Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Dokumentala: Gorputzaren memoria: Formak Espazio-Denboran

Dokumentuaren akzioak

Dokumentala: Gorputzaren memoria: Formak Espazio-Denboran

Noiz 2019/01/22
19:00
Non Bilbo, Azkuna Zentroa
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Gorputzaren memoria: Formak Espazio-Denboran dokumentalak Espainiar Estatuko dantza garaikidean zehar bidaia bat egitea proposatzen du, Dantza Sari Nazionala irabazitako bost dantzariren bidez: Daniel Abreu, Chevi Muraday (Losdedae), Jon Maya Sein (Kukai Dantza), Sol Picó eta Carmen Werner (Provisional Danza). Filmaren lehenengo ikustaldi publikoa Azkuna Zentroan izango da.

Funtsean, proiektu bisuala da, hitzaldi filosofikorik eta historikorik gabea, zeinetan dantzarien mugimenduak eta eguneroko bizitza diren protagonista: dantzariak edo koreografoak nola bizi diren, nola prestatzen diren, nola sortzen dituzten haien koreografiak, nola gogoratzen diren ikuskizunetako hainbeste mugimendurekin, nola bizirauten duten konpainia batean, ikuslego zabalarentzat dantza garaikidea bezain ezezaguna izan daitekeen arlo batean.

Isa Suarez musikagileak sortutako jatorrizko soinu-banda dute lagun dantzarien eta koreografoen mugimenduek. Gainera, koreografo bakoitza bere emankizunean ikus daiteke eta hauek dira ikuskizunak: ‘Perro’, Daniel Abreu; ‘Oskara’, Kukai Dantza; ‘One-hit wonders’, Sol Picó; ‘Black Apple’, Losdedae, eta ‘Una mirada sutil’, Provisional Danza.

  • Ekoiztutako urtea: 2018
  • Iraupena: 28:42 minutu
  • Zuzendaria, ekoizlea eta gidoilaria: Roberto Menéndez
  • Argazki-zuzendaria: Roberto Rivas
  • Muntatze-lana: Ruth Carreras
  • Musika: Isa Suarez

Dokumentuaren akzioak

Iraila 2019 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30
Urria 2019 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
Azaroa 2019 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930