ni… haiek ala ni… eta azkenean, ni geratu naiz…
Después de todoek ia suntsitzearen ostean datorren uneaz hitz egiten du. Iraganeko istorioak orainarekin nahasten ditu flashbacken bidez; gertatu denaren irudiak erakusten dizkigu, egoera honen aurrekarienak, gaur egun arte. Gertatzen zaigunaren aurrean dugun erresistentzia erakusten digu, kanpoko gauzak izan ala barruko beldurrak. Borrokaz hitz egiten du, baina bizirauteaz ere bai. Bataila baten osteko hondakinez hitz egiten du.