Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Dantzaz: Harri Orri Ar

Dokumentuaren akzioak

Dantzaz: Harri Orri Ar

Noiz 2017/11/17
20:30
Non Donapaleu
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Dantzaz konpainiak Harri Orri Ar lana eskainiko du. Programa honek hiru koreografoen sormenak biltzen ditu: Jorge Jauregui, Paolo Mohovich eta Sara Olmo eta Victor Launay-k egindako bikotea (Les Vikings). Gainera, Enrique Fleischmann sukaldariaren laguntza du, obran agertzen den “atrezzo jangarria”-ren egilea, euskal sukaldaritzaren osagarri berezietan oinarriturik. Harri, Orri, Ar Dantzaz, Eragin eta Fleischmann ́s Cooking Group-en arteko ko-ekoizpen bat da.

  • Koreografoak: Jorge Jauregi, Les Vikings, Paolo Mohovich
  • Zuzendaritza eszenikoa: Adriana Pous
  • Ekoizpena: Dantzaz Konpainia
  • Musika: Jorge Jauregi, Les Vikings, Amador Castilla
  • Argiztapenaren diseinua: Alberto Arizaga
  • Jantzien diseinua: Jorge Jauregi, Les Vikings, Paolo Mohovich
  • Jantzien errealizazioa : Marina Bestard
  • Dantzariak: Jone Amezaga, Riccardo Ciarpella, Ioritz Galarraga, Juliana Javier, Miiren Liceaga, Esmee Lobley, Andrea Loyola, Fernando Luis, John O'Gara, Tiziano Pilloni, Marek Strycek, Olaia Valle
  • Iraupena: 70 minutu

Historia de un segundo

Sara Olmo eta Victor Launay (Les Vikings), lana da ikuskizunaren lehen koroegrafia, Historia de un segundo deiturikoa. Gutako edonork izan dezakeen elkarrizketa batean murgiltzera gonbidatzen gaituzte. Zenbat gauza pentsatu dezakegu segundu bakar batean? Horietako zenbat pentsamendu ahoskatuko ditugu? Burutazio hauek dira pieza honen oinarri, Europako zirko garaikidearen giroa berreskuratuz eta akordeoiaren soinuarekin lagunduta. Obra hau, Dantzaz-en 2017-ko programako egonaldi artistikoen baitan sortua izan zen, Frantziako Sens-eko Concours Choreographique Jeunes Compagnies ‘Les Synodales’-en “Dantza Saria” irabazi eta gero.

Complete Surrender

Bigarren sormena, Complete Surrender, ikutu garaikidea du. Bere sortzaileak, Jorge Jauregui Allúe-k, bakarkako eta taldeko espazioen arteko mugara eramaten gaitu. Koreografia honetan dantzarien gorputzek talka egiten dute bata bestearen kontra, eta besarkatzen dira, aldizka, oreka bilatuz. Jauregiren esanetan, pieza hau, gaur egungo gizartearen metafora da, hainbestetan gure buruari eutsi eta jarraitu edo amore eman galdetzen diogula.

Harri, Orri, Ar

Eta, bukatzeko, Jauregiren proposamenak dakarren enerjia eta bizitasunak, Enrique Fleischmann sukaldari mexikarraren sinadura daraman beste proposamen bati egingo dio leku. Euskadin bizi den “chef” famatuak Harri, Orri, Ar piezan agertzen den “atrezzo jangarria” egin du, harri eta paper bereziak sortuz, taula gainean erabiltzeko, baina baita ere, ikusleei dastatzeko aukera emanez. Paolo Mohovich koreografo italiarrak egindako epilogo honetan, dantza, aukerez betetako jolasa bezala ikusteko aukera izango dugu, xarma eta topaketako jolasa, ustekabeko bukaera batera iristeko.

Dokumentuaren akzioak

Azaroa 2018 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930
Abendua 2018 »
Abendua
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31
Urtarrila 2019 »
Urtarrila
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031