Dokumentuaren akzioak
Dantzaz: Growing young
Giza harremanen unibertsoak zedarritzen du Growing Youngen lurraldea. Growing Young ikuskizunak berriro biltzen ditu Europako etxe ospetsu batzuetatik datozen koreografo nazioartean nabarmendu batzuek sortutako zenbait pieza.
“Denbora igaro ahala, dena alda daiteke, baina gure baitan beti irauten du gu izan garenak”. Wubkje Kuindeersmaren hitzak dira. Berak izenpetu du Youth, muntaketa honi bizia ematen dioten lau sorkarietako bat.
Itzik Galili koreografo israeldarrarena da Prelude for a wasted tear. Janis Claxton autraliarrak Une eszenaratzen du, programa irekitzen duen pieza. Daniele Ninarello italiarrak osatzen du puzzle koral hau, Lead lanaz: dantzarien gorputza denek batera egindako migrazio-mugimendu baten nodo edo pista gisa interpretatzera gonbidatzen gaitu haren proposamenak.
- Egileak: Itzik Galili, Janis Claxton, Daniele Ninarello, Wubkje Kuindersma
- Zuzendari artistikoa: Adriana Pous
- Dantzariak: Pauline Bonnat, Riccardo Ciarpella, Karlijn Dedroog, Ioritz Galarraga, Thijs Hogenboom, Juliana Javier, Miren Liceaga, Fernando Luis, Iker Rodriguez, Teresa Royo, Olaia Valle
- Zuzendari teknikoa: Alberto Arizaga (Eragin Stac)
- Teknika ekipoa: Eragin Stac
- Jantziak: Nahia Salaberria
- Argazkia: Blanca Razquin, Janpol Dunand
- Bideoak: Beñat Gereka (Txikota)
- Zuzendari orokorra: Fernando Sáenz de Ugarte
Dokumentuaren akzioak