Dokumentuaren akzioak
Dokumentala: Gorputzaren memoria: Formak Espazio-Denboran
Gorputzaren memoria: Formak Espazio-Denboran dokumentalak Espainiar Estatuko dantza garaikidean zehar bidaia bat egitea proposatzen du, Dantza Sari Nazionala irabazitako bost dantzariren bidez: Daniel Abreu, Chevi Muraday (Losdedae), Jon Maya Sein (Kukai Dantza), Sol Picó eta Carmen Werner (Provisional Danza). Filmaren lehenengo ikustaldi publikoa Azkuna Zentroan izango da.
Funtsean, proiektu bisuala da, hitzaldi filosofikorik eta historikorik gabea, zeinetan dantzarien mugimenduak eta eguneroko bizitza diren protagonista: dantzariak edo koreografoak nola bizi diren, nola prestatzen diren, nola sortzen dituzten haien koreografiak, nola gogoratzen diren ikuskizunetako hainbeste mugimendurekin, nola bizirauten duten konpainia batean, ikuslego zabalarentzat dantza garaikidea bezain ezezaguna izan daitekeen arlo batean.
Isa Suarez musikagileak sortutako jatorrizko soinu-banda dute lagun dantzarien eta koreografoen mugimenduek. Gainera, koreografo bakoitza bere emankizunean ikus daiteke eta hauek dira ikuskizunak: ‘Perro’, Daniel Abreu; ‘Oskara’, Kukai Dantza; ‘One-hit wonders’, Sol Picó; ‘Black Apple’, Losdedae, eta ‘Una mirada sutil’, Provisional Danza.
- Ekoiztutako urtea: 2018
- Iraupena: 28:42 minutu
- Zuzendaria, ekoizlea eta gidoilaria: Roberto Menéndez
- Argazki-zuzendaria: Roberto Rivas
- Muntatze-lana: Ruth Carreras
- Musika: Isa Suarez
Dokumentuaren akzioak