Dokumentuaren akzioak
Denis Santacana - Victor Fernandez: Cristal, Madera y Ceniza
Cristal, madera y ceniza hiru piezaz osatutako ikuskizuna da. Triptiko honetako ekitaldiek elementu horietako bakoitza dute ardatz, eta horrela islatzen dira agertokian. Hiru ekitaldiek bi antzelari elkarren artean erlazionatzeko hiru modu erakusten dituzte. Agertokian agertzen den elementuak bi gizon horien arteko harremana garatzeko moduari eragiten dio, eta esanahiak elemntuarekin lotuta daude.
Denborazkotasuna, objektuen erabilera fisikoa eta horri lotutako sinbolismoak eta antzezleen arteko harremana garatzeko modu desberdinak dira ikuskizunaren haria.
- Zuzendaria: Denis Santacana
- Koreografia, antzezleak: Denis Santacana eta Víctor Fernández
- Jatorrizko musika: Víctor Guadiana
- Argiak: Sergio Domínguez
- Jantziak: Eva Escribano
Dokumentuaren akzioak